Showing posts with label hezkuntza. Show all posts
Showing posts with label hezkuntza. Show all posts

Thursday, November 24, 2011

Nondik doaz gauzak?

Duela aste batzuk EIMAn aurkezten diren proiektuen artean antolatzen den Miguel Altzo sariketaren epaimahaian egoteko aukera izan dut.
Mahaikideen artean egon zen giro onaz gain, sintonia lortu genuen zenbait ideia konpartitzeko orduan.
Nik honela laburtu ditut:
+ Internet – lokalean
+ Multisistema – monosistema – only windows
+ Ariketa Interaktiboa – irakurri soilik (only read)
+ Interneteko zerbitzarian – aplikazio propietarioa –pendrive edo CDROMean
+ jostagarria (gamifikatuta) – azalpen magistrala

Hau da, trends edo etorkizuneko tendentziak, hemendik joango direlakoan nago (nire/gure uste apalean):
  • Interneten jarriko dira aplikazio gehienak, programak, jokuak eta abar eta ez ordenagailu lokalean
  • Sistema ezberdinetarako pentsatuta egongo dira eta ez bakarrik sistema eragile baterako; edo nabigatzaile (exploratzaile) bakar baterako, Windowsen bakarrik aurkitzen dena... Zein da? ;-)
  • Ariketa interaktiboak izango dira, bisitariak zerbait egitera gonbidatzen duena, eta ez bakarrik irakurtzekoa, pasiboki bisitatzekoa
  • Gero eta gehiago Interneteko zerbitzarietan izango dute ostatu; era berean gero eta gutxiago aplikazio propietarioak izango dira; nahiz eta internetetik jeisteko zertxobait ordaindu daitekeen :-/
  • Jostagarria izango da, atsegina, emozioak mobilizatzen dituena (game estilokoak), eta ez da klase magistral bat izango, entzuteko bakarrik pentsatuta, pasiboki kontsumitzeko.

Zer uste duzu zuk? Hau ipuin bat dela? Ala...
Hau hala bazan...
sar dadila kalabazan...
eta agertu dadila.... Interneteko plazan!

Saturday, September 11, 2010

Iratxe Molinuevo Orientalore

Iratxe Molinuevo emakume baliotsua bezain animatua da.
Datorren 23an bere azken ekimenaren inagurazioa egingo du: ORIENTALORE delako zerbitzua umeen ikasketetan laguntzeko asmoz.

Gonbidatuta zaude/gaude berarekin batera irekiera ekitaldi batean parte hartzeko. Tokia: Aretxabaleta 1 6gnean

Wednesday, June 16, 2010

Eikasiren emaitzak

Ikasturte bukaerako emaitzak bidali berri daude eikasi teleplataforman. Moodlerekin kudeatutako toki hau, mila eta bostehun erabiltzaile dauzka gutxi gora behera, DBHko lehen eta bigarren mailakoa.
Ikastetxe publikoetako teletutoreek gidatuta, 7 ikasgai daude, dentara 222 ikasle dituztela.
Horietarik ehuneko 96ak gainditu du kurtsoa: zoriontzeko moduko emaitzak!
Zorionak beraz, irakasleei eta ikasleei ere.
Orain ireki berri dute, ikastetxe publikoen deialdia 2010-11 ikasturterako. Animatu informazioa jasotzen eta, interesgarria bada matrikula egiten!

Saturday, February 27, 2010

Eskola 2.0 eztabaidagai

Bilboko Sabin etxean Eskola 2.0ren inguruan eztabaida mamitsu bat gertatzen ari da.
Ikusgai dago streaming bidez, livestream zerbitzuan. Info gehiago EAJren orrian daukazu, bideoak gero eskuragarri egongo direlaren promesarekin. Twitterren ere jarraitu daiteke ekitaldia, Hashtag: #eajpnv-eskola20 jarraituz
eajpnv on livestream.com. Broadcast Live Free

Wednesday, February 03, 2010

JEDI martxan dago

Deustuko Unbertsitatean Telefonica Katedrarekin, eta Aulablog kolektiboaren laguntzarekin, JEDI antolatu dute: ez da pelikula bat, baizik eta Jornadas de Educacion Digital deritzonak, euskaraz Hezkuntza Digitalaren jardunaldiak.
Helburuen artean kolektibo ezberdinekin egotea eta eztabaidatzea da:
  • Martxoaren 5 eta 6an Hezkuntza (Magisteritza, Pedagogia, Hezkuntza Soziala, Bigarren Hezkuntzako Masterra, etab.), Zientzia Sozialak edota Komunikazioko ikasleak" dira gonbidatuak, tailerretan aprte hartzeko eta Tíscar Lararen mezuak entzuteko.
  • Apirilaren 23 eta 24an lanean dauden irakasleak daude gonbidatuta
  • Ekainaren 11 eta 12an ikastetxeetako zuzendaritza taldeko kideak
Denetara hiru jardunaldi izango dira: ematen du intersgarri xamar izando direla; animatzen zara?

