Kontua zera da, Alejandro Camporen artikulu argia bezain txukuna aurkitu dudala Ikasketa Kolektiboa eta ikastetxeetako zuzendaritza elkarlotuz. Bere osotasunean irakurtzea merezi du, baina hiru ideia aterako ditut bertatik.
Zuzendaritzak ikasketa kolektiboak eragin behar ditu, ez horrenbeste ikasketak helburu bezala bilatuz, , baizk eta ikasten ikasteko, hau da, konpetentziak eskuratzeaz gain, konpetente izaten jarraitzea da gakoa. Eta hori jarrera hauetan islatzen da:
- Malgutasunarekin egokitzen den bitartean, nortasuna eta zuzenbidea mantenduz
- garapen egonkorraren gaitasunean
- Arazoen (eta gatazken) ebazpenera begiratuz
- Eguneroko lanaren zerikusia duten ikasketak eginez
- Taldeka ikastea, kolektiboki ikastea, denon (eta erakundearen) onerako
Eta horrek bi gauza suposatzen ditu:
- banakako ikasketak
- konpetentzia kolektiboa (lehena egoteagatik ez du bigarren hau suposatzen) erakundearen aldaketetan agertuko dena.
No comments:
Post a Comment