Showing posts with label zinema. Show all posts
Showing posts with label zinema. Show all posts

Thursday, October 30, 2008

Children of Men ikusi dut etbn

Aste honetan, Felix Linaresek aurkezten duen saioan, Children of Men filma ikusi dut. Benetan... txundituta utzi ninduela.
Arrazoi askorengatik.
Errealizazioa oso ona dela uste dut; eta girotzea aparata.
Baina sakoneko gaia.. gordina bezain gaurkoa.
Alfonso Cuarteron mexikarrak gidoituta eta zuzenduta, 2027an kokatzen da drama: atzerritarrez inguratutako Bretaina Handian ez da umerik jaoitzen aspaldi. Emakume guztiak antzu gelditu dira.

Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

Tuesday, June 17, 2008

Euskal Zinema aztergai

Euskal Zinema ba ote dagoen, eta balego, nolako osasuna daukan azteretzeko eskatu digu IEKom teoriaren irakasleak.
Ez da gai xamurra baina ekingo diot honela:
  • definizioa eztabaidatu: berdina al da Cine Vasco eta Euskal Zinea? Segun eta norentzat...
  • historiari begira jarri, azken ehun urteko bilakaera ikusteko
  • Kultura sailaren jokaerak aztertu, Jaurlaritzak eskumen hori eskuratu zuenetik (1.981ean)
  • hemendik aurrerako erronkak aztertu eta zehaztu.


ZER DA EUSKAL ZINEMA?
Hemen egiten dena, hemengo jendeak egiten duena, ala hemengo enpresak egiten dutena. Kasu gustietan ez dut erabili hizkuntzaren gaia, konplikazio gehiago ez sartzeko definizioan. Argi dago ikuspegi anitza erabili behar dugula, teknologi berri/gazte hau, eta ekoizpen kultural unibertsal haa epaitzeko momentuan. Ez digu balio beste produktuekin erabiltzen diren irizpide berdinak (tokia, egilea, hizkuntza).
Baina argi dago "erderaz" pentsatzen dutenek errezago daukatela.
Euskal Zinea? "El cine vasco" eta kitto!

HISTORIA PIXKA BAT
Juan Miguel Gutierrezek RIEVen argitaratu zuen "Euskal Zinea, Cine Vasco" artikulua jarrituko dut, 5 aldi ezberdin zehazteko:
  1. HISTORIAURREA: Lumiere anaiek sortu zutenetik Gerra Zibilerarte. Filmerik ipagarriena El Mayorazgo de Basterretxe da, 1928an Azkona anaiek egina
  2. BASAMORTUA ZEHARKATZEN deitzen dio Gutierrezek 1937tik 1968 arteko garaira, Francoren diktadurapean euskal kulturaren adierazpenik apenas egon zelako
  3. ZINEMA MILITANTEA Ama Lur filmaren ondoren etorri zen garaiari aplikatzen dio, egoera soziopolitikoa bezalaxe, zinema munduan ere pilpilean egon zelako
  4. DIRUZ LAGUNDUTAKO ZINEMA deitzen dio Gutierrezek gobernu autonomoak, 1981ean egoera politika berriarekin eta abtez ere kultura sailaren subentioei esker egin zen zinema ekoizpenari. Tartean Euskal Media, amigismo zeritzon jokaerak, ko-produkzio instituzionala, eta telebistaren eragina... gertatuko dira
  5. BALORE BERRIAK esaten dio ikerleak gazteek egindako iraultzari, hots, Julio Medem, Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia... beste batzuen artean, Madrilera eta besete herrialde ezberdinetara jo zutelako, hemen ezin zutena egin ekoiztu ahal izateko.
ERRONKAK: ORAINGOAK ALA BETIKOAK?
Eusko News-en Kepa Sojoren artikulu bat irakurri ondoren, Euskal Zinemak erronka handiak dauzkala konturatu naiz. Baina saiatuko naiz zehazten!
Ekoizpen modu berrietara egokitu behar da zinema: industria kultural bat bezala jokatu behar du mundu globalizatu batean.
Eta bere narratiba propioa sortzen/bilatzen saiatu behar da. Ez al dago mundua begiratzeko eta adierazteko modu berezirik?

