Sunday, December 21, 2008

Udaberri Galduaren Zorionak

Udaberri Galdua blogean zoriontzeko modu bitxia aurkitu dute: bideoa eta guzti!

Friday, December 05, 2008

Errektore berriaren hitzak

Joan den urteko Zientzia Astearen hasiera ekitaldian, Inaki Goirizelaiaren hitzak grabatzeko aukera izan nuen, piper eta gatzez beterik (esaldiak irakur ditzakezu GoogleDocs-en).
Errektore berria aukeratua izan den momentuan, gogora ekarri nahi ditut, umore pixka batez, etorkizunari itxaropenez begiratu diezaiogun. Animo eta zorte on Inaki!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Monday, December 01, 2008

Mikel Laboa hil da

Mikel Laboa gaur hil da. Donostiako Parte Zaharrean jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaletxeko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak Lekeitio aldera joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. (Wikipediatik hartuta)

Blogak osasunaren alde

Blogak gauza asko egiteko balio dute, besteak beste, osasunaren alde ezagutza zabaltzeko. HIESaren nazioarteko egunean, ze gauza hobeagoa egin dezakegu, blogen ahalmen izugarria, medikuen eskuetan jartzea baino.
Horretarako pausu erraz batzuk eman ditzakegu:
  1. blog bat sortu
  2. blogari diseinu polit eta egokia eman
  3. postak idaztean irudiak edo/ta bideoak txertatu
  4. beste blog batzuekin konektatu.
Gehiago jakiteko/egiteko:

Sunday, November 30, 2008

Amarauna ikustea lortu dugu

Gaur ikus-gai egon da Amaraunaren irrati saioa.
Baina inortxokere ez du ikusi;beno Eitbko estudioan geunden hirurak izan ezik.
Webcam txiki bat jarri dugu mikrofonoak dauka babeslearen gainean, eta ordenagailuari USB bidez konektatuta.... zas!
Ustream bidez airean edo sarean jarri dugu seinalea.
Bontxiren argazkietan gehiago ikusi dezakezu!

PROZESU TEKNIKOA
Zenbait tramankulu eraman behar izan ditugu:
  • webcam-a USB koneksiarekin ordenagailuko pantailakoarekin baino gehixeago ikusi ahal izateko
  • "karta-de-ajuste" egiteko kutxa (argazkian ikusten dena)
  • Irrati-gailu bat audio seinalea hartzeko: sinisten ezbaduzue ere, irrati-estio horretan ez dago erretornoko seinalerik, eta "transistore" zahar batekin saiatu gara harrapatzen (ez dugu lortu)
Beno ba guzti horren ondoren BROADCAST egitea lortu dugu (audiorik gabe) eta... inortxo ere ez da konektatu streaming seinalea ikusteko.
Hurrengoan egingo al dugu berriro ere?

Friday, November 28, 2008

Amarauna ikusgai

Armiarmek egindako sarea ez da erraz ikusten, goizeko garoak ez badie delaziorik egiten.
Euskadi irratiko Amarauna saioari ere, blogari teknopata komunikazio zale atera zaizkio, orain arteko diskrezioa aireratu nahi dutenak.
Eta igandehonetan irrati emisioa ikusgai jarriko dute, Joxek & Bontxik, Josiren laguntzarekin. Eta Donostitik,Arantxa bikoitzak eta Edurnek... esatari-ikusle.
Hau marka!
Stream videos at Ustream

Wednesday, November 26, 2008

Kameratoian parte hartzeko apuntatu oriantxe

Joxe Rojasen bidez jakin dut lehiaketa honen berri: Kameratoia Ikusentzunezkoen rallya.
Eta apuntatzeko epea bukatzear dagoela ere!
Osea-ke... parte hartu nahi baduzu, bizkor ibili.
BAINA ZER DA KAMERATOIA?
Hauxe diote antolatzaleek: "Kameratoia ikus-entzunezkoen festa bat da, goiz-goizean hasi eta gaueko lehen orduetaraino luzatzen den festa. Euskaraz ikus-entzunezkoak sortzeko zaletasuna duten lagunen bilgune bihurtu da hiru urtez Rallya eta aurten ere horixe izango da."

Tuesday, November 25, 2008

Amaraunean erortzeko erraztasunak

Teknopata baten blogean, Joxe Rojasen eskutik, Amarauna saioan erortzeko gero eta erraztasun gehiago topatu ditzakegu (Bentxiren Argazkian Joxe & Josi Eitbren estudioan).
Bere disko gogorra programatu eta igandeko saioa grabatu egin zuen.
Ondoren bere blogean argitaratu podcast moduan, denok entzun ahal izateko, eta horrez gain, jorratutako gaiak, banan banan aipatu.
Eskerrik asko Joxe, eta Amarauna saioko kide eta kolaboratzaileei.
Segi horrela: fin eta bizkor!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

IKUSTEKO EMISIOA...
Stream videos at Ustream

Monday, November 24, 2008

Eee PC bat konfiguratzeko CIDIRen laguntza

Jorberi eskatu nion laguntzeko baina....
Azlenean M@ken laguntzari esker argitu da bidea.
Blogspiriten blogaria CIDIRen dago orain su-ta-gar, eta bere aholkuak hauexek izan dira:
Ea oraingoan argitzen naizen/garen. Kontatuko dizuet

Thursday, November 20, 2008

Atleti gorri-ta-zuria, abots zuriekin kantatuta

Atletiren ohiuak hemen bakarrik ez: Congon ere entzuten dira.
Eta abots zuriek abestuta. Ikusi bestela euskaltubeko bideo hau.

