Eta zinemari aplikatuta zer esango dugu! Ez da egongo guztion gustuko pelikularik, euriarekin gertatzen den bezalaxe.
ESPAINIAR ZINEMA ROMAN GUBERNEN IRITZIZ
Bartzelonako Unibertsitatean jubilatu berri den Roman Gubernek analisi zorrotza egiten du, "El Pais" egunkariaren eskariz, 8 puntutan laburbilduz bere ikuspegi zabala eta esperimentatua:
- Europear panoraman espainiar zinemak duen pisua handia izan arren, bertako eliteek gutxi sinisten dute Fragak "Spanish is different" ospetsu egin duen esaldiari kasu eginez.
- Pilar Mirok Kultura Ministeritzan egon zenetik martxan jarri zuen dirulaguntzen sistemak "autore zinema" delakoak filmak ikuslego zabaletik urrundu omen zuen, eskaintza anitza bihurtzeaz gain: zinema experimentala, giza-errealismoa, begirada feminista, kronika historikoa...
- AEBetako major delakoen nagusitasuna astuna gertatzen zio espaniar zinemari
- Takilan arrakasta duten pelikulak oso gutxi dira
- Ekoizpena oso handia da barne merkarutako
- Kanpoko merkatuetan ezezaguna da espainiar zinema, salbuespen bi kenduta (Almodovar eta Amenabar)
- Konmozioa (ekintza/intriga) eta dibertsioa (komedia) dira pelikulen ardatz nagusiak
- Zinema areto handietatik etxeko sofara pasatu da
Beste egun baterako itxiko dugu euskal zinemaren egoera.
No comments:
Post a Comment