Baina etsaiak (konpetentzia?) handiak eta indartsuak dira: nola mantenduko da
  • zine txiki bat,
  • hizkuntza gutxitu batean,
  • esparru geografiko txiki eta administrazio ezberdinen azpian?
Nire ustez beti bezala: sormena eta kreatibitatea adieraziz eta bide berriak urratuz.
Gai izango al gara zinemagile berriok (gazteek?) erronka horri aurre egiten?
Etorkizunak esango.
OHARRA: gogokoa baduzu gaia, Aupatu blogosferan.

Wednesday, May 28, 2008

Zinema posmodernoa ezagutzeko

Pedro Almodovarren La Mala Educacion filmaren hasieran, posmodernitatearen ezaugarriak ikusi ditzakegu.
Bi minutuko bideo honek lagunduko dizu argitzen, zalantzak badituzu.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Bizitzan sufritu behar da?

Pedro Almodovarren Mujeres al Borde de un ataque de nervios pelikulan, argi esaten die gazteei: sufritu behar da bizitza honetan; eta asko gainera!

Thursday, May 15, 2008

Zinemaren hasiera eztabaidagarria da ere

Maiatzaren 15ean Google bilatzailean Espainair zinemaren lehen emanaldia ospatzea erabaki dute.
Baina zinemaren historia, munduko beste guztiak bezala, eztabaidagarria da ere.
Zaragozan grabatu zen "Salida de misa de doce" urriaren 12an, hau da Pilar egunean, hartu zan da lehen pelikula bezala. Baina Jon Letamendi medikuak bestelakoa frogatzen saiatu zen, Jean-Claude Seguin ikertzailearekin, bere tesi doktoralean: bere ustez eraikuntza politiko-kultural bat izan zen guztia.Eta honela aitortzen du bere liburuaren izenburuan: "Salida de misa de doce del Pilar de Zaragoza" : la fraudulenta creación de un mito franquista

EUSKAL ZINEMAREN HISTORIA
EuskoNewsen aurkitzen dugu beste aitorpen hau: euskal zinemak ehun urte bete ditu ere erruz.Honela diote:
En Euskal Herria ya podemos hablar, sin embargo, de una historia de más de cien años de cine. Las primeras proyecciones cinematográficas tuvieron lugar en el verano de 1896 en Biarritz, Bilbao y San Sebastián, llegando a Pamplona y Vitoria en el otoño del mismo año.
Jon Letamendi eta Seguinen lana aipatzen dute, espainiar zinemaz gain, euskal zinemaz egin zituzten ikerketak onartuz.

Tuesday, May 13, 2008

Ikusi, erakutsi ala istorio bat kontatu

Gaurko Zinemaren Historian irakasleak zinemak duen galderak erantzuten saiatu da.
Horretrako postmodernitatea jorratu du.
Beste adibide batzuen artean Ryan soldadua salbatzearen kasua jarri digu.


Heriotza merkea dela ikusteko, Tarantinoren Pulp Fiction ere jarri digu adibide bezala: batxe batean, tiro batez pertsona bat hil ondoren, ardurarik handiena... tapizeria gorriz zikindu egin dela!

Friday, May 09, 2008

68.ko Maiatza Cannesen

Canneseko zineman ere eragina izan zuen 68.ko Maiatzak.
Youtuben ikusgai daukagu hau:

Wednesday, May 07, 2008

Zinema eta gustuak

Gustua oso gauza pertsonala da: esaldi hura gogoratzea baino ez dago, "sobre gustos...."
Eta zinemari aplikatuta zer esango dugu! Ez da egongo guztion gustuko pelikularik, euriarekin gertatzen den bezalaxe.