Wednesday, November 19, 2008

Googleren Bideo-txata

Gmail kontuarekin posiblea da orain bideotxat zerbitzua erabiltzea (Linuxekin orindik ez baina... laster)
Kontua da plugin bat deskargatu behar dela (Firefoxerako bederen) eta zas!
Zure kontaktuekin hitzegin, karetoa ikus eta dena For Free!
Hogerleko bat soltatu gabe!
Animatu zaitez instalatzen & probatu lehenbailen!

Tuesday, November 11, 2008

Google Video ala Blip TV

Artista bat dut lagun eta bideoren kalitateaz arduratuta dago.
Euskal Telebistako grafismoan lan egiten duenez, ikusten dena irudiaz arduratzen da.
Nondik datoz burukominak?
Bideo bat DVD kalitatean egin ondoren, nola ikusi daiteke hobeto Interneten? Koldo Etxebarria (hauxe da bere izena) Camargon egon zen udaberri honetan, Camargo Cibernetico zeritzon erakusketan. Eta bideo bat egin nion. Kontua da nola ikusi daiteke hobeto? Google Video-n ana Blip TV-n?
Hementxe daukazue aukera bion artean konparatzeko!
Googlen honela agertzend a


Eta Blip TVn honela:


Zer uste duzu zuk? Zeinek ematen du kalitate hobea? Bilatu konparatu & eman zure iritzia mesedez!

Saturday, November 08, 2008

Software librea nahi dugu

Bagara jende mordo bat aldarri hau esaten duguna: Software librea nahi dugu!
Eta gaurkoan, Idoia Mendiaren blogean irakurrita, ekimen berri hau aurkitu dut. Ez da lehena, ez da originala (askori entzun baitiot orain arte ere proposaen berina), ez da berria... baina beharrezkoa da nire ustez, orain ere hauxe ozenki eskatzea: Software librea nahi/behar dugu!

GEHIAGO JAKITEKO EGITEKO:

Thursday, November 06, 2008

Open Office euskaraz itzultzeko bidea

Iñaki Larrañagak (Dooteo) Open Officeren euskarazko bertsioaren bide luzea kontatzen du SLUN08 jardunaldian.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin 2.2 bertsioa egin zuen, baina proiektua bukatuta, bolondres lana egin behar izan zuen, laguntzarik gabe.
Aste bete borrokan pasatu ondoren, atzo bertan gelditu omen zen erabilgarri, konpoilatu ondoren!

SLUN08 & euskara

Iñaki Alegriak Software Librea eta euskara aztertzen ditu, berak eta Juanan Pereirak idatzitako artikuluarekin hasiera emanez.
Orain arte emandako pausuak aipatzen ditu, orain arte (jardunaldi hau baino lehen) zenbait pausu eman direla:
* bai sistema eragileak euskaratzeko (windows eta linux) lehena hezkuntza sailarekin eta bigarrena kultura sailarekin
* bai software produktuak euskaraz jartzeko

Gogora ekartzen du Sustatun argiratatutako berrria: Jaurlaritzak SLri ezetza eman zionekoa.
Euskarazko software katalogoa aipatzen du ere, Udako Euskal Unibertsitatean eskaintzen dena.
Jarrian, Web 2.0 komunitatea eta sare sozialak aipatzen ditu, hauetan SLa nagusia dela aitortuz: blogari, nirebloga...
Prestakuntza ekintzaq bezala asmoz erakundearekin antolatutako ikastaroa ezagutrzera ematen du.
SLren aldeko Masa Kritikoa aipatzen du, baina arazoa non dago: fisikan ala etikan?
  • Hard gutxi daukagu (euskaldunak),
  • softa teknologietan jende alfabetatua izango litzateke (hackerrak edo)
  • ekintza auzolanean ibiltzea da, lan ezberdientan inplikatuz kolaboratiboki
Honela gero eta masa gehiago, baina batez ere jarrera kritiko batez aritzea behar dugu.

Thursday, October 30, 2008

Children of Men ikusi dut etbn

Aste honetan, Felix Linaresek aurkezten duen saioan, Children of Men filma ikusi dut. Benetan... txundituta utzi ninduela.
Arrazoi askorengatik.
Errealizazioa oso ona dela uste dut; eta girotzea aparata.
Baina sakoneko gaia.. gordina bezain gaurkoa.
Alfonso Cuarteron mexikarrak gidoituta eta zuzenduta, 2027an kokatzen da drama: atzerritarrez inguratutako Bretaina Handian ez da umerik jaoitzen aspaldi. Emakume guztiak antzu gelditu dira.

