Tuesday, December 11, 2007

Medikuak Web 2.0rekin lanean

Web 2.0ren bigarren egunean lan erreza bezain praktikoa proposatzen dizuet:
  1. Google Mailen kontu bana lortu (15 minututan) eta mezu bat bidali nahi duen ikasleei & irakasleari konfirmatzeko martxan dagoela
  2. Kontu horrekin blog bat sortu (bakoitzak nahi/ahal duen izenarekin) 3 pausu emanez
  3. Blogean post bat idatzi testu arruntarekin
  4. Postean argazki bat sartu (flickretik hartuta adibidez)
  5. Postean bideo bat sartu (Youtuben ala Google Videotik embebituz)
  6. Postean estekak jarri (lagunen blogetara adibidez)
  7. Ebaluatu ikasi duzuna/duguna
Gaur arratsaldean atzo eguerdian baino gehiago al dakizu? Komentatu sarrera honetan (zuk hala nahi baduzu, noski!)

Monday, December 10, 2007

Medikuen jakituria handitzen Web 2.0rekin

Gaur Leioako Medikuntza Fakultatean ikusi/ikasi dugu:
  • Web 2.0 zen den: Komunikatzeko eta kontrola eukitzeko tresnak dira webaren kontzepzio berri honen lanabesak
  • Eta informazioa konpartitzeko balio du, zuk hala nahi baduzu
  • Zure datuen kontrola, zuk zeuk daukazu... beti!
Adibide bezala: Gracianak sortu duen OsaMedi bloga daukagu, saioan zehar "erdituta" eta... komentarioekin aberastuta.

Sunday, December 09, 2007

Web 2.0 medikuentzat ere

WEB 2.0 MEDIKUENTZAT ere izan daiteke

Leioako Medikuntza Fakultatean Informatika aplikatuaren klase batean laguntzeko eskatu didate. Horretarako dokumentu bat sortu eta proposamen hau egiten dizuet:
  1. ikuspegi teknikotik
  2. azalpen zabala
  3. Testua & Hiper testua
  4. Makinak erabiltzen gaitu: Creative Commons 2.5 lizentziapean
ADELATEN PROPOSAMENA
Anibal de la Torreren blogean (Adelat.org) proposamen interesgarri batzuk aurkitu ditut:

BUKATZEKO...
Medikuntza 2.0 jaio dela ere zihurtatu dezakegu: begira post hau ScienceRollen!

Friday, November 16, 2007

Txundituta bideoekin

Gaur ere, txundituta gelditu naiz bideoekin Interneten. Zergatik galdetuko didazue? Ez duzu eskarmentu nahikorik hartu Web 2.0ko zerbitzuekin?
Ba ez! Gaurkoa are txundigarriagoa da. Ikusi bestela

ZIENTZIA ASTEA TURKIAKO TELEBISTAN
Gezurra da
esango didazue: nola ikusiko dira Zientzia Astearen bideoak Turkian? Eta euskaraz gainera? Ba bai; sinistu iezadazue!

Beste gauza bat bilatzen negoela, globalizazioari esker topatu dut... Turkian gure bideoak ikusgai daudela! Seslitv.com du izena eta sistema oso erreza da:
  • Youtuberen erabiltzaileak aipatuz,
  • bere jarioa segi eta argitaratzen dituen bideo guztiak zerrendatzen ditu;
  • jarraian bere zerbitzarian "embebitu" eta badago!
Mundu osoko ekoizpena, Turkian ikus-entzun-gai

Thursday, November 15, 2007

Bideoegilearen aholkua: ideia & sentimenduak landu

Gaur esperientzi berri bat bizi izan dut, I.E. Komunikazioaren ikasle bezala.
Ander Duque biedogilearekin esperientzi errepikaezina izan dut.
Kontatuko dizuet nola....

HISTORIA HASTEN DA...
Gaur Ikusentzunezko Komunikazioaren Bideo Ekoizpena eta errealizazioaren klasera nindoan, NontzeFilmeko jendea zetrorrelako; Ikasle xume bat bezala, gelara sartu eta nire tokian esertzera nindoanean.... ZAS!
Ander Duquerekin bideo-hitzaldi bat egin nahi dugu eta gauzak ez dute funtzionatzen espero bezla!
Bapatean gogoratu dut, Mc Giver bezala, pendrive batekin eta txikle pixka batez....

BIDEOSOLASALDIA BIDEO-EGILEAREKIN
El Duque Negro kontaktatu dugu azkenean eta esan dituen artean, pare bat gauza nabarituko nituzke:
  • ideia oso inportantea dela, ekoizpen guztien hasiera delako
  • sentimenduak eta norkberak pentsatzen/bizitzen/sentitzen duena zaindu & landu behar direla.
Eta Anderren lanaz gozatzeko, hona hemen bere azken lanetariko bat: Sugus & Brandy. Eskerrik asko Ander!

Wednesday, November 14, 2007

Bideoak Zientzia Astean

Zientzia Astea bukatu berri delarik, hainbat informazio eta material sortu eta argitaratu dute:
  • antolatzaileek bere web orrian eta blogaren bitartez
  • partaide eta bisitariek bere argazki makinarekin edo/ta blogosferan
Hementxe daukagu adibide bat: Donostiara hurbildu diren gazteen iritziekin sortutako bideo hau. Sergio Mongek eman digu horren berri, Zientzia Astearen blogean.

Monday, November 12, 2007

Bideo asko YouTuben

Zer nolako berri kaxkarra: YouTuben bideo asko dagoela edozeinek daki! Baina ondotxo dakizunez, Web 2.0 tresnak "beta perpetua" kategorian daude; YouTuben ere. Orain arte:
  • oso mugatuta egon da igotzeko modua (banan bana igon behar ziren)
  • argalak izan behar ziren: 100 MB baino arinagoak.
Luzera orain eta lehen ere, 10 minutukoa badaere, bideo asko ekoizten baduzu batera, oso ondo etorriko zaizu Multi-Video Upload sistema.
Berriki jarri dute martxan YouTubekoek, eta nire lehen igoera anitza egiten dudan artean, horren berri ematen dizuet. Esperientzi gehiago dudanean, bere trikimailuak kontatuko dizkizuet. Bitartean, erderaz artikulu hau irakurri dezakezu, gehiago jakiteko; Julen Iturbe nire lagunak aholkatu zidan eta ondo dagoela uste dut. Eta disfrutatu daukagunarekin: dohainik da-ta!
Hona hemen sistema honekin igon dudan lehen bideoa: Xabier Eskizabel da, Zientzia Astearen Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketan saritutako bat.
Berri hau zabaldu nahi baduzu, segi esteka Zabaldu.com-eraino

