Galera handia izan da hezkuntza mundu osoarentzat, hezkidetzaren zutabe garrantzitsu bat izan delako. Hezkuntzarako berdintasuna eta justizia, hezkidetzaren eskutik datoz; gero eta gehiago.
Inork ez du ukatuko gizaldi honetako gai potenteenetarikoa dela. Batez ere emakumeek borrokatu dutelako, eta guztion buru-bihotzean sartu digutelako.
Horien artean, Mari Joseren moduko emakumeak egon eta egongo dira.
Bere lanak eta nekeak, emaitza oparoa izan dute; eta aurrerantzean ere izango dutelakoan nago.
Bere hitzak garbi, bere arrazoiak sakon, bere ikuspegia argi eta dizdiratsu.
Feministen abestiak esaten denez...
Zutik emakumeak, hautsi gure kateak...
Pertsona guztien gizatsun maila hobetzeko, denon artean ekin behar diogu, emakumeen kateak askatzeari.Aurrera ba, gizonak eta emakumeak batera jarraituko dugu hezkidetzaren bidetik!
Eskerrik asko Mari Jose!
OHARRA:
Bere elkarrizketaren laburpen bat emen ikus dezakezu:
http://www.youtube.com/watch?v=EgZrFiAq3FU
Egindako elkarrizketa osoa helbide honetan:
http://www.saretik.net/ekoizpen
No comments:
Post a Comment