Monday, October 27, 2008

Hogeitazazpian 27 urte

Nire irakasle ohi batek (EHUko IEKom fakultatean), urriaren 27an, hogeitazazpi urte bete(tzen) ditu.
Lehendabizi zorion ONAK opa nahi dizkiot: 27 arrazoi on zoriontzeko.
Eta aurrerantzean, orain arte bezalako bizitza (& ekoizpena) oparoa eta emankorra izan dezala opa nahi diot:
Zorionak Katixa! Segi horrela beste 27 urte... gutxienez!

Sunday, October 26, 2008

Windowsekin halabeharrez

Gaurko Amarauna saioan, Jakintza ikastolako bideoa komentatzen genuene artean, Paco Riviere irakaslearen kasua agertu da: Windowsekin betirako eta halabeharrez behartuta egoteko kondenatu dutelako. Ez duzula sineste? Irakurri hau!

SOFTWAREA & HARDWAREA BANAEZINAK
Pacok PC City denda batean Samsung eramangarri bat erosi zuen 2005 urtean. Eta aurre-instalatutako Windows sistema ekarri zuen berarekin.
Riviere jauna saiatu zen sistema eragilea "itzultzen" eta ezin izan zuenez, tribunaletara joan zen.
Bi urte bueltaka ibili ondoren, arrazoia kentzeaz gain, tramite guztien "kostuak" ordaintzeko zigorra jarri diote ere.
Zer deritsozue gertatutakoari? Hamaika ikusteko (eta jasateko) jaio gara.
Baina Windowsekin ere??? Linuxen askatasuna aldarrikatzeko, Jakintzako umeak daude.

I'm a PC from jakinmin on Vimeo.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
  • Zabaldu berri hau blogosferan
  • Aupatu gaia
  • Irakurri Paco Riviereren informazioa

Irratia & telebista batera

Amarauna saioa ikus, entzun eta parte hartzeko erreztasun guztiak jarri nahi dituzte.
Igande honetan sare-birtual-radio-foniko totala sortu nahi dute, blogari eta entzule guztiak harrapatzeko asmoz. Ea nola ateratzen zaien.
Stream videos at Ustream

Thursday, October 23, 2008

Amaraunean erori garela ikusteko...

Nire amamak esaten zuen: hamaika ikusteko jaio gara!
Eta egia zen/da: amaraunean erori nintzela esan nizuen; eta oraingoan ikusi ahal izango duzue.
Joxe tekno-frikiak froga bat jarri digu, eta gainditzeko puntuan nago.
Norbaitek aguantatuko al du pantaila aurrean, irratian esaten ditugun kontuak entzun artean??
Hamar mila baietz!

Ordenagailuei tratu ona emateko bidea

Hezkuntza Telebista & blogak blogean, berri ba irakurri dut gaur goizean, txundituta utzi nauena: Jakintza Ikastolan du jatorria, eta bideao ta guzti dator.
Zein jende dagoen han ezagututa, zer espero genezakeen?

  • Maite Goñi, ikt-eroa, beste saltsa askotan egoteaz gain, Amarauna saioan ere partaide da

  • Gorka Julio teketetzen baldin badabil, ze arraio aterako da hemendik?

  • umeen eskuetan ordenagailuak uzten baditugu... nola ikasiko dute "educacion para la ciudadania" ospetsu hori?

Azaldatuta nago eta ezin dut sinetsi: ordenagailuek ere autonomia eskatzen hasi eta... independentzia aldarrikatuko al dute laster?
Gai hau Amaraunean hitz egiteko modukoa dela uste dut. Nirekin bat al zatozte?


Monday, October 13, 2008

Eee PC bat eskuratu dut

Duela gutxi, azpi-eramangarri bat eskuratu dut: Asus Eee PC horietariko bat.
Linuxekin jantzita eta diru gutxirekin ordainduta.
Egia esan esperientzi berri bat da: mikro-konputazioa esango nuke.
PDA bat baino gehiago eta eramankor bat baino gutxiago.
Baina tarte horretan (balio duenagatik) ezin zaio gehiago eskatu.
Ez duzue uste?

ARAZOREN BAT EDO BESTE
Unibertsitatean erabiltzeko asmoa nuen, IEKom ikasketak arintze aldera, baina Eduroam sarera konektatzeko lehenengo arazoa: suplikante bat behar omen du.
Eta instalatzeko terminal bat ireki: nola demontre irekitzen da? Nondik ateratzen zaio holakorik?
Josu Orberengana joko dut arazo hauek konpontzen laguntzeko. Josuuuuuu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Gai honetaz gehiago jakin edo egin nahi baduzu:

Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

Wednesday, October 08, 2008

Amaraunean liatu naiz

IEKom ikasketen lagun batek aipatuta, Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartu dut.
Bi blogari trebe izan ditut ondoan: Joxe eta Bontxi.
Eta di-da baten lehen saioa zepilatu dugu, bakoitzaren aurkezpen xume bat egin ondoren, ondoko gaiak jorratuz:
  • Second Life eta mundu birtual horretan Euskararen Kultur erakundeak egin duen aurkezpena
  • Youtuberen Nire Izenean edo "In my name" ekimenaren gorabeherak
  • Euroganberan blogei buruz hitz egin eta onartu dena: esaten dena eta idatzi dutena... ez da berdina; beraz iritzia sortzeko gehiago eztabaidatu beharko da! Gai honek soka ekarriko du, blgosferan bederen.
Konturatu ginenerako, hamaiketako berriak etorri ziren eta... lehen eguneko tartea amaituta!
Bertan egon ginela frogatuta gelditu dadin, argazki pare bat atera eta... hurrengorarte!

