Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean.
Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau,
Jongo eta
Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek...
ez zekien zer diren/ziren primulak!!
Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta
euskaraz,
gaztelaniaz eta
ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila
udaberriya!
No comments:
Post a Comment