Showing posts with label galdakao. Show all posts
Showing posts with label galdakao. Show all posts

Wednesday, February 22, 2012

Primula zer dan adierazteko...

Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean. Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau, Jongo eta Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek... ez zekien zer diren/ziren primulak!!
 Primulak daude jada #Galdakaon Ibilaldiaren bidean @JGGarai @... on Twitpic
Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila udaberriya!

Monday, June 01, 2009

Hezkuntza saileko kabinete burua Ibilaldia09an

Javier Novales, Hezkuntza Saileko kabinete Burua, Ibilaldia09 hasera ekitaldian.

Sunday, May 31, 2009

Ibilaldia09 hasieran Joseba Escribano

Galdakaoko Alkatea Ibilaldia09 hasera ekitaldian egon da. Hitz hauek utzi dizkigu Josebak. Iraupena: 2:32

Ibilaldia09: hasiera ekitaldia

Galdakaon ospatu da gaur goizean, Ibilaldia09ren hasiera ekitaldia.
Lehen hitzak Mari Jose Arrandiagak bota ditu euskaltzaleak eta ikastolakideei harrera eskertzeko: agintariak, herriko elkarteetakoak, beste ikastoletako jendeari... denei eskertu eta egun ona opatu egin die. Ikusi bideo labur honetan. Iraupena 4:56

Friday, May 29, 2009

Galdakaora etorri zaitezke?

Seguro nago buruan bueltaka daukazula iganderako plana.
Arrazoi on bat emango dizut baietz esateko: Galdakaon den-dena prest dago.
Beraz, noski baietz, Galdakaora etorri zaitezke!
panela
Zalantzak argitzeko begira hau:

Thursday, May 21, 2009

Ibilaldia09 patinen arriskuarekin

Patinekin ibiltzea erreza dela ematen badu ere, ez da horrela. Ibilian ibilian ikasten da, baina Ibilaldia09 ekitaldiko jendea animatu egin ta zailena frogatzen.
Begira nola ibili diren Usansolotik!

GEHIAGO EGITEKO/JAKITEKO

Wednesday, May 20, 2009

Eskerrik asko guztiei

Eskerrak eman nahi dizkizuet, atzo Galdakaora etorri zineten guztiei: Oroimenaren Haziak izeneko omenaldira, eta Galdutako Udabarria dokumentalaren estreinaldira: zazpimila esker!
* Eskerrak etorri zinetenoi eta etortzerik izan ez zutenei;
eskerrak galdakotarrei eta kanpokoei;
* eskerrik asko Bilboko jendeari eta herrietakoei (Usansolo barne)
* eskerrak Gipuzkoatik etorri zirenei (Irundik etorri zenik ere bazegoen) eta Bizkaiko herrietatik etorri zirenei (Berriztik ere pare bat etorri ziren)
* mila esker nagusiei (merezi zuten-eta holako omenaldi bat), eta jede gazteari (Jon aurkezleari bereziki, bikain komunikatu zuelako)
eskerrak familikoei eta lagunei
Eta ez dudanez inor ahaztu nahi, bihotzez eskertzen dizuet laguntza eta animoak eman dizkidazuen guztioi!
Segi kontaktuan eta mantendu interesa oroimen historikoa ez dadin galdu!
Iñaki Murua lagunari esker, argazki honetan ikusi dezakezue nola hasi zen ekitaldia, Jon Gomezen aurkezpenarekin.

Tuesday, May 19, 2009

Galdakaon Oroimenaren Haziak

Maiatzaren 19an, Galdakaon ospatzen da Oroimenaren Haziak izeneko ekitaldia. Pertsona nagusiei omenaldi bat izan nahi du, Gerra Zibila hasi zenean, haurtzarorik gabe edo gaztaroa dastatu gabe gelditu zirenei opari bat bezala; euren autoestimuari laztan bat egiteko gogoarekin pentsatutako ekitaldia da, Galdutako Udabarria dokumentala aitzaki bezala hartuta..

BONBORDAKETAK GOGORATZEA ALA PERTSONEN SENTIPENAK ZAINTZEA?
Periodikuetan agertzen diren berri gehienak, berri txarrak edo momentu beltzak aipatzen dituzte (Janire Jobajuria Deian beste ikutu bat ematen saiatu den arren). Eta deigarri gertatzeko horrela beharko du izan; baina nire ustez, hobeto egongo litzateke, sufritu zuten pertsonen sentipenak entzutea, kontutan izatea, zaintzea eta irtenbide positibo bat emateko lantzea, elaboratzea.
Ez dakit hori titular batean sartu daitekeen, baina saiatu egin behar gara.
Gaurko dokumentalaren helburua, horixe da: narrazioaren bitartez, nagusiei historia samingarri hura beste begi batzuekin ikusteko aukera eman. Eta urte askoren sufrimendauren ondoren, modu hobeago batez ikusteko. Ez da erreza, baina, saiatuko gara.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gaia sakondu nahi baduzu, zera egin dezakezu:

Monday, May 11, 2009

Ibilaldia09 gurpil gainean

Ibilaldia09, aurtengo ikastolen jai erraldoia, gurpilen gainean dabil! Egi borobila da: begira bestela Maiatzaren 10ean Usansolon ospatu den ekitaldairen bideoa (euskaltuben edo Youtuben). Ez dago zalantzarik!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Monday, April 27, 2009

Aurpegi zaharrak teknologia berriekin

Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako jendea atera du Jozulin blogariak teknologia berriei esker. Aurtengo ikastolen jaia, Ibilaldia09, Galdakaon ospatuko delata, aspaldiko argazkiak biltzeari ekin dio Josuk: duela 40 urtetik honako aurpegiak ikusi daitezke bertan.
Zorte ona opa diogu ekimen zahar-berri honi!

Wednesday, April 22, 2009

Aurtengo Ibilaldia Galdakaon

Bizkaiko ikastolen jaia, aurtengo ibilaldia, Galdakaon ospatuko da Eguzkibegi ikastolak antolatuta. Bere spota ikusgai dago Youtuben. Orain apuntatu zure agendan maiatzaren 31, igandea, eta urbildu Galdakaora. Zure zai izango gaituzu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Monday, April 06, 2009

Galdakotik korrika

Larunbatean Galdakaotik korrika ibili ginen, euskararen alde.
16. Korrika gure herritik pasatu zen eta ehundaka galdakotar animatu ziren kaleetan galapaka, kantari, dantzari eta korrikalari. Ikusi bestela.