Gehiago jakiteko/egiteko/liatzeko:

amarauna1

Wednesday, October 01, 2008

Wifi bidez konektatzeko

Duela gutxi Wifi sistema betekin borrokatzen egon naiz, etxerako moduko sare bat martxan jartzeko. Zenbait lagunek emandako aholkuen arabera, irekita uztea errazena zela esan zidaten. Baina ordenagailu bakoitzari baimena emanez: hau da, bakarrik baimendutako ordenagailuek konektatuko dira Wlan-ean.
Zer behar da horretarako? Sareko tarjetaren MAC delakoa (Media Acces Controlen akronimoa) ezagutzea.
Eta bidea zein da?
ipconfig/all exekutatzea.
Zer egin behar da horretarako?
Windows baldin baduzu, jo INICIO botoira eta EJECUTAR aukeratu
Han idatzi cmd eta sakatu intro.
Jarraian sistema eragilearen lehio beltz bat irekiko da; bertan idatzi hizt magiko hauek: ipconfig/all.
Jarraian zenbait datu agertuko dira, zure koneksioari buruz.
Tartean txartelaren MAC deritzona: direccion física bezala agertzen da, binaka taldekatutako 12 zenbaki eta hizkirekin osatuta.
Adibidez: 00-23-HJ-L3-87-M5

Linuxekin ari bazara, ifconfig idatzi beharko duzu terminal batean.

IZKUTUKO SAREA KONFIGURATZEA
Beste neurri babesle bat SAREA ez agertzea da; edo izkutuan mantentzea, hau da, bere izena ez dadila agertu Wifi Sareak detektatzen direnean. Horrela bakar-bakarrik sare hori dagoela (eta nola duen izan) dakitenek, sartuko dira; klabe berezirik gabe

Tuesday, September 23, 2008

Kemoduz gaude blogariok?

Gaur gonbite bat jaso dut gure egoera emozionala adierazteko... eta blogetan jartzeko.
Proba bat eginez hauxe atera zait:

Ikusten al da? Asmatzen al duzue? Esango didazue....

Friday, September 19, 2008

buruz behera ala hankaz gora?

2.008ko Irailaren 19an eitbren Bilboko egoitzan eitb komunikazio taldearen iraultza ikusteko aukera izan dugu. Lontzo Sainz buruz behera eta hankaz gora agertu da, eitbk interneten izango duen irudi berria ezagutzera emateko.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Saturday, September 13, 2008

Politika 2.0 Gasteizen

Irailaren 13an goizeko 10etan hasi da Gasteizko Legebiltzarrean Politika 2.0 topaketa.
Rikardo Ibarra, Erikenea blogeko egilea Afiliacion 2.0 gaia jorratu du.
Mike Agirregabiriak Politika Lirika gaia aztertzen du: botere eta autoritas ezberdintzen du, ubunturen metafora eta esanahia batuketaren aldekoa dela aitortuz. Botoemailaeak baino lehen pertsonak garela esaten du Mikelek. Hiritarrei enpowerment-a eman behar zaiela uste du, politika 2.0ri lehen urratsak ematen lagundu diezaiogun...
Roberto Cachok jarraitzen du Escucha 2.0 izenburupean, jendeari entzuteko bide bat bezala ikusiz Web 2.0ren tresna berriak. Bukatzeko politikariei "etxerako lanak" agintzen dizkie, berak proposatutako gaiaren inguruan.
Alberto Ortiz de Zarate blogariak ere bere ikuspegia ematen du: baloreen kontu bat dela uste du.
Euskadi Irratian hitzegin baino lehen, Iñaki Muruak itsasora salto egiten du.

KAFEAREN ONDOREN...
Josean Donaire hasten da, ideiak eta eta lanabesen artean ezberdinduz.
Kuadrante bat marrazten du:
  1. Politika 1.0 tresna 1.0rekin
  2. Politika 1.0 lanabes 2.0rekin
  3. Politika 2.0 lanabes 1.0rekin
  4. Politika berria lantresna berriekin: 2.0 bikoitza
EZAUGARRIAK
  • Politika 2.0k ahalbideratzen du entzutea, hitzegitea baino lehen: politikoek migratu behar dute politikoen foroetatik, politikaz hitzegiten den foroetara.
  • lan kolaboratzailea: estekek dute garrantzia; ez da horrenebste nork idazten duen, sarea baino.
  • Gardentasuna: korseak apurtzen laguntzen du, karta guztiak erakustea, hermetismoa apurtuz.
  • adaptazioa ezinbestekoa da
  • konplexutasunaren aurkezpena: mundua konplexua da eta horrela aurkeztu behar da
  • singularreko lehen pertsonatik abiatuta
Bere aurkezpena SlideSharen ikusi daiteke, konpartituta.