Wednesday, January 27, 2010

Emakume aparta Hedy Epstein

Gaur Radio Euskadin entzun dut emakume honekin elkarrizkata interesgarri bat, eta izugarria iruditu zait bere bezitza, bere borroka eta bere kemena.

Monday, January 25, 2010

Komunikazioan hezi: Europear erronka

Europa osoan nabaritzen den beharrizan bat da komunikazioan alfabetatzea.
Izenak berdin dio, J.M. Perez Tornerok bere blogean azaltzen duen moduan:
"Digital Literacy baliapide digitaletara mugatu duen kontzeptua da, batipat ordenagailuak eta Internetekin lotuta. Baina duela gutxi kontutan hartu du baliapide guztietara hedatzeko premia Media Literacy erabiliz."
Ez da denbora asko apatuko baliapide guztiak digitalak izateko, beraz mediatikoa eta digitala bat egin beharko dira Torneroren aburuz.

UNESCO ere kontutan izan du Bartzelonako irakasleak, gaur egun alfabetatze mediatiko eta informatiboa erabiltzen duela laster batean dena digitala izango delakoan.

Eta ondoren fenomenoaren karakterizazioa egiten du:
  • ahalmen sorta eta gaitasun multzo bat da, intelektualak eta praktikoak, informazio eta komunikazio baliapideekin eta beraien lengoaiekin zerikusia dutena.
  • hezkuntzaren helburua eta kulturaren erronka bihurtu direnak
  • gaur eguneko bizimoduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direlako
Ados nago Perez Tornero irakaslearen ikuspuntuarekin: premiazkoa da honekin bat etortzea, eta kontzeptu hortiekin bat egitea. Denon onerako: irakasleon eta kultur eragileen onerako!

Thursday, January 21, 2010

Sare sozialak software librearekin


Jardunaldi interesgarri bat Zamudion, sare sozialei buruz.
Edukiak ondo aukeratuak eta hizlaria (Iñigo Saez) fresko & arin. Laburpen bat egiten saiatu naiz entzun ahala eta Google Docs-en jarri dut; hizlariak bere aurkezpena ere eskura jarri zuen.
BAT AZPIMARRATUZ...
Aipagarria guztien artean MAHARA izeneko sare soziala, hezkuntza mundurako pentsatuta. Eduforge izeneko proiektu baten emaitza da eta Moodlerekin integratzeko erreztasunak ematen dituela dio Iñigo Sanchez hizlariak. Aurkikuntza bikaina goiz baterako ezta?

Saturday, June 06, 2009

Matematikarekin magia egiten

Pedro Alegria EHUko amtematika irakaslea da; baina Eduardo Chillida Olinpiada matematikoan magia egitera etorri da. Saritutako neska mutilei truko batzuk azaldu ondoren, Santiago Fernandezekin solasean egon da matematika arloaren egoeraz.
Hona hemen bere hitzak eta iritziak.

Wednesday, August 01, 2007

IKTak & eskolak nola elkartu

Joserra Gartziak Sergio Mongeren tesia zuzendu du.
Bazkalondo lasai baten, punturik garrantzitsuenak biltzen ditu, Sergiorekin eta Lukas Rodriguezekin hizketan. HezkunTBn jarraitu dezakezu gai honi buruzko eztabaida.

Wednesday, July 04, 2007

Hezkuntzaren Curriculum berria

Euskalduna Jauregian Hezkuntza Curriculum berria aurkeztu da Uztailaren 3an.
Sailburuaren sarrera eta aitorpen pertsonal unkigarri baten ondoren:
Atsedenaldi baten ondoren, Goñik eta Garagorrik aukerak eta arriskuak aurrikusi zituzten mahai inguruan Camporen ekarpenekin aberastuz. Bertan azaldutako aurkezpenen argazkiak Picasan jarri ditut, banaka edo aurkezpen bezala ikus ahal izateko, ondoko hau bezala.

Jardunaldia bukatzeko Javier Granja ikuskariak "Principales rasgos de identidad del nuevo decreto de currículo de la CAV" gaia aurkeztu zuen.
Berri hau interesgarria aurkitzen baldin baduzu, blgosferan zabaldu dezakezu Zabaldu.com atarian