Showing posts with label iekom. Show all posts
Showing posts with label iekom. Show all posts

Friday, January 01, 2010

Urte berria oparoa & emankorra

Ikusentzunezko komunikazioaren ikasketak 2.009 urtean nirekin bukatu zuten guztiak gogora ekarri nahi ditut (Facebooken ere etiketatuta daude banan-banan).
URTE OPAROA & EMANKORRA
Eta urteberriko desiorik onenak guztiontzat: Nagore, Leire, Josu, Olatz, Naia, Ander , Maider, Paula, Lur, Irati, Josu B Alaia, Juantxin, Marta, Ainara, Nerea, Maddi, Iker, Ekhiñe, Javi, Itxaso, Elena , Enara, Eztizen, Mikel, Ibon, Alvaro....
2.010ean ekoizpen politak eta multimedia interesgarriak egin ditzagula desiatuz. Animo gazte!

Monday, November 23, 2009

Matrixen heroia nola eraikitzen den

EHUko ikasketak bukatzeko, Flora Marinen ikasgaia gainditzeko, Matrix pelikula ikusi eta aztertu egin nuen, heroien eraikuntza nola egiten den aztertzeko. Hona hemen nire lana!

Monday, October 13, 2008

Eee PC bat eskuratu dut

Duela gutxi, azpi-eramangarri bat eskuratu dut: Asus Eee PC horietariko bat.
Linuxekin jantzita eta diru gutxirekin ordainduta.
Egia esan esperientzi berri bat da: mikro-konputazioa esango nuke.
PDA bat baino gehiago eta eramankor bat baino gutxiago.
Baina tarte horretan (balio duenagatik) ezin zaio gehiago eskatu.
Ez duzue uste?

ARAZOREN BAT EDO BESTE
Unibertsitatean erabiltzeko asmoa nuen, IEKom ikasketak arintze aldera, baina Eduroam sarera konektatzeko lehenengo arazoa: suplikante bat behar omen du.
Eta instalatzeko terminal bat ireki: nola demontre irekitzen da? Nondik ateratzen zaio holakorik?
Josu Orberengana joko dut arazo hauek konpontzen laguntzeko. Josuuuuuu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Gai honetaz gehiago jakin edo egin nahi baduzu:

Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

Tuesday, June 24, 2008

EIKENBanken sari banaketa uztailak 1

EIKENBanken sari banaketak badu eguna jarrita: Uztailaren 1ean.
Zortea opa diet partaide guztiei eta antolatzaileei.
Baina saria irabazteak... ilusio egingo lidake. Nori ez?

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Tuesday, June 17, 2008

Euskal Zinema aztergai

Euskal Zinema ba ote dagoen, eta balego, nolako osasuna daukan azteretzeko eskatu digu IEKom teoriaren irakasleak.
Ez da gai xamurra baina ekingo diot honela:
  • definizioa eztabaidatu: berdina al da Cine Vasco eta Euskal Zinea? Segun eta norentzat...
  • historiari begira jarri, azken ehun urteko bilakaera ikusteko
  • Kultura sailaren jokaerak aztertu, Jaurlaritzak eskumen hori eskuratu zuenetik (1.981ean)
  • hemendik aurrerako erronkak aztertu eta zehaztu.


ZER DA EUSKAL ZINEMA?
Hemen egiten dena, hemengo jendeak egiten duena, ala hemengo enpresak egiten dutena. Kasu gustietan ez dut erabili hizkuntzaren gaia, konplikazio gehiago ez sartzeko definizioan. Argi dago ikuspegi anitza erabili behar dugula, teknologi berri/gazte hau, eta ekoizpen kultural unibertsal haa epaitzeko momentuan. Ez digu balio beste produktuekin erabiltzen diren irizpide berdinak (tokia, egilea, hizkuntza).
Baina argi dago "erderaz" pentsatzen dutenek errezago daukatela.
Euskal Zinea? "El cine vasco" eta kitto!