Juan Zubilagak (zubi) mriko denbora baten makro ponente bat dela adierazi ahal izan du.

Gorka Espiauk lehendakaritzaren izenean hitzegitera dator: konpondu tresna bezala. Esperimentu bat bezala azaltzen du lehendakariak hartu duen lanabes berri hau, gizartean dagoen gairik iskanbilatsuenari buruz.
Entzute pasiboaren denbora amaitu da, elkarrizketa teledirigituaren denboraren garaiak amaitu dira. Barrerak jeitsi beharko dira, pertsonak topatu ahal izateko.Baina Gorkaren iritziz, inor ez dago prestatuta.
Bukatzeko Lafa Larreinak blogen inguruko gogoeta batzuk egiten ditu, blogoari bezala duen esperientzian oinarrituta: jendea entzuteko aukera bat dela uste du, baina pertsona ezagunekin (ez TROLL bezala sartzen diren ezezagunekin. Bide batez ozenki pentsatzeko modu bat izatea ere izan daitekeela uste du.
Bere aita suhiltzailea izan zenez, maitekiro aipatzen du gizarte-suhiltzailea izatea ere posiblea dela ikusten du, bere blogean izan zuen kasu bat kontatuz. Berak uste du politika eta 2.0 uztartzea posiblea dela.
Bukaeran Euskadi Digitaleko zuzendariak emisioa eta podcast eskuragarri egongo direla komentatzen digu.
Iñaki Ortizek zirkulua ixten saiatzen da, galdu daitekeen kausa berri batean murgiltzeko beldur dela. Wikian dagoen aldarria irakurtzen/azpimarratzen du.
ESKERRAK:
eskerrik asko parte hartu duten guztiei euren ideengatik; eta Mikel Agirregabiriari argazkiagatik.

Wednesday, July 02, 2008

Ikasblogak 08 Galdakaon

Ikasblogak 08, Galdakaon ospatu da Ekainaren 30ean.
Bideoan grabatzen, editatzen eta argitara ematen hartu dut ardura bezala.
Hona hemen Blip.tv-n argitaratu dudana.
On egin

Udaberri Galdua zazpigarrena

Udaberri Galdua nire proiektu izarra da Ikusentzunezko Komunikazioan azken mailak gainditzeko indarrak batzeko.
Uztailaren 1ean eikenBANKen lehiaketan, zazpigarrena gelditu da, beste 30 proiekturen artean (bide batez Alazne Paramori zorionak hemendik).

Gehiago jakin/egin/ikusi nahi baduzu:

Tuesday, June 24, 2008

EIKENBanken sari banaketa uztailak 1

EIKENBanken sari banaketak badu eguna jarrita: Uztailaren 1ean.
Zortea opa diet partaide guztiei eta antolatzaileei.
Baina saria irabazteak... ilusio egingo lidake. Nori ez?

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Tuesday, June 17, 2008

Euskal Zinema aztergai

Euskal Zinema ba ote dagoen, eta balego, nolako osasuna daukan azteretzeko eskatu digu IEKom teoriaren irakasleak.
Ez da gai xamurra baina ekingo diot honela:
  • definizioa eztabaidatu: berdina al da Cine Vasco eta Euskal Zinea? Segun eta norentzat...
  • historiari begira jarri, azken ehun urteko bilakaera ikusteko
  • Kultura sailaren jokaerak aztertu, Jaurlaritzak eskumen hori eskuratu zuenetik (1.981ean)
  • hemendik aurrerako erronkak aztertu eta zehaztu.


ZER DA EUSKAL ZINEMA?
Hemen egiten dena, hemengo jendeak egiten duena, ala hemengo enpresak egiten dutena. Kasu gustietan ez dut erabili hizkuntzaren gaia, konplikazio gehiago ez sartzeko definizioan. Argi dago ikuspegi anitza erabili behar dugula, teknologi berri/gazte hau, eta ekoizpen kultural unibertsal haa epaitzeko momentuan. Ez digu balio beste produktuekin erabiltzen diren irizpide berdinak (tokia, egilea, hizkuntza).
Baina argi dago "erderaz" pentsatzen dutenek errezago daukatela.
Euskal Zinea? "El cine vasco" eta kitto!