Thursday, November 08, 2007

Zientzia dibulgatzeko bideo-kanala

Zientzia Asteak zientziaren dibulgazioa du helburu.
Eta bideoak argitaratzeari ekin dio, HezkunTBn ikusi dezakegunez.
Bisibilidade gehiago emateko kanal bat ireki dute ere Youtuben. Hauxe da:

Zer deritsozu?
Bideo gehiago ikusi Google Videon

Thursday, October 25, 2007

Wikipedian parte hartzeko aukera gehiago

Zientziaren astea girotzeko & animatzeko antolatu den Wikipedia lehiaketan parte hartzeko gero ta aukera gehiago dauzkazu!
Zientzia-astea blogean irakurri dezakegunez, "epea azaroaren laura arte luzatu da".
Portatil bat irabazi nahi baduzu/e, animatu zaitez/te: erreza da-ta!

Monday, October 15, 2007

Wikipedian lehiaketa martxan

Euskal Wikidedian lehiaketa bat jarri da martxan: Zientziaren dibulgaziorako astea dela-ta Euskarazko Wikipedian sarrera berriak eta ekarpenak egiteko lehiaketa antolatu da.
Informazio ugari topatuko duzu erakunde arteko ekintza honetaz:
  • antolatzaileen blogean eta wikian
  • komunikabide ezberdinetan
  • eta Wikipedian bertan ere.
Ondoko irudian ikus daitekeenez, nahikoa da Wikipediara sartzea, goikaldean esteka bat bilatu ahal izateko

Wednesday, September 12, 2007

ODF fitxategiak Word & MSOfficekin bateragarriak

Open Officeren testu dokumentuak (.ODF abizena daramatenak), irakurri eta idatzi daitezke Microsoften Word programatik, MS Officerekin.
SUN Microsystems etxearen lanari esker, interoperabilitatea aregotzeko, Microsoften Office serieak ere ahal izango du, "irakurri eta idatzi", Open Document formatoan. Plugin bat besterik ez duzu deskargatu behar, exekutagarria den fitxategi batean (30 MB dira)

Monday, September 10, 2007

Carlos Castañoren aurkezpen argia

Carlos Castaño Baezako Unibertsitatean egon da uda honetan, sareekin ikasteaz gogeta egiten. Bere gaia jorratzeko, "Innovación educativa y uso de las TIC", aurkezpen argia bezain argigarria erabili zuen: hona hemen Slide Sharen konpartitu duena.

Ikasketarako daukan web-tokian, Weblearner.info delakoan, bere komentarioa ere irakurri dezakezu: merezi duela uste dut. Niri gutxienez, argigarria gertatu zait.

Tuesday, September 04, 2007

Komunikazioa hobetu aurkezpenekin

Joxe Aranzabalen Blogean (Faroan hain zuzen ere) komunikazioa hobetzeko erreferentzi on bat aurkitu dut. Alexei Kapterev izeneko komunikatzaile batek sortutako aurkezpen bat aipatzen du, eta merezi duela aitortzen digu Joxek. 5 minutu nahikoak dira ikusteko eta idieia nagusiak ulertzeko, ingeleraz badago ere.

Wednesday, August 01, 2007

IKTak & eskolak nola elkartu

Joserra Gartziak Sergio Mongeren tesia zuzendu du.
Bazkalondo lasai baten, punturik garrantzitsuenak biltzen ditu, Sergiorekin eta Lukas Rodriguezekin hizketan. HezkunTBn jarraitu dezakezu gai honi buruzko eztabaida.

Friday, July 20, 2007

Aprendices: ikasle nekaezinak

Bilbon ospatu zen Aporendices taldearen bileran, bapatean "un consultor" deritzona agertu zen. Kamara batekin ornituta, erreportai on bat egin du esan eta egin genuen guztiaz. Ona eta laburra, bi bider ONA!
Bestela, ikusi hemen!

Tuesday, July 10, 2007

Antoni Zabala Bilbon

Antoni Zabala, Bartzelonako IRIF edo Insitut de Recursos i Investigació per la Formació delakoaren partaidea, Bilbon egon da.
Hezkuntza sailaren laguntza zerbitzuen prestakuntza ekintzen barruan (Bguneak, CEIDA-k, etab.) curriculum berriaren ezarpenari buruz gogoeta egin du.
Decroly, aipatzen hasi zen, 1906. urtean honakoak esaten zituelako “bizitzrako hezi” egin behar dela.
LOGSE aipatu zuen behin baino gehiagotan orduko zenbait jarrera eta gaitasunak oraingoan konpetentziekin zerikusia dutelakoan.
Baina bere ustez eraginik handiena izango duena gelako estrategiak izango dira azken batean metodologiaren aldaketa sakonak, 30 urtetan zehar, mantendu beharko lirateke benetako eragina izateko.
Bitartean
  1. Picasa album honetan, zenbait argazki ikus ditzakegu, bere hitzaldian zehar atarata, eta
  2. Googleren dokumentuetan testu zehatzago bat; edo
  3. post bat irakurri erderaz Conocity blogean.

Wednesday, July 04, 2007

Hezkuntzaren Curriculum berria

Euskalduna Jauregian Hezkuntza Curriculum berria aurkeztu da Uztailaren 3an.
Sailburuaren sarrera eta aitorpen pertsonal unkigarri baten ondoren:
Atsedenaldi baten ondoren, Goñik eta Garagorrik aukerak eta arriskuak aurrikusi zituzten mahai inguruan Camporen ekarpenekin aberastuz. Bertan azaldutako aurkezpenen argazkiak Picasan jarri ditut, banaka edo aurkezpen bezala ikus ahal izateko, ondoko hau bezala.

