BONBORDAKETAK GOGORATZEA ALA PERTSONEN SENTIPENAK ZAINTZEA?
Periodikuetan agertzen diren berri gehienak, berri txarrak edo momentu beltzak aipatzen dituzte (Janire Jobajuria Deian beste ikutu bat ematen saiatu den arren). Eta deigarri gertatzeko horrela beharko du izan; baina nire ustez, hobeto egongo litzateke, sufritu zuten pertsonen sentipenak entzutea, kontutan izatea, zaintzea eta irtenbide positibo bat emateko lantzea, elaboratzea.
Ez dakit hori titular batean sartu daitekeen, baina saiatu egin behar gara.
Gaurko dokumentalaren helburua, horixe da: narrazioaren bitartez, nagusiei historia samingarri hura beste begi batzuekin ikusteko aukera eman. Eta urte askoren sufrimendauren ondoren, modu hobeago batez ikusteko. Ez da erreza, baina, saiatuko gara.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gaia sakondu nahi baduzu, zera egin dezakezu:
- Ikusi Eitbn argitaratu dituzten elkarrizketak, euskaraz eta gaztelaniaz, Beatriz Sever kazetariak egina.
- Deian Janire Jobajuriak idatzitakoa irakurri
- Galdakotar bloga bisitatu eta testigantza gehiago entzun
- Udaberri Galdua proiektua, Gerra Zibila ikasteko material pedagogikoa sortzeko ahalegina ezagutu eta ekarpenak egin
1 comment:
Zorionak Josi egindako lanagatik. Aipatzen duzun helburua bete duzulakoan nago; 3. gaztaroan daudenek erakutsitako kemena eredugarria izan da oraindik heldu ez garenontzat.
Post a Comment