HISTORIA PIXKA BAT
Juan Miguel Gutierrezek RIEVen argitaratu zuen "Euskal Zinea, Cine Vasco" artikulua jarrituko dut, 5 aldi ezberdin zehazteko:
  1. HISTORIAURREA: Lumiere anaiek sortu zutenetik Gerra Zibilerarte. Filmerik ipagarriena El Mayorazgo de Basterretxe da, 1928an Azkona anaiek egina
  2. BASAMORTUA ZEHARKATZEN deitzen dio Gutierrezek 1937tik 1968 arteko garaira, Francoren diktadurapean euskal kulturaren adierazpenik apenas egon zelako
  3. ZINEMA MILITANTEA Ama Lur filmaren ondoren etorri zen garaiari aplikatzen dio, egoera soziopolitikoa bezalaxe, zinema munduan ere pilpilean egon zelako
  4. DIRUZ LAGUNDUTAKO ZINEMA deitzen dio Gutierrezek gobernu autonomoak, 1981ean egoera politika berriarekin eta abtez ere kultura sailaren subentioei esker egin zen zinema ekoizpenari. Tartean Euskal Media, amigismo zeritzon jokaerak, ko-produkzio instituzionala, eta telebistaren eragina... gertatuko dira
  5. BALORE BERRIAK esaten dio ikerleak gazteek egindako iraultzari, hots, Julio Medem, Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia... beste batzuen artean, Madrilera eta besete herrialde ezberdinetara jo zutelako, hemen ezin zutena egin ekoiztu ahal izateko.
ERRONKAK: ORAINGOAK ALA BETIKOAK?
Eusko News-en Kepa Sojoren artikulu bat irakurri ondoren, Euskal Zinemak erronka handiak dauzkala konturatu naiz. Baina saiatuko naiz zehazten!
Ekoizpen modu berrietara egokitu behar da zinema: industria kultural bat bezala jokatu behar du mundu globalizatu batean.
Eta bere narratiba propioa sortzen/bilatzen saiatu behar da. Ez al dago mundua begiratzeko eta adierazteko modu berezirik?

Baina etsaiak (konpetentzia?) handiak eta indartsuak dira: nola mantenduko da
  • zine txiki bat,
  • hizkuntza gutxitu batean,
  • esparru geografiko txiki eta administrazio ezberdinen azpian?
Nire ustez beti bezala: sormena eta kreatibitatea adieraziz eta bide berriak urratuz.
Gai izango al gara zinemagile berriok (gazteek?) erronka horri aurre egiten?
Etorkizunak esango.
OHARRA: gogokoa baduzu gaia, Aupatu blogosferan.

Ideak konpartituz biderkatu egiten dira

Sevillako Azahar institutuko bideo hau ikusi dut Ana Etxarri irakaslearen eskutik. Ona bezain xinplea da, bai ideia, bai errealizazioa. Ez zaude ados?

Saturday, June 14, 2008

Zer dakizu Gerra Zibilari buruz?

Galdera hau erantzuteko 12 segundu dauzkazu!
Udaberri Galdua izeneko dokumentala eta material multimedia egiten nagoenean, galdera bi etorri zaizkit; eta zuekin konpartitu nahi ditut:
  • zer dakizu zuk Gerra Zibilari buruz? Eta gai sakonago bat...
  • Zer nahi dugu gure gazteek jakin/ezagutu dezaten 1936an gertatu zenari buruz?
12 segundu dauzkazu/dauzkagu erantzuteko, telebista saio batean bezala.
Bideo labur hau erabili dezakezu denbora neurtzeko.

Monday, June 09, 2008

Adierazpen askatasuna + Informazio Eskubidea

Kazetaritzako ikasketetan oinarrizko bi kontzeptu ikasten dira, hasiera hasieratik:
  • Adierazpen askatasuna
  • Informazio eskubidea
Lehen mailako gaiak dira, eta denon onerako babestu behar ditugunak:
  • kasu batean (asteburu honetan El Correoren inprimategian) eta
  • besteetan ere (Egin eta Egunkariaren kasuan, bi aipatzeko).

Tuesday, June 03, 2008

Mondragonen ikusita

Aspaldiko esaera da "etxean ikusita, umeak ikasita".
Gustura moldatuko nuke "Mondragonen ikusita, Moodlen ikasita..."
Moot08an aukera izan dut Tiscar Lara eta Iñaki Arenaza elkarrizketatzeko. Hona hemen euren bideoak, Blip.tv-n sartuta.

Bizkaia Frankopean

Ikusi nola izan zen

Bideo zaharrak ikusteko

Googlen videon hartu eta hemen pegatu

Sunday, June 01, 2008

Zer nahi duzu izan/egin Interneten?

IEKom amaitzeko galdera honi erantzutea baino ez zaigu falta:
  • zer demontre izan nahi duzu eta
  • ze arraio egin bahi duzu Interneten
Eta erantzuten laguntzeko pista batzuk jarri ditut GoogleDoc batean:
Orangek oso arin aldarrikatu zuen eskubide hau ezta?
Zuk eskubidea duzu Internet izateko... baina ordainduz klaro; gure bezeroa baldin bazara!




Friday, May 30, 2008

Udaberri Galdua finalista

Gerra Zibilaren historia dokumentatzeko gidoi bat aurkeztu nuen EikenBANK lehiaketan.
Eta pitching bat egiteko gonbitea luzatu didate: FINALISTA geratu da, beste lau proiekturekin batera.