Jardunaldia bukatzeko Javier Granja ikuskariak "Principales rasgos de identidad del nuevo decreto de currículo de la CAV" gaia aurkeztu zuen.
Berri hau interesgarria aurkitzen baldin baduzu, blgosferan zabaldu dezakezu Zabaldu.com atarian

Thursday, June 28, 2007

Getxo Ikasblogak Anibal de la Torrerekin

Getxo Ikasblogak Anibal de la Torreren hitzaldi bikain batekin hasi dira.
Gai honi buruzko berri guatiak jakiteko, jo Technoratin Ikasblogak etiketa iksutera.
Baita Flickr-en Ikasblogak ekitalditik dauden argazkiak ikus ditzakezu

Wednesday, June 27, 2007

Moodle & Software librea

Daniel Gutierrez, EHUko irakaslea eta software librearen defentdatzailea Donostiako Moodle Moot jardunaldiei eman die hasiera.
SLaren lau askatasunak aipatu ditu, Richard Stellmanek zehaztuta.
Ezinbesteko markoa da Moodle ulertzeko eta garatzeko; hemen ikus/entzun dezakegu Leioako Elearning-2 nazioarteko kongresuan esan zituenak

Bukaeran auurera egiteko ildoak komentatzen ditu: zer egin dezakegu unibertsitatean?
Erderazko laburpen bat irakur dezakezu Zibereskolan.
Argazki gehiago ikus ditzakezu Flickr-en MoodleMoot hobeto ezagutzeko
SL-ren 4 askatasunak hementxe dituzu laburtuta:

Thursday, May 24, 2007

Hezkuntza 2.0 eztabaidagai

Blogak 2.0 jardunaldian, Hezkuntzaren gaia mahaigainean eztabaidatzen ari da:
Eztabaidaleku moduan Wikispaces wikian ireki dute: animatu zaitez eta parte hartu.
Ikusi gertatutakoaren irudiak Flickr-n.
Edo jarraitu Technoratin esaten/egiten/idazten dena blgosfera osoan.

Telebista berriari begira Blogak 2.0n

Arratsaldeko lehen saioa Telebistari begira jarri gaitu, hiru gonbidaturekin:

Blogak 2.0 startup hotelen bideogidekin

Thomas Owadenko Trivop aurkezten du: Hotelentzat espreski pentsatutako bideogiden zerbitzua.
Jendeari begietatik sartuko omen zaizkio, toki horien berezitasunak; eta egia esan, komunikatzeko, bideo labur bat baino efektiboagorik, ba al dago?

Blogak 2.0 bideoz beterik Scliporekin


Sclipo da hurrengoa Blogak 2.0 ekitaldian.
10 minutu eskasetan bide-zerbitzu berri bat aurkezten digu Scliporen partadieak

Blogak 2.0 aurrera doa Properazzi ezagutzen

Europa maila egon de esperientzi interesgarri bat aurkezten da Bloga 2.0 jardunaldian: Properazzi.

Videopedia: 5 minututan bideoazalpenak

5 minutuko bideoekin osatutako Bideo-pedia da 5min delako zerbitzua.
Bere tokian honela argitzen dute beraien helburua:
"5min is a place to find short video solutions for practical questions and a place for people to share their knowledge."
Hau da, arazo praktikoei bideo-erantzunak bilatzeko toki bat. Aurkezpena bera bideo-klip batzuen laguntzarekin egin du teknikari ona bezain komunikatzaile trebea zen gure laguna.
Bukaeran ideiarik garratzitsuenak laburtu ditu, irudi adierazgarri honetan.

Blogak 2.0 jarraitzen: 11870rekin

Nacho, 11870 proiektukoa bere ahaleginak, helburuak eta lana erakusten digu, esperientzi interesgarri bezala.

Blogak 2.0 startup starts online

Bilbon hasi berria da Blogak 2.0 jardunaldia.
Startup session starts with Rob Malda. Atsegina bezain interesgarria bere kontakizuna:
  • hasierako minutuak tentsio dramatikoa areagotzeko erabili ditu, denon jakin mina pizteko.
  • ondorengo minutuetan denok sartu gaitu bere istorioan, Slashdot nola gauzatu duen adierazteko
Etortzerik ez badzu izan, lasai: zuzean emititzen ari da Interneten, antolatzaileen ahaleginari esker!
Eta blogosferan egosten dena momentuoro jakiteko ikusi Technoratin etiketa hau: blogak2.0

Monday, May 21, 2007

Euskaraz lan egiteko barra-barra

Euskaraz lan egin ahal izateko, tresna potentea dugu Euskal barra: FireFoxen gehigarri bat bezala agertzen da eta bertsio berriak egon ahala, eskuragarri izango duzu.

Bere sortzaileak esaten dutenez:
"euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)" da
Oso gomendagarria testuak idazteko, itzultzeko eta hizkuntza ezberdinetan lan egiteko.

Eskuratzeko helbide osoa: http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/

Wednesday, May 16, 2007

Eduvlogs: Violencia de genero y educacion

Eduvlogs: Violencia de genero y educacion

Getxon hizkuntzak ikasteko moduaz ikasten

Laura Mintegi Getxolinguaen
Getxolinguae deritzon jardunaldietan egoteko aukera izan dut. Zibereskola blogean argitaratu dute lehen orduan eguneko primizia bat: Unai Elorriaga bertan zegoela hizlari. HezkunTB blogean ere jarraitu ahal izan dugu bideoen bitartez esaten eta egiten zena.
Goizaren bukaeran, antolatzaileek sortutako Getxolinguae blogean ere, Gemma Lluchen esanak ikusi eta irakurri ahal izan dugu.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo HezkunTB blogera

Monday, May 14, 2007

Erronkak eta aukerak Interneten

UEUk antolatu berri duen Web 2.0 Hemen jardunaldietan zenbait ikuspegi interesgarri azaldu dira. Hainbat pertsona eta talde edo grupuskulo izan ginen bertan, sare soziala josten:
Interesa baduzu, material eta aurkezpen guztiak (ia-ia) eskuragarri daude Blogarin.

EH2.0
Komunikazio eta aurkezpen interesgarri horien artean, Iratxe Esnaolak egin zuena aipatu nahi dut: EH2.0ren ikuspegitik dauden erronkak eta aukerak azaltzen dizkigu. Argi eta labur. Orain falta zaigu.... animo ta agregatu, nahastatu, birerabili, sare soziala sortu!
(adibidez Zabaldu.com atarian zabaldu berri hau)

Tuesday, May 01, 2007

Paulo Freire euskal blogosferan

Euskal blogosferan ere, Maiatzaren 2an, Paulo Freireri omenaldi txikitxo bat egin nahi diot.
Gaur bertan 10 urte betetzen dira Paulo joan zenetik, eta aukera ona da, euskaraz ere, zertxobait ziber-espazioan argitaratzeko.
Idea on bat iruditzen zait, Wikipedian, euskarazko bertsioan berari buruz, sarreratxo bat sortzeko. Erreferentzi bezala, gaztelaniazko Paulo Freire sarrera hartu dut

Thursday, April 12, 2007

Aurkezpenak egiteko kontuz ibili

Irakasle guztiak erabili ohi dugu nola/halako aurkezpena, dakiguna komunikatzeko. Era digitalean, ordenagailuarekin batera etorri den aplikazio bat hartu dugu (gehienok) lagun gisan: "Puntu Indartsua" edo Power Point Microsoften lehioarena.
Gaurkoan, YouTuben Dean Shareski-k egindako bideo interesgarri hau topatu dut, PowerPointekin egiten diren aurkezpenetaz gogoeta egiteko. Uste dut zenbait giltz ematen dituela, ate hori zentzuz zabaltzeko & erabiltzeko. Azalpen gehiagorekin Hezkuntb blogean ikus dezakezu ere. Iraupena 20 min.