HISTORIA PIXKA BAT
Juan Miguel Gutierrezek RIEVen argitaratu zuen "Euskal Zinea, Cine Vasco" artikulua jarrituko dut, 5 aldi ezberdin zehazteko:
  1. HISTORIAURREA: Lumiere anaiek sortu zutenetik Gerra Zibilerarte. Filmerik ipagarriena El Mayorazgo de Basterretxe da, 1928an Azkona anaiek egina
  2. BASAMORTUA ZEHARKATZEN deitzen dio Gutierrezek 1937tik 1968 arteko garaira, Francoren diktadurapean euskal kulturaren adierazpenik apenas egon zelako
  3. ZINEMA MILITANTEA Ama Lur filmaren ondoren etorri zen garaiari aplikatzen dio, egoera soziopolitikoa bezalaxe, zinema munduan ere pilpilean egon zelako
  4. DIRUZ LAGUNDUTAKO ZINEMA deitzen dio Gutierrezek gobernu autonomoak, 1981ean egoera politika berriarekin eta abtez ere kultura sailaren subentioei esker egin zen zinema ekoizpenari. Tartean Euskal Media, amigismo zeritzon jokaerak, ko-produkzio instituzionala, eta telebistaren eragina... gertatuko dira
  5. BALORE BERRIAK esaten dio ikerleak gazteek egindako iraultzari, hots, Julio Medem, Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia... beste batzuen artean, Madrilera eta besete herrialde ezberdinetara jo zutelako, hemen ezin zutena egin ekoiztu ahal izateko.
ERRONKAK: ORAINGOAK ALA BETIKOAK?
Eusko News-en Kepa Sojoren artikulu bat irakurri ondoren, Euskal Zinemak erronka handiak dauzkala konturatu naiz. Baina saiatuko naiz zehazten!
Ekoizpen modu berrietara egokitu behar da zinema: industria kultural bat bezala jokatu behar du mundu globalizatu batean.
Eta bere narratiba propioa sortzen/bilatzen saiatu behar da. Ez al dago mundua begiratzeko eta adierazteko modu berezirik?

Baina etsaiak (konpetentzia?) handiak eta indartsuak dira: nola mantenduko da
  • zine txiki bat,
  • hizkuntza gutxitu batean,
  • esparru geografiko txiki eta administrazio ezberdinen azpian?
Nire ustez beti bezala: sormena eta kreatibitatea adieraziz eta bide berriak urratuz.
Gai izango al gara zinemagile berriok (gazteek?) erronka horri aurre egiten?
Etorkizunak esango.
OHARRA: gogokoa baduzu gaia, Aupatu blogosferan.

Monday, June 09, 2008

Adierazpen askatasuna + Informazio Eskubidea

Kazetaritzako ikasketetan oinarrizko bi kontzeptu ikasten dira, hasiera hasieratik:
  • Adierazpen askatasuna
  • Informazio eskubidea
Lehen mailako gaiak dira, eta denon onerako babestu behar ditugunak:
  • kasu batean (asteburu honetan El Correoren inprimategian) eta
  • besteetan ere (Egin eta Egunkariaren kasuan, bi aipatzeko).

Sunday, June 01, 2008

Zer nahi duzu izan/egin Interneten?

IEKom amaitzeko galdera honi erantzutea baino ez zaigu falta:
  • zer demontre izan nahi duzu eta
  • ze arraio egin bahi duzu Interneten
Eta erantzuten laguntzeko pista batzuk jarri ditut GoogleDoc batean:
Orangek oso arin aldarrikatu zuen eskubide hau ezta?
Zuk eskubidea duzu Internet izateko... baina ordainduz klaro; gure bezeroa baldin bazara!




Friday, May 30, 2008

Udaberri Galdua finalista

Gerra Zibilaren historia dokumentatzeko gidoi bat aurkeztu nuen EikenBANK lehiaketan.
Eta pitching bat egiteko gonbitea luzatu didate: FINALISTA geratu da, beste lau proiekturekin batera.