Sekulako estimulua da nire IEKom ikasketak bukatzeko eta datorren urteko lanerako: posiblea izango dut/dugu:
  • dokumental bat sortu eta
  • material mutimedia bat egin
1936/37ko gerra ulertzeko eta alperrik galdu zen udaberria ber-interpretatzeko?
Laster jakingo dut/duzue/dugu!
Adibide bezala, Galdakotar Blogean argitaratu ditudan bideotako bat: Moises Jugo nola hil zen argitzen duenekoa

IEKom teoria Katixaren eskutik

Ikusentzunezko Komunikazioan teoria behar beharrezkoa da. Gizarte & Komunikazio Zientzien fakultateak horrela uste dute, eta 8 kredito dituen gaia ematen dute; aurten irakasle gaztea eta zorrotza izan dugu klaseetan.
Katixa Agirrek gai hau emateko aurkezpen zehatzak bezain argiak erabiltzen ditu, eta SlideSharen konpartitu. Adibide bezala Argazkigintzaren Historiako ikuspegi kritiko hau dugu.

Wednesday, May 28, 2008

Zinema posmodernoa ezagutzeko

Pedro Almodovarren La Mala Educacion filmaren hasieran, posmodernitatearen ezaugarriak ikusi ditzakegu.
Bi minutuko bideo honek lagunduko dizu argitzen, zalantzak badituzu.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

Bizitzan sufritu behar da?

Pedro Almodovarren Mujeres al Borde de un ataque de nervios pelikulan, argi esaten die gazteei: sufritu behar da bizitza honetan; eta asko gainera!

Zinema egi bakarra Almodovarrentzat

La Mala Educacion filmean Pedro ALmodovarrek posmodernismoaren ikuspegia islatzen du. Jainkoak desagertu dira, eta benetako gauza bakarra zinea da.
Egia ikusi daiteken tokia da, eta zuzendaria... jaungoikoa?

Internetek bi aurpegi ditu

Tiscar Larak Moot08an argi adierazi zuen: Internetek, gutxienez, bi alde edo 2 aurpegi ditu:
bietaz ohartu behar gara eta kontutan izan.

Tuesday, May 27, 2008

Deliriorako eskubidea

Nire gelakide batek bideo unkigarri hau egin du, Eduardo Galeanoren abots paregabearekin, deliriorako eskubidea erreibindikatzeko. Colombia eta Euskadiren arteko harremanak estutzeko helburuarekin egina dago
Merezi du eta, ikus ezazue lau minutuz.

Friday, May 23, 2008

Bideoak editatzeko

Virtual Cutter interneten dauden bideoak bere puntuan ikusteko sistema dela adierazi du Xabier Basogaoin EHUko irakasleak.
Sclipo ere aipatu du, zenbait portaletan argitaratzeko sistema bezala.

Gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu Moot08 etiketa Technoratin

Monday, May 19, 2008

World Cafe: hitz egiteko interesa

Atzokoan Bilboko Abandoibarran egon nintzen Radio Euskadiren 25 urtemuga ospatzeko.
Ondo antolatutako ekintza "soziala" izan zela uste dut.
Mahaiak, kafe-kikarak, denontzako aulkiak, mahaiak koordinatzeko arduradunak.... eta mila hizlari solaserako prest!

APRENDICES
Jende guzti horren artean, blogeroak eta komunikatzaileak ere ugari ziren. Baina presentziarik nabarmenena... aprendices delako mugimendua izan zen.
Mahaiburu egon ziren zenbait kasutan, lobby bat sortzeko asmotan edo?


WEB 2.0 EKINTZAK
Gehiago jakin nahi bazuzu,

Friday, May 16, 2008

Informazioa ala spam ez-etikoa

EHUko Gizarte & Komunikazio Zientzien fakultatean, "informazioa zabaltzeko" sistema bikaina asmatu dute: gure kontu pertsonaletara emailak bidaltzea, klaseko ordezkarien bidez!

Zalantzan jarri badezakegu praktika hau, oso etikoa ez dirudielako, zer esan dezakegu idazteko moduaz?
Adibide moduan, begira email hau, ondoko irudian ikusi dezakeguna: 50 pertsona baino gehiagoren emailak, modu irekian eta inolako babesik gabe!

GOGOETARAKO BETA
Gai asko korapilatzen dira hemen; eta interesgarria litzateke lasai eta argi hitzegitea. Adibidez mahai-inguru edo elkarrizketa bat antolatu dezakegu, adituren batek moderatuta, gauza hauek argitzeko:
  1. Pertsona guztien kontuak agirian gelditzen dira, inolako pribazitaterik gabe: datuen babeserako arauak kontuan hartzen dira? Ez dago beste modurik, modernoago, indibidualizatuago, eraginkorrago... hau egiteko?
  2. Ikasleok "eskatu-gabeko" informazioa jasotzen dugu, gure lagun edo ikaskide baten kontuaren bitartez: klaseko ordezkarien papera hauxe da/izan behar du?
  3. Informazio guztia web orrian argitaratuta dago, eta jasotzen duguna zera da: PDF dokumentu bat, jatorrizko iturrira garamatzan esteka batekin. Bidai hau egiteko "horrenbeste zama daraman astoa" behar dugu?
  4. Giz&Kom fakultatean ikasleak hartzaile besterik ez dira? Ba al dago paper interesgarriagorik edo sortzaileagorik, edo komunikatzaile aktiboagorik hartu dezakeena?
Guzti honi erantzuteko... zeure partaidetza & iritzia behar dut/dugu!
3. mailako ikasle propositibo batek, adibidez, posta zerrendak eta RSS sistema erabiltzea proposatu du, sistema zaharkitu hau gainditeko!

