Ikasle (eta hezitzaile) sentitzen naiz, maixu bezala lan eginez. Simetrian komunikatzea gustatzen zait, eta nahaigo dut emi-rec izatea, haundiki esaten didatena sinistea baino
Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean.
Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau, Jongo eta Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek... ez zekien zer diren/ziren primulak!! Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila udaberriya!
Maria Ferrera, Youtubeko bazkide estrategikoen arduradunak dio Youtube haratago doala: "Youtube va mas allá del periodismo". Sormenaz eta interakzioak hitz egiten, Kode etiko bat egotea komeni dela, norbere adierazpen askatasuna baino gehiago aldarrikatu nahi dutelako zenbait komunikatzailek. Mezu ezberdinak argitaqratzea posiblea dela esaten du, zenbait adibide jarriz; besteak beste, Barak Obamarena. Orain arte irrati bidez ematen ziren hitzaldien ordez, Youtuben bideo laburrak argitaratzeari ekin dio: streamingean ikusteko edo deskargatzeko aukerarekin.
Abestiak entzuteko dira; baina sentitzeko eta pentsatzeko ere ezta? Kitarra batek eta abotsekin soilik, gauza potenteak eta sakonak esan daitezke. Adibide bat da hau:
HISTORIA HASTEN DA... Gaur Ikusentzunezko Komunikazioaren Bideo Ekoizpena eta errealizazioaren klasera nindoan, NontzeFilmeko jendea zetrorrelako; Ikasle xume bat bezala, gelara sartu eta nire tokian esertzera nindoanean.... ZAS! Ander Duquerekin bideo-hitzaldi bat egin nahi dugu eta gauzak ez dute funtzionatzen espero bezla! Bapatean gogoratu dut, Mc Giver bezala, pendrive batekin eta txikle pixka batez....
BIDEOSOLASALDIA BIDEO-EGILEAREKIN El Duque Negro kontaktatu dugu azkenean eta esan dituen artean, pare bat gauza nabarituko nituzke:
ideia oso inportantea dela, ekoizpen guztien hasiera delako
sentimenduak eta norkberak pentsatzen/bizitzen/sentitzen duena zaindu & landu behar direla.
Eta Anderren lanaz gozatzeko, hona hemen bere azken lanetariko bat: Sugus & Brandy. Eskerrik asko Ander!
Zer nolako berri kaxkarra: YouTuben bideo asko dagoela edozeinek daki! Baina ondotxo dakizunez, Web 2.0 tresnak "beta perpetua" kategorian daude; YouTuben ere. Orain arte:
oso mugatuta egon da igotzeko modua (banan bana igon behar ziren)
argalak izan behar ziren: 100 MB baino arinagoak.
Luzera orain eta lehen ere, 10 minutukoa badaere, bideo asko ekoizten baduzu batera, oso ondo etorriko zaizu Multi-Video Upload sistema. Berriki jarri dute martxan YouTubekoek, eta nire lehen igoera anitza egiten dudan artean, horren berri ematen dizuet. Esperientzi gehiago dudanean, bere trikimailuak kontatuko dizkizuet. Bitartean, erderaz artikulu hau irakurri dezakezu, gehiago jakiteko; Julen Iturbe nire lagunak aholkatu zidan eta ondo dagoela uste dut. Eta disfrutatu daukagunarekin: dohainik da-ta! Hona hemen sistema honekin igon dudan lehen bideoa: Xabier Eskizabel da, Zientzia Astearen Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketan saritutako bat. Berri hau zabaldu nahi baduzu, segi esteka Zabaldu.com-eraino
Udaberri Galdua Euskadiko Artxiboan Ekainaren 11an
-
Euskadiko Artxiboan Ekainaren 10 eta 11an *ahozko historia*ren jardunaldi
bi dagoz, *Artxiboen Nazio Arteko Eguna* ospatzeko.
*Astelehenean*, Ekainak 10etan...
Boris en el aula
-
Click to Play Boris Mir plantea en Ikasblogak 2010 de Barakaldo la manera
de empezar a usar las TIC en el aula, como un kit de emergencia
-
Gaur egungo gazteek ikaragarrizko arazoak dituzte jateko orduan. Hori dela
eta, bulimia bezalako gaixotasunak ematen dira.
Hona hemen,elikadura arazoekin er...
Gaur IHESAren aurkako eguna dugu.
-
GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi
hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu
berri d...