Sekulako estimulua da nire IEKom ikasketak bukatzeko eta datorren urteko lanerako: posiblea izango dut/dugu:
  • dokumental bat sortu eta
  • material mutimedia bat egin
1936/37ko gerra ulertzeko eta alperrik galdu zen udaberria ber-interpretatzeko?
Laster jakingo dut/duzue/dugu!
Adibide bezala, Galdakotar Blogean argitaratu ditudan bideotako bat: Moises Jugo nola hil zen argitzen duenekoa

IEKom teoria Katixaren eskutik

Ikusentzunezko Komunikazioan teoria behar beharrezkoa da. Gizarte & Komunikazio Zientzien fakultateak horrela uste dute, eta 8 kredito dituen gaia ematen dute; aurten irakasle gaztea eta zorrotza izan dugu klaseetan.
Katixa Agirrek gai hau emateko aurkezpen zehatzak bezain argiak erabiltzen ditu, eta SlideSharen konpartitu. Adibide bezala Argazkigintzaren Historiako ikuspegi kritiko hau dugu.

Wednesday, May 28, 2008

Zinema posmodernoa ezagutzeko

Pedro Almodovarren La Mala Educacion filmaren hasieran, posmodernitatearen ezaugarriak ikusi ditzakegu.
Bi minutuko bideo honek lagunduko dizu argitzen, zalantzak badituzu.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Bizitzan sufritu behar da?

Pedro Almodovarren Mujeres al Borde de un ataque de nervios pelikulan, argi esaten die gazteei: sufritu behar da bizitza honetan; eta asko gainera!

Zinema egi bakarra Almodovarrentzat

La Mala Educacion filmean Pedro ALmodovarrek posmodernismoaren ikuspegia islatzen du. Jainkoak desagertu dira, eta benetako gauza bakarra zinea da.
Egia ikusi daiteken tokia da, eta zuzendaria... jaungoikoa?

Tuesday, May 27, 2008

Deliriorako eskubidea

Nire gelakide batek bideo unkigarri hau egin du, Eduardo Galeanoren abots paregabearekin, deliriorako eskubidea erreibindikatzeko. Colombia eta Euskadiren arteko harremanak estutzeko helburuarekin egina dago
Merezi du eta, ikus ezazue lau minutuz.

Friday, May 16, 2008

Informazioa ala spam ez-etikoa

EHUko Gizarte & Komunikazio Zientzien fakultatean, "informazioa zabaltzeko" sistema bikaina asmatu dute: gure kontu pertsonaletara emailak bidaltzea, klaseko ordezkarien bidez!

Zalantzan jarri badezakegu praktika hau, oso etikoa ez dirudielako, zer esan dezakegu idazteko moduaz?
Adibide moduan, begira email hau, ondoko irudian ikusi dezakeguna: 50 pertsona baino gehiagoren emailak, modu irekian eta inolako babesik gabe!

GOGOETARAKO BETA
Gai asko korapilatzen dira hemen; eta interesgarria litzateke lasai eta argi hitzegitea. Adibidez mahai-inguru edo elkarrizketa bat antolatu dezakegu, adituren batek moderatuta, gauza hauek argitzeko:
  1. Pertsona guztien kontuak agirian gelditzen dira, inolako pribazitaterik gabe: datuen babeserako arauak kontuan hartzen dira? Ez dago beste modurik, modernoago, indibidualizatuago, eraginkorrago... hau egiteko?
  2. Ikasleok "eskatu-gabeko" informazioa jasotzen dugu, gure lagun edo ikaskide baten kontuaren bitartez: klaseko ordezkarien papera hauxe da/izan behar du?
  3. Informazio guztia web orrian argitaratuta dago, eta jasotzen duguna zera da: PDF dokumentu bat, jatorrizko iturrira garamatzan esteka batekin. Bidai hau egiteko "horrenbeste zama daraman astoa" behar dugu?
  4. Giz&Kom fakultatean ikasleak hartzaile besterik ez dira? Ba al dago paper interesgarriagorik edo sortzaileagorik, edo komunikatzaile aktiboagorik hartu dezakeena?
Guzti honi erantzuteko... zeure partaidetza & iritzia behar dut/dugu!
3. mailako ikasle propositibo batek, adibidez, posta zerrendak eta RSS sistema erabiltzea proposatu du, sistema zaharkitu hau gainditeko!