ESPAINIAR ZINEMA ROMAN GUBERNEN IRITZIZ
Bartzelonako Unibertsitatean jubilatu berri den Roman Gubernek analisi zorrotza egiten du, "El Pais" egunkariaren eskariz, 8 puntutan laburbilduz bere ikuspegi zabala eta esperimentatua:
  1. Europear panoraman espainiar zinemak duen pisua handia izan arren, bertako eliteek gutxi sinisten dute Fragak "Spanish is different" ospetsu egin duen esaldiari kasu eginez.
  2. Pilar Mirok Kultura Ministeritzan egon zenetik martxan jarri zuen dirulaguntzen sistemak "autore zinema" delakoak filmak ikuslego zabaletik urrundu omen zuen, eskaintza anitza bihurtzeaz gain: zinema experimentala, giza-errealismoa, begirada feminista, kronika historikoa...
  3. AEBetako major delakoen nagusitasuna astuna gertatzen zio espaniar zinemari
  4. Takilan arrakasta duten pelikulak oso gutxi dira
  5. Ekoizpena oso handia da barne merkarutako
  6. Kanpoko merkatuetan ezezaguna da espainiar zinema, salbuespen bi kenduta (Almodovar eta Amenabar)
  7. Konmozioa (ekintza/intriga) eta dibertsioa (komedia) dira pelikulen ardatz nagusiak
  8. Zinema areto handietatik etxeko sofara pasatu da
A zelako panorama ezta?
Beste egun baterako itxiko dugu euskal zinemaren egoera.

Tuesday, May 06, 2008

400 kolpeak

François Truffaut frantziar zinemagile handiaren Les "Les Quatre Cents Coups" filma (laurehun kolpeak) aztertu dugu Zinemaren Historian,Marzabal irakaslearekin.
Hauxe da bere trailerra.

Tuesday, April 22, 2008

Modernitatearen zinea Rossellinirekin

Europa osoan zinema egiteko modu berri bat bilatzen saiatu ziren zinemagile gazteek.
Roberto Rossellinik film honetan asmatu zuen: Viaggio in Italia gaztelaniaz Te querré siempre bezala bikoiztu zutena

Thursday, April 17, 2008

Eisensteinen lanak ere ikusgai Googlen

Google Videon aurkitu dut Sergei Eisenstein, sobietar zinemagilearen pelikula piloa.
Errusiar iraultzari buruz egin zuen "Urria" edo October ikus dezakegu orain.

Errusiar zinema ikusgai

Sobietar zinemaren filmeak ikusgai dauzkagu Google Videon.
Beste askoren artean Gizona kamera mugikorrarekin, Dziga Vertovena
Hona hemen ikusgai.

Monday, January 28, 2008

Zinebiren Abentura berriro ikusgai

Zinebiren 49. edizioaren lanak ZinebiKlub delako ekitaldian ikusgai egongo dira.
2.008ko urtarriletik martxora, filme sorta bat eskainiko dute Barrainkua kalean, edo-ta Unibertsitateko egoitzan.

EGUNA, ORDUA & ATALA
Informatibo sailaren barruan, beste zazpirekin batera, kusteko moduan izango da, berriz ere Abentura Antzokian antzezlanean oinarritutako Abenturantz filma.
Otsailaren 21ean, arratsaldeko 7:30etan.

GONBITEA
Hurbiltzen bazara, egileak zurito bat ordainduko dizulakoan nago!
Ongi etorria izango zara, ikusle.
Berri hau Aupatu dezakezu klik xinple batez!

Thursday, November 15, 2007

Bideoegilearen aholkua: ideia & sentimenduak landu

Gaur esperientzi berri bat bizi izan dut, I.E. Komunikazioaren ikasle bezala.
Ander Duque biedogilearekin esperientzi errepikaezina izan dut.
Kontatuko dizuet nola....

HISTORIA HASTEN DA...
Gaur Ikusentzunezko Komunikazioaren Bideo Ekoizpena eta errealizazioaren klasera nindoan, NontzeFilmeko jendea zetrorrelako; Ikasle xume bat bezala, gelara sartu eta nire tokian esertzera nindoanean.... ZAS!
Ander Duquerekin bideo-hitzaldi bat egin nahi dugu eta gauzak ez dute funtzionatzen espero bezla!
Bapatean gogoratu dut, Mc Giver bezala, pendrive batekin eta txikle pixka batez....

BIDEOSOLASALDIA BIDEO-EGILEAREKIN
El Duque Negro kontaktatu dugu azkenean eta esan dituen artean, pare bat gauza nabarituko nituzke:
  • ideia oso inportantea dela, ekoizpen guztien hasiera delako
  • sentimenduak eta norkberak pentsatzen/bizitzen/sentitzen duena zaindu & landu behar direla.
Eta Anderren lanaz gozatzeko, hona hemen bere azken lanetariko bat: Sugus & Brandy. Eskerrik asko Ander!