Thursday, May 15, 2008

Arte elektronikoa ikusgai

Cantabriako Camargo herrian erakusketa elektroniko interesgarri bat egongo da egun hauetan.
Euren artean
Eurekin batera Zornotzako Josu Rekalde ere bazegoen, "El Sueño de la Sinrazón" lanarekin
Berri hau Aupatu dezakezu euskal blogosferan, gustokoa baduzu.

Zinemaren hasiera eztabaidagarria da ere

Maiatzaren 15ean Google bilatzailean Espainair zinemaren lehen emanaldia ospatzea erabaki dute.
Baina zinemaren historia, munduko beste guztiak bezala, eztabaidagarria da ere.
Zaragozan grabatu zen "Salida de misa de doce" urriaren 12an, hau da Pilar egunean, hartu zan da lehen pelikula bezala. Baina Jon Letamendi medikuak bestelakoa frogatzen saiatu zen, Jean-Claude Seguin ikertzailearekin, bere tesi doktoralean: bere ustez eraikuntza politiko-kultural bat izan zen guztia.Eta honela aitortzen du bere liburuaren izenburuan: "Salida de misa de doce del Pilar de Zaragoza" : la fraudulenta creación de un mito franquista

EUSKAL ZINEMAREN HISTORIA
EuskoNewsen aurkitzen dugu beste aitorpen hau: euskal zinemak ehun urte bete ditu ere erruz.Honela diote:
En Euskal Herria ya podemos hablar, sin embargo, de una historia de más de cien años de cine. Las primeras proyecciones cinematográficas tuvieron lugar en el verano de 1896 en Biarritz, Bilbao y San Sebastián, llegando a Pamplona y Vitoria en el otoño del mismo año.
Jon Letamendi eta Seguinen lana aipatzen dute, espainiar zinemaz gain, euskal zinemaz egin zituzten ikerketak onartuz.

Tuesday, May 13, 2008

Ikusi, erakutsi ala istorio bat kontatu

Gaurko Zinemaren Historian irakasleak zinemak duen galderak erantzuten saiatu da.
Horretrako postmodernitatea jorratu du.
Beste adibide batzuen artean Ryan soldadua salbatzearen kasua jarri digu.


Heriotza merkea dela ikusteko, Tarantinoren Pulp Fiction ere jarri digu adibide bezala: batxe batean, tiro batez pertsona bat hil ondoren, ardurarik handiena... tapizeria gorriz zikindu egin dela!

Friday, May 09, 2008

Moodle Moot08 Arrasaten

Aurtengo Euskadiko Moodle topaketa (Moot08) Arrasaten ospatuko da, Maiatzaren 23an.
Eta IKTen erabilpenaren azterketa bat aurkezteko aukera izango dut.
Cesar Collek Bartzelonako V Congres Multimedia Educatiu-n eman zuen hitzaldi batean oinarrituta, zenbait erabilpenen azterkea egiten saiatuko naiz.
Nire aurkezpena hementxe daukazu/e ikusgai.
Gehiago jakiteko/egiteko jarraitu Moot08 etiketa Technoratin, edo ikusi beste aprendices taldeko kideek egin dituzten postak.

68.ko Maiatza Cannesen

Canneseko zineman ere eragina izan zuen 68.ko Maiatzak.
Youtuben ikusgai daukagu hau:

Wednesday, May 07, 2008

Zinema eta gustuak

Gustua oso gauza pertsonala da: esaldi hura gogoratzea baino ez dago, "sobre gustos...."
Eta zinemari aplikatuta zer esango dugu! Ez da egongo guztion gustuko pelikularik, euriarekin gertatzen den bezalaxe.

ESPAINIAR ZINEMA ROMAN GUBERNEN IRITZIZ
Bartzelonako Unibertsitatean jubilatu berri den Roman Gubernek analisi zorrotza egiten du, "El Pais" egunkariaren eskariz, 8 puntutan laburbilduz bere ikuspegi zabala eta esperimentatua:
  1. Europear panoraman espainiar zinemak duen pisua handia izan arren, bertako eliteek gutxi sinisten dute Fragak "Spanish is different" ospetsu egin duen esaldiari kasu eginez.
  2. Pilar Mirok Kultura Ministeritzan egon zenetik martxan jarri zuen dirulaguntzen sistemak "autore zinema" delakoak filmak ikuslego zabaletik urrundu omen zuen, eskaintza anitza bihurtzeaz gain