Thursday, May 15, 2008

Arte elektronikoa ikusgai

Cantabriako Camargo herrian erakusketa elektroniko interesgarri bat egongo da egun hauetan.
Euren artean
Eurekin batera Zornotzako Josu Rekalde ere bazegoen, "El Sueño de la Sinrazón" lanarekin
Berri hau Aupatu dezakezu euskal blogosferan, gustokoa baduzu.

Tuesday, May 13, 2008

Ikusi, erakutsi ala istorio bat kontatu

Gaurko Zinemaren Historian irakasleak zinemak duen galderak erantzuten saiatu da.
Horretrako postmodernitatea jorratu du.
Beste adibide batzuen artean Ryan soldadua salbatzearen kasua jarri digu.


Heriotza merkea dela ikusteko, Tarantinoren Pulp Fiction ere jarri digu adibide bezala: batxe batean, tiro batez pertsona bat hil ondoren, ardurarik handiena... tapizeria gorriz zikindu egin dela!

Friday, May 09, 2008

Moodle Moot08 Arrasaten

Aurtengo Euskadiko Moodle topaketa (Moot08) Arrasaten ospatuko da, Maiatzaren 23an.
Eta IKTen erabilpenaren azterketa bat aurkezteko aukera izango dut.
Cesar Collek Bartzelonako V Congres Multimedia Educatiu-n eman zuen hitzaldi batean oinarrituta, zenbait erabilpenen azterkea egiten saiatuko naiz.
Nire aurkezpena hementxe daukazu/e ikusgai.
Gehiago jakiteko/egiteko jarraitu Moot08 etiketa Technoratin, edo ikusi beste aprendices taldeko kideek egin dituzten postak.

68.ko Maiatza Cannesen

Canneseko zineman ere eragina izan zuen 68.ko Maiatzak.
Youtuben ikusgai daukagu hau:

Wednesday, May 07, 2008

Zinema eta gustuak

Gustua oso gauza pertsonala da: esaldi hura gogoratzea baino ez dago, "sobre gustos...."
Eta zinemari aplikatuta zer esango dugu! Ez da egongo guztion gustuko pelikularik, euriarekin gertatzen den bezalaxe.

ESPAINIAR ZINEMA ROMAN GUBERNEN IRITZIZ
Bartzelonako Unibertsitatean jubilatu berri den Roman Gubernek analisi zorrotza egiten du, "El Pais" egunkariaren eskariz, 8 puntutan laburbilduz bere ikuspegi zabala eta esperimentatua:
  1. Europear panoraman espainiar zinemak duen pisua handia izan arren, bertako eliteek gutxi sinisten dute Fragak "Spanish is different" ospetsu egin duen esaldiari kasu eginez.
  2. Pilar Mirok Kultura Ministeritzan egon zenetik martxan jarri zuen dirulaguntzen sistemak "autore zinema" delakoak filmak ikuslego zabaletik urrundu omen zuen, eskaintza anitza bihurtzeaz gain: zinema experimentala, giza-errealismoa, begirada feminista, kronika historikoa...
  3. AEBetako major delakoen nagusitasuna astuna gertatzen zio espaniar zinemari
  4. Takilan arrakasta duten pelikulak oso gutxi dira
  5. Ekoizpena oso handia da barne merkarutako
  6. Kanpoko merkatuetan ezezaguna da espainiar zinema, salbuespen bi kenduta (Almodovar eta Amenabar)
  7. Konmozioa (ekintza/intriga) eta dibertsioa (komedia) dira pelikulen ardatz nagusiak
  8. Zinema areto handietatik etxeko sofara pasatu da
A zelako panorama ezta?
Beste egun baterako itxiko dugu euskal zinemaren egoera.