Showing posts with label wikipedia. Show all posts
Showing posts with label wikipedia. Show all posts

Saturday, May 01, 2010

Community Manager zer da?

Nonick conference eitbn ospatuko dela-ta, sareetan mugitzen den pertsonai berri bat ezagutu dut: Community Manager delakoa. Eta jakin gabe, pertsona ezagun batek lan hori zeukala enteratu naiz.
Orduan galdezka hasi naiz: zer da CM hori? Zer egiten du eta nola mugitu behar da?.
Wikipedian gaztelaniaz begiratu eta azalpen txiki bat zegoenez, euskarazko wikipedian kontzeptua sortzea bururatu zait, eta FaceBooeken lagunei "laguntza" eskatu.
Ingeleraz badago lan hori definituta, baina etxeetako edo propietateetako kudeaketari begira.

ERAIKUNTZA SOZIALA
Gai izango al gara denon artean kontzeptu berri hau eraikitzeko; eta batez ere gizartearen zerbitzuan dagoen sareetako dinamizatzaile bat lortu???? Ikusiko dugu... hurrengo kapituluan

Thursday, October 25, 2007

Wikipedian parte hartzeko aukera gehiago

Zientziaren astea girotzeko & animatzeko antolatu den Wikipedia lehiaketan parte hartzeko gero ta aukera gehiago dauzkazu!
Zientzia-astea blogean irakurri dezakegunez, "epea azaroaren laura arte luzatu da".
Portatil bat irabazi nahi baduzu/e, animatu zaitez/te: erreza da-ta!

Monday, October 15, 2007

Wikipedian lehiaketa martxan

Euskal Wikidedian lehiaketa bat jarri da martxan: Zientziaren dibulgaziorako astea dela-ta Euskarazko Wikipedian sarrera berriak eta ekarpenak egiteko lehiaketa antolatu da.
Informazio ugari topatuko duzu erakunde arteko ekintza honetaz:
  • antolatzaileen blogean eta wikian
  • komunikabide ezberdinetan
  • eta Wikipedian bertan ere.
Ondoko irudian ikus daitekeenez, nahikoa da Wikipediara sartzea, goikaldean esteka bat bilatu ahal izateko