Ez da gai xamurra baina ekingo diot honela:
- definizioa eztabaidatu: berdina al da Cine Vasco eta Euskal Zinea? Segun eta norentzat...
- historiari begira jarri, azken ehun urteko bilakaera ikusteko
- Kultura sailaren jokaerak aztertu, Jaurlaritzak eskumen hori eskuratu zuenetik (1.981ean)
- hemendik aurrerako erronkak aztertu eta zehaztu.
ZER DA EUSKAL ZINEMA?
Hemen egiten dena, hemengo jendeak egiten duena, ala hemengo enpresak egiten dutena. Kasu gustietan ez dut erabili hizkuntzaren gaia, konplikazio gehiago ez sartzeko definizioan. Argi dago ikuspegi anitza erabili behar dugula, teknologi berri/gazte hau, eta ekoizpen kultural unibertsal haa epaitzeko momentuan. Ez digu balio beste produktuekin erabiltzen diren irizpide berdinak (tokia, egilea, hizkuntza).
Baina argi dago "erderaz" pentsatzen dutenek errezago daukatela.
Euskal Zinea? "El cine vasco" eta kitto!
HISTORIA PIXKA BAT
Juan Miguel Gutierrezek RIEVen argitaratu zuen "Euskal Zinea, Cine Vasco" artikulua jarrituko dut, 5 aldi ezberdin zehazteko:
- HISTORIAURREA: Lumiere anaiek sortu zutenetik Gerra Zibilerarte. Filmerik ipagarriena El Mayorazgo de Basterretxe da, 1928an Azkona anaiek egina
- BASAMORTUA ZEHARKATZEN deitzen dio Gutierrezek 1937tik 1968 arteko garaira, Francoren diktadurapean euskal kulturaren adierazpenik apenas egon zelako
- ZINEMA MILITANTEA Ama Lur filmaren ondoren etorri zen garaiari aplikatzen dio, egoera soziopolitikoa bezalaxe, zinema munduan ere pilpilean egon zelako
- DIRUZ LAGUNDUTAKO ZINEMA deitzen dio Gutierrezek gobernu autonomoak, 1981ean egoera politika berriarekin eta abtez ere kultura sailaren subentioei esker egin zen zinema ekoizpenari. Tartean Euskal Media, amigismo zeritzon jokaerak, ko-produkzio instituzionala, eta telebistaren eragina... gertatuko dira
- BALORE BERRIAK esaten dio ikerleak gazteek egindako iraultzari, hots, Julio Medem, Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia... beste batzuen artean, Madrilera eta besete herrialde ezberdinetara jo zutelako, hemen ezin zutena egin ekoiztu ahal izateko.
Eusko News-en Kepa Sojoren artikulu bat irakurri ondoren, Euskal Zinemak erronka handiak dauzkala konturatu naiz. Baina saiatuko naiz zehazten!
Ekoizpen modu berrietara egokitu behar da zinema: industria kultural bat bezala jokatu behar du mundu globalizatu batean.
Eta bere narratiba propioa sortzen/bilatzen saiatu behar da. Ez al dago mundua begiratzeko eta adierazteko modu berezirik?
Baina etsaiak (konpetentzia?) handiak eta indartsuak dira: nola mantenduko da
- zine txiki bat,
- hizkuntza gutxitu batean,
- esparru geografiko txiki eta administrazio ezberdinen azpian?
Gai izango al gara zinemagile berriok (gazteek?) erronka horri aurre egiten?
Etorkizunak esango.
OHARRA: gogokoa baduzu gaia, Aupatu blogosferan.
No comments:
Post a Comment