Tuesday, April 10, 2007

Bideoa interneteko gai bizia

Bideoa interneten gai bizia, potentea eta boteretsua bihurtu da.
Erabiltzaile gehienek bagenekien hori; baina oraingoan Frantziako Mediametrie enpresak, audientziak neurtzen aritzen dena, txosten interesgarri baten frogatu du hori.
Emailaren pareko erabilpen bat bezala izendatu du, Empresa Digitalaren boletinean irakurri ahal izan dugunez: "Killer Applikation" izena jarri diote, komunikatzeko bide "berri" honi.
Eta horren adibide on bat HezkunTB bideoen bloga da: Hezkuntza, Telebista eta Blogak elkartzen duen tokia

Sunday, April 01, 2007

Aurkezpenetan audioa sartzea errez-errez

Aurkezpen bat egin nahi duzu eta soinu bat edo beste sartu nahi duzula?
Oso erreza da, motel!
Bakarrik beharko duzu minutu pare bat, kontatu nahi duzuna pentsatzeko eta gero:
  • Aurkezpenen programa ireki (Impress edo PowerP)
  • Zure testua idatzi nahi duzun giroa sortuz (esan nahi dut, soinua kokatuko duzun testu-ingurua)
  • Soinu programa ireki (Audacity edo beste audio editore bat), eta mikro baten laguntzaz, esan nahi duzuna grabatu (ez ahaztu gordetzea).
  • Ondoren aurkezpena joan eta txertatu: diskoan gorde duzun direktorioa aukeratu eta listo. Gomedio bat: arazorik ez izateko gorde fitxategi guztiak karpeta berean; bestela arazoak euki ditzakezu beste ekipo batean, edo CD/pendrive batean grabatzerakoan.
Honela zure mezua "aberastuta" gelditu da soinu horrekin: musika, zarata, hitzaldia... nahi duzunarekin!
Adibide bat jarri daiteke HABEren baliapideetan aurkitzen den Maite Maite Maitea nobelarekin.
Eta saio hauen audioa aurkitzeko, bisitatu Archive.org zerbitzaria, azalpenak entzun ahal izateko.
Beste elementu gehigarri bat, Gifllyren grafiko hau izan daiteke.

Tuesday, March 13, 2007

Bideoak ikusteko eta deskargatzeko

Youtuben bideoak daudela jende guztiak daki: gero eta gehiago.
Esan nahi dut gero eta bideo gehiago daudela, batetik.
Baina bestetik jende gehiagok daki denbora pasa ahala.
Baina bideo horiek deskargatu daitezkeela?
Gaurtik aurrera uste dut egi borobil hau ere korritzen hasiko dela.
DownTube deitzen da.
Erreza da eskuratzeko, Windows eta Linuxerako bertsioak daude eta... probatu dutenak ondo dabilela esaten dute.
Nik ere frogatuko dut eta... esango dizuet. Laste batean!
Deskarga egiten nuen artean beste berri hau ere jakin dut: Getdemocracy atarian beste bideo-ikusle-gordetzaile bat dagoela. Bien froga & berriak izango dituzue bertan!

Monday, February 19, 2007

Hezkuntza Telebista Bloga: Web 2.0 bideohitzaldi fresko batean

Hezkuntza Telebista Bloga: Web 2.0 bideohitzaldi fresko batean
Blog berri honetan Anibal de la Torre blogariaren errferentzi interesgarri bat aurkitu dut. Web 2.0ren deskribapen xumea bezain argia egiten dut. Ikasugarria delakoan, gomendatzen dizuet, ikusteko, entzuteko, irakurtzeko... ikasteko azken batean

Friday, February 09, 2007

RSSen inguruan Bilboko Blogari Birrazaleekin

Deustuko unibertsitatean elkartu dira/gara dozena bi blogari, RSS gaiaren inguruan eztabaidatzeko, lan egiteko, probatzeko...
Beste gauza batzuen artean, RSSak zer diren argitu, eta zerbitzu ezberdinak nola funtzionatzen duten probatzen hasu gara: Bloglines, Yahoo, Googlerena, ...
Arratsaldean zehar gai interesgarriak sortu dira eztabaidagai: kopia egitekoren eskubideak (copyrigth, creative commons) norena da informazioa eta nola erabili, Adibide bezala bideo hau ikus/entzun dezakezu!
Etiketak direlata, Flickr edo Panoramio azaldu dira.
Bideoen artean Youtube agertzen da, RSSren bidez Zaragozako edo Munduko Hiriburuaren suskripzioak ahalbideratuz. (norbaitek zalantzarik balu, munduko hiriburuaz hitzegitean, konturatu dadila Bilbon izan dela elkarretaratzea)
Aprendices taldearen 3. bilera izan denez, jendea ezaguna zen; baina gehienak Internet bidez! Ez da gaitasun sozialak galdu ditugula, baina sareari esker, harreman zabalagoak euki ditzakegu (batipat pertsona helduak garenean)

Monday, February 05, 2007

Pertsona Helduen Hezkuntza

Otsailaren hasieran, Pertsona Helduen Hezkuntzaren Jardunaldiak ospatu dira Bilbon.
Hona hemen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Helduen Prestakuntza XXI. mendean gaitzat hartura, Norberto Fernandezek aurkeztutako egoeraren bideolaburpena.

Wednesday, December 27, 2006

Komunitate berria: eduvlogs

Hezkuntza mundu zibernetikoan komunitate berri bat sortu da: Bideoa erabili nahi duten hezitzaileen bloga. Hau da Edu-video-logs izenarekin, Hezitzaileak +bideo erabiltzaileak + bloggariak elkartu nahi ditu.
Bere inguruan, e-irakasle esperientziadunak daude, Gorka Palazio edo Carlos Castaño bezala. Helburua argi dago: hauxe lortu nahi dute
"una televisión educativa de almacenaje o televisión IP (IPTV)".
Ea itzulpen egokia asmatzen ote dudan:
  • zenbait bideo ekoizpen igotzeko edo gordetzeko blog bat izango da: irakurri eta idaztekoa.
  • denon eskura egongo dena, ikusteko, bajatzeko (zenbait kasutan) eta eskuratzeko: Internet da plataforma.
  • erabiltzaile guztien iritziak eta gomendioak jasotzeko aukera ematen duena: zenbat eta gehiago erabili hobe denontzat!
  • heziketa komunitate osoari eskaitzen zaion zerbitzu irekia da, partner potenteen laguntzarekin: you win, we win!
Beraz Web 2.0ren ezaugarri gehienak beregan dituena. Zu ere animatzen zara bisitatzen? Eta parte hartzen?

Thursday, December 14, 2006

FireFox eguneratu Linuxen

Duela gutxi Linux Ubunturekin (EHUX distribuzioaren eskutik) hasi naiz nire askatasuna dastatzen:
  • hasteko eta bat sistema aukeratzeko askatasuna (zein erabaki gogorra)
  • eta jarraitzeko zein bertsio edo sapore erabili: Ubuntu, Suse, Aurox, ....
Hilabete pare bat pasatu ondoren, zenbait ordenadore liberatu ditut Windowsen uztarri astunetik.

FIREFOX 2ra EGUNERATU

Baina aukera guzti horiek mugatuta aurkitu ditut, FireFox berria instalatzeko orduan. Zer egin nezakeen? Googlera jo, idatzi "como instalar Firefox" eta hara non, batek baino gehiagok arazo bera aurkitu dutela. Besteak beste Ecuadorreko Linux Taldeko partaideak.
Beraien ideak hartuz, eta esperimento pare bat egin ondoren, post hau idaztera animatzen naiz, euskaldunek ere zerbait gehiago topa dezagun, errez eta xamur lortu dezagun.

Tuesday, December 12, 2006

Ikasketa kolektiboaren eragileak

Duela gutxi aldizkari interesgarri bat eskuratu dut (bertan ekarpen txiki bat egin nuelako) idazten duten zenbait adituren ideiak ezagutzeko aukera paregabea emanez. Bere izena "Organización y Gestión Educativa" da; bere akronimoak belarrira arraro xamar jotzen badu ere: OGE (ez dadila aspaldiko OJEren antzekorik izan!)
Kontua zera da, Alejandro Camporen artikulu argia bezain txukuna aurkitu dudala Ikasketa Kolektiboa eta ikastetxeetako zuzendaritza elkarlotuz. Bere osotasunean irakurtzea merezi du, baina hiru ideia aterako ditut bertatik.
Zuzendaritzak ikasketa kolektiboak eragin behar ditu, ez horrenbeste ikasketak helburu bezala bilatuz, , baizk eta ikasten ikasteko, hau da, konpetentziak eskuratzeaz gain, konpetente izaten jarraitzea da gakoa. Eta hori jarrera hauetan islatzen da:
  • Malgutasunarekin egokitzen den bitartean, nortasuna eta zuzenbidea mantenduz
  • garapen egonkorraren gaitasunean
  • Arazoen (eta gatazken) ebazpenera begiratuz
  • Eguneroko lanaren zerikusia duten ikasketak eginez
  • Taldeka ikastea, kolektiboki ikastea, denon (eta erakundearen) onerako
Alejandroren iritziz, erakunde guztiek gaitasuna duen jendea erakartzea da. Edo/ta bestela, gaitu, hau da jende hori gaitasun hauekin jantzi.
Eta horrek bi gauza suposatzen ditu:
  1. banakako ikasketak
  2. konpetentzia kolektiboa (lehena egoteagatik ez du bigarren hau suposatzen) erakundearen aldaketetan agertuko dena.
Eskerrik asko Alejandro Camposi bere ideiengatik, eta eskerrik asko OGEri ikasteko eman didan aukeragatik!

Thursday, November 30, 2006

Espiral del conocimiento

La gestión del conocimiento tiene un punto clave de análisis: la espiral del conocimiento.
Para pasar del conocimiento individual al organizacional (es decir de un grupo organizado que comparte un objetivo común) necesitan planificar y organizar su conocimiento.
La refelxión empieza en el Blog Conocity, en el que lanzo 7 preguntas sobre la GdC.
El texto completo de la ponencia esta en Writely, que ahora es Docs de Goolge. La explicación completa de esta visión de la GdC está en Elkarrekin.org.

Thursday, November 23, 2006

IKTB telebista digitala martxan

Bilboko Abandoko Berritzegunean, B01 delakoan, Telebista digital zerbitzu bat jarri da martxan: IKTB. Zerbitzu hau intranetean bakarrik erabili daiteke.

EMISIOAREN FROGAK
Froga batzuk egiteko bada ere, IKT Telebistan Hezkuntza sailak dituen jardunaldi ezberdinen bideo digitalak daude ikusgai. Duela sei urtetik hona, Berrikuntza zuzendaritzatik antolatu diren ekitaldien bideo digitalak hain zuzen ere.
Besteak beste:
  • 2000. urteko CIEDIGITAL: Euskal Hezkuntza digitalaren nazioarteko kongresua
  • 2001.ean Gasteizen ospatutako Elkarbizitza Kongresua
  • Bake Hezkuntzaren topaketak
  • 2002an Barakaldoko Aniztasuean Elkarrrekin bizi
  • 2003,ko Euskaldunako IKT topaketak
  • 2004.ko Elkarbizitza Programaren Naro fororako bideoak
  • 2005.ko Gatazken kudeaketarako Paco Casconen hitzaldia
  • eta pasa den astean ospatu den Batxilergoko I jardunaldien bideoak ere
Zerbitzu hau ordenagailu zahar birziklatu batean instalatu da, Linux Ubuntu batekin, eta Twonkyvision softwarea erabiliz.
Gehiago jakiteko ikusi azalpen hau

Wednesday, November 15, 2006

Multimedia & Internet bikote bikaina

Bilbon izan da Geoff McGhee New York Timeseko Multimedia Interneteko ekoizle arduraduna.
Bere hitzak eta adibideak argiak izan dira; baina hitzaldian zehar egin duen nabigazio multimedia eredu aipagarria izan da, nere ustez. Ez dut ezagutzen jende asko, bere ezagutza errez konpartitzen duena. Eta Geoffek euki duen estiloa, niretzat, bikaina izan da. Eta medio ezberdin guztiekin izan duen trebezia eta jarioa miresgarria. Ez duzue uste?

Wednesday, November 08, 2006

Irudiekin lan egiteko modua

Behin baino gehiagotan gertatu zait hau:
irudi bat sartu nahain eta ezin gogoratu zeintzuk diren bere berezitasunak!
Zuri ez zaizu holakorik gertatu?
Ba hurrengoan errez topatu dezadan hementxe idatziko ditut etiketak:
  • Hasteko argazkiaren jatorria (eta linka nora joango den) kokatu behar da bere URI idazten, href edo esteka sortu ondoren:

< href="http://flickr.com/photos/josieror/291529568/">

  • Jarraian bere atributoak adieraziko ditugu, gorriz adierazten da non lerratuko den, ezker (left) ala eskuin (right):
style="margin: 0pt 0pt 10px 10px;" /> float: right; cursor: pointer; width: 198px; height: 149px;"
  • Ondoren zer irudi erakutsiko duen pantailan azalduko da eta sagua gainean jarrita zein izango den bere azalpena
src="http://static.flickr.com/101/291529568_4b6aa4159f_b.jpg"
alt="la FP en el Pabellon 5 del BEC"


Bukatzeko borderik ba ote duen eta esteka ixtea (zarratzea)
border="0" />

Adibide
moduan argazki hau:
la FP en el Pabellon 5 del BEC

Friday, September 29, 2006

Euskaraz gure domeinuan zeregin ugari

Umorea galdu gabe, Hezkuntza esparruan (eta jendartean ere), zeregin ugari dugu egiteko:
  • euskararen alde egitea, batetik eta
  • gure domeinu propioa izateko bultzatzea bestetik.
Atzoko jardunaldian entzundako ideia batzuk totem honetan elkartu nahi izan ditut: pinguino librezale eh20 txapelduna deituko nuke: A2a.1 izan daiteke??? Aktitude 2.0 batekin noski!
Zuek esango didazue

Friday, September 22, 2006

Artelekun abiapuntu

Artelekun egon nintzen atzo, Aktitude 2.0 batekin baina... kronikalariak esaten duena ez nuen berdin ikusi. Hau da, jende ugari baino, gutxitxo egon ginela uste dut nik.
Baliteke... jende gutxi jakitun egotea, edo lekua urrun gertatzea, edo oraindik oporren usaia Kontxan hartu nahi izatea, lagun batek baino gehiagok aitortu zidatenez.
Baina Euskal Herritar 2.0 gutxi egon ginela pentsatzen dut nik.
Nire arloari begira uste dut hezkuntza mundutik joandakoak... lau katu baino ez ginela izan. Eta zer esanik ez, Gotzon Egiaren esanak betetzen genituela: mundu errealean erabiltzen den "media" baino txarragoak ez ginen bertan geundenak.

Hala ere zenbait ideia eta erronka etorri zitzaikidan burura: besteak beste abiapuntua izatea.
Patxik esan bezala, atzokoa gauza itxi bat baino, abiapuntu bat izan dadila nahi nuke. Luistxok argi utzi zuen ez dela lehen aldia izan Internet eta euskararen gaia aztertu denik.
Baina baliteke Web 2.0a sortu denetik, edo hobeto esan internetzale askoren odoletan sartu denetik lehen aukera izan dela sare soziala zabaltzeko. Eta lehena ezbada izan, bigarrena!
Joseba Kamiorekin bat eginez, esango nuke garrantzitsuena zera dela: AKTITUDE 2.0 bat izatea.
Nire ustez, abiapuntu hau garrantzitsua da: metatu ditzagun indarrak eta proposamenak. Gorkaren tresna ikusiz eta RSSren kontzeptua harturik, agregatu ditzagun gure asmoak, bildu ideiak eta... segi aurrera!

Tuesday, September 12, 2006

Euska Herria eta Internet

Euskal Herria 2.0 izeneko jardunaldiak abian daude. Euskarak eta euskaldunok Interneten daukagun lekutxoa bilatzeko & eztabaidatzeko. Donostiako Artelekun izango dira eta asmoak & gaiak, bederen, oso interesgarri izango direla aurreratzen digute. Egitarauan bi arratsalde zehaztu dira, 21 eta 28, puntu oso interesgarriekin: gai jartzaileak orain kantarien zai!
Ikusi Sustatun agertutako berria!

Tuesday, June 27, 2006

Mari Jose Urruzola zenaren omenez

Mari Jose Urruzolaren omenez, jardunaldi unkigarri bat ospatu da berriki.
Bertan hainbat emakumek parte hartu zuten Mari Joseri zioten miresmena eta maitasuna adierazteko.
Besteak beste, Hezkidetza Mintegietako kideak. Eta bere ekarpena bideo batean gauzatu nahi izan dute

Friday, June 16, 2006

Kontakizuna Ikus&entzuteko

Kontakizunak baldintza batzuk bete behar ditu ikus eta entzun ahal izateko.
Eta erabili daiteke zenbait teknika, persuasio maila igotzeko.
Idea hauek Guillem Bou Bouza irakaslearen liburutik aterata daude. Ildo nagusiak guionweb izeneko tokian daude.
Sistema hau Multimedia kontzeptuan bildu dezakegu. Eta kontzeptu hau osorik ikustatu daiteke hemen, Guillem Bouren arabera

Sunday, June 11, 2006

Multikirolaren adibidea

Gaurko egunez nire semealaben ikastetxean jai bat ospatzen dugu. Ikasleak eta gurasoak, irakasleak eta bazkideak elkartuago sentitzeko: partaidetzaren sentipena sendotzeko ei da.

KOOPERATIBAREN ZUTABEA
Asteburu askotan, zenbait gurasok, gure ekarpentxoa egiten dugu, seme-alabek osasuntsuago bizi daitezen: kirola sustatzeko Bizkaiko edo Euskadiko geografia osoa zeharkatzen dugu kirolen bat praktikatu dezaten. Nire kasuan, multikirola.
Eta Eguzkibegi ikastolako jai egunean, multi-kirola (hau da, denetik apur bat) egin duten ikasleen gurasoek ateratako argazkiak jarri ditugu: saskibaloia, futbitoa, arraunean, den denak ikusgai daude, ikastolako zutabean eta flikcren ere.

WEB 2.0 & COMUNITY
Adibide honek aukera paregabea ematen du Web 2.0-ren sare sozialen gaia aztertzeko:
  • guraso gutxi batzuek izandako idea (eta lan pixka bat)
  • denori zabaldu diegu webari esker (edozeinek ikusi dezake) interneteko konexioa eukiz gero
  • zenbat eta gehiago erabili (ikusteko, komentatzeko, igotzeko, partekatzeko...) hobeto denontzat
  • Ez da beharrezkoa kamara eukitzea argazkiak ikusteko (eskuratzeko, konpartitzeko); plataformara konektatu (edozein tramankuluekin) eta badago!

Tuesday, June 06, 2006

Web 2.0 heziketarako

Modan dagoen Web 2.0 hezkuntza munduan erabiltzeko urratsak ematen ari da.
Gero eta gehiago dira animatzen diren irakasleak, eta gero eta argiago daukagu zertarako erabili behar den.
IKT tresneria guztia bezala, W2.0 ere komunikazioaren zerbitzuan eta pertsonen mesedetarako egon behar du.
Hezkuntzaren kasuan, nola ez, ikaslearen ikasketa errezteko eta irakaslearen irakaskuntza gauzatzeko.
Nire ustez bi baldintza hauek betetzen dituen tresna bat dago: WebQuest.
Adibide moduan hauxe bisitatzen gonbidatzen zaituztet: Web 2.0e delakoaren bila doana!

Monday, May 08, 2006

Unibertsitatea tipi-tapa osasunez

Euskalerriko Unibertsitate publikoa tipa-tapa dabil. Kirola eta Osasuna bultzatzen, baina baita ere beste gai asko, pixkanaka pixkanaka, aurrera ateratzen
tipitapa06Maiatzaren lehen igandez, jende ugari bildu zen Bilbotik Leioara joateko. Adin guztietakoak, ikasle, irakasle edo langile izanik. Egia esan Unibertstateak diten erronken artean, gizartearekin konketatzea eta denon (edo askoren) gogoak suspertzea oso inportantea da: gehiago ikas dezagun osasuntsu bizitzen. Eta Munduko Osasunare Erakundeak esaten zuenez, fisikoki, psikikoki eta sozialki egon beahr da osasuntsu. Animo denori eta segi aurrera!



www.flickr.com

zg_insert_badge();
This is a Flickr badge showing public photos from josieror tagged with kirola. Make your own badge here.




Wednesday, May 03, 2006

Komunikatzaile & ekintzaile nekaezina

Duela egun gutxi Mari Jose Urruzola joan da. Lankide leiala, emakume aparta; eta pertsonai politikoa ere.
Galera handia izan da hezkuntza mundu osoarentzat, hezkidetzaren zutabe garrantzitsu bat izan delako. Hezkuntzarako berdintasuna eta justizia, hezkidetzaren eskutik datoz; gero eta gehiago.
Inork ez du ukatuko gizaldi honetako gai potenteenetarikoa dela. Batez ere emakumeek borrokatu dutelako, eta guztion buru-bihotzean sartu digutelako.

Horien artean, Mari Joseren moduko emakumeak egon eta egongo dira.
Bere lanak eta nekeak, emaitza oparoa izan dute; eta aurrerantzean ere izango dutelakoan nago.
Bere hitzak garbi, bere arrazoiak sakon, bere ikuspegia argi eta dizdiratsu.

Feministen abestiak esaten denez...
Zutik emakumeak, hautsi gure kateak...
Pertsona guztien gizatsun maila hobetzeko, denon artean ekin behar diogu, emakumeen kateak askatzeari.
Aurrera ba, gizonak eta emakumeak batera jarraituko dugu hezkidetzaren bidetik!
Eskerrik asko Mari Jose!

OHARRA:
Bere elkarrizketaren laburpen bat emen ikus dezakezu:
http://www.youtube.com/watch?v=EgZrFiAq3FU
Egindako elkarrizketa osoa helbide honetan:
http://www.saretik.net/ekoizpen

Thursday, April 06, 2006

Web 2.0ren jaiotza publikoa Euskal Herrian

Blogak 2.0 topaketaDeustuko unibertsitatean izango da Blogak 2.0ren ekitaldia, publikoki (edo/ta ofizialki) Euskal Web 2.0a jaio dela adierazteko. Euskal Herrian hainbat gara komunikatzeko gogoz, tresna potente hau erabili nahi dugunok. Kazetaritzan, lan kontuetarako, politika arloan... eta Hezkuntzan ere bai, noski!
EyeOS hasteko eta bat, ordenagailuaren mahaigain osoa interneten daukazu! Behar duzun tresna guztiak dauzkazu: testuak idazteko, zure kontaktuak, kalkuluak egiteko tresna,...
Beste aurkezpenene artean Meneame atariaren funtzionamendua eta helburuak argitu ditu Ricardo Gallik.

Berri hau Berrikuntza zerbitzari zaharreko berrien artean ere aurkitu daiteke! Oraindik badabil eta...
Eta zuzeneko txata jarraitu nahi baduzu, ikusi momentu oro jendeak komentatzen duena

Tuesday, March 21, 2006

Antigoaleko Berrikuntza

Harridura handiz ikusi dut, azken 4 urte hauetan, martxan egon den Hezkuntza Berrikuntzaren ataria (www.berrikuntza.net), "tokiz" aldatu dela. Eta hori gutxi balitz, nere ustez, orientazioz ere!
Interneten zeukan ostatua aldatu diote, duela egun batzuk, beste zerbitzari batean jartzeko. Orain arte, bi toki publikotan izan du kokapena:
  • Elejabarriko IKT Taldearen egoitzan (Abandoko Berritzegunean, Hezkuntza sailak Bilboko Tolosa Kalean duen B01ean)
  • Euskaltelen Zamudioko egoitzan
    aurreko kokapenean konketibitatea galdu zuenean

Gaur egun enpresa pribatu baten ostatuan dago, egon! Datu guzti hauek, eta beste asko, Netcraft zerbitzuak eskaintzen dizkigu argiro!

MUGIMENDUA ETA TENDENTZIAK
Azken bost urtetan, gauza asko geratu dira Interneten, baina interesgarrienak "Web 2.0" delakoaren inguruan izan dira: Sarea erabiltzeko era berri bat sortu dela nabigatzaileen artean. Momentuz ez da gorputz teoriko bat, filosofia integral bat, tendentzia bat baizik. Baina gero eta gehiago hedatzen ari da, gero eta zabalagoa da eboluzio honen tendentzia.
Eta bost urte hauetan, Berrikuntzak izan duen bilakaera aztertzeko modukoa da, orain
dagoen tokian
egon arte: badirudi izenik ere ez duela merezi zerbitzu horrek. Edo oraingo Berrikuntzan esaten dion moduan: Berrikuntza zaharra edo Antigüa Berrikuntza.
Oraindik eskuragarri dago duela 5 urte martxan jarri zeneko zerbitzuaren dokumentua : zeinetan ikus daitezke orduko asmoak eta atariak egiten zuen eskaintza (hezkuntza munduko erabiltzaileei noski)

  • Toki bat zerbitzarian edukitzea (disko birtuala) norbere dokumentu eta web orriak kudeatuz, hezitzailearen ardurapean noski: edonondik konektatu ahal izateko
  • Foroetan parte hartu eztabaidatzeko, iritziak irakurri, desadostasunak erakutsi eta amankomuneko puntuak bilatzeko: iritzi askatasuna
  • Lan-Taldeetan parte hartu lan komuna egiteko eta interes-taldeetan alta eman: nolabaiteko sindikazioa, gaur esaten den moduan
  • Estekak publikoki konpartituta: zeureak besteekin, eta besteonak zeuretzat, denon artean erabakitakoak
  • Aholkuak eman eta jaso: liburuak, web tokiak, materialak...
Guzti hau, bi alde mantenduz: publikoa eta pribatua (irakasle bakoitzak kudeatu eta erabiltzeko, ardura eta askatasuna, lana eta ondorioak). Zerbitzariaren funtsa eta erabilpenaren laburpen bat hemen aurkitu daiteke oraindik

ETA ORAINGO BERRIKUNTZAK?
Baina tokia aldatzeaz gain, orientabidea ere aldatu da, nire ustez. Eta nire arrazoiak azalduko ditut. Lehen atari horizontal bat bezala jaio zena, gero eta bertikalago bihurtzen ari da.
5 urte pasatu direnean, gero eta gehiago dira lehen webaren denbora eta estiloa pasatzen ari dela (Web 1.0 deritzo) esaten dutenak, planteamendu estatikoak dauzkalako. Ez horrenbeste teknikoki, web orri dinamikoak izateagatik (php edo datubase aldakorretan); baizik eta zerbitzari baten barruan dauden datuak eta erabiltzaileak, mugitu, zabaldu eta berrantolatu daitezkeelako. Eta elkar-eragina ahalbideratzen dutelako. Eta Web 2.0 ari da sortzen , gero eta indartsuago, erabiltzaileen neurrira, eta batik bat erraz mantentzeko web berri bat sortzen ari delako, aukerak sozialak zabalduz.
Garai hauetan Berrikuntza berria agertzen da (www.berrikuntza.net) bat-batean, inorekin kontatu gabe! Irakasleei galdetu gabe, lehengo erabiltzaileei zerbitzuaz iritzia eskatu gabe, hezkuntza munduan behar diren tresna komunikatiboetaz eztabaida piztu gabe.
Eta hara non, aurrekoak zituen abantaila guztiak desagertu dira; eta zeuden erabiltzaileak lurrindu egin dira, eta zerbitzariak zituen dokumentuak ezin dira aurkitu, eta... Etorkizuneko tendentziekin konektatzen zuten elementu guztiak garbitu (deuseztu??)egin dituzte atari horretatik.
Orduan galdera zera da... Zein ideiarekin sortu da zerbitzu berri hau? Norentzat da? Nork du bere "eskuetan" zerbitzari hau? Noren beharrizanak erantzuteko sortu da? Noren berrikuntzak bultzatuko ditu?
Baldin eta denbora berriek markatzen duten tendentziaren kontra badoa... zein eratako Berrikuntzasuposatzen du?
Galdera hauek eta beste asko bururatzen zaizkit, eta ez daukat nori luzatu, ez daukat inter-lokutorerik! Ez Interneten, ez inon! Ea oraingoa, ANTIGOALEKO Berrikuntza deitu behar dugun, inolako aurrerapenik ez digulako ekartzen. Hezkuntza munduko erabiltzaile berriztatzaileentzat bederen. Zuk/zuek nola ikusten duzu/e?

Artikulu hau Sustatun ere aurkitu dezakezu, eta bertan komentatu, hala nahi baduzu.

Monday, March 20, 2006

WEBia jaioberria!

Web bi puntu zero delakoaren jaiotza aldarrikatu dugu Elejabarriko ziber-eskolan! Hezkuntza munduarentzat bederen.
Gorka Julio (Teketen) hizlari delarik, Bizkaiko IKT teknikariek Web 2.0 hezkuntzarako erditzen saiatu dira.
Hasieran argi azaldu da, Web2.0 zer den: Ez da teknologia, jarrera bat baizik! Internet erabiltzeko era bat.
Aurkezpena jarraitzen laguntzeko TinyURL sistemarekin bideratu dizkigu berak egindako azalpenak. Azken batean, Web bia laburtzeko bi hizki daude: I + G, hau da, Irudimena eta Gogoa!
Horrez gain Web jaioberriaren kontzeptuen laburpen bat hemen ikus daiteke ere!

Friday, March 17, 2006

IKTak Hezkuntzan erretrataturik

Atzokoan, 2006.ko Martxoaren 16an Miramongo Parke teknologikoan, Teknologi Berrien Aplikazioa Hezkuntzan gaiaren inguruan lan-jardunaldi bat ospatu zen.
Bertan gaiaren argazki bat atera zen: Hezkuntza munduan IKTak nola dauden.
Gaia esplizituki hori ezbazen ere, Mac eta Appleren tresneriarekin zein erreza den ikusteaz gain, gaurko ikastetxe publikoetan dauden zailtasunak agirian gelditu ziren.
Galdera airean somatu zitekeen: Mac ekipamenduekin hain erreza bada webean argitaratzea.... zergatik ez ditugu eskura ikastetxe publikoetan? Edo beste era batera esanda, zergatik Premia ekipamenduetan ez da posible beste ekipo batzuk konektatzea, zerbitzari moduan edo bezero gisan?
Galdera hauek eta antzeko beste batzuk erantzuteko, hasieran irekiera jardunaldian egon ziren pertsonen falta somatu zen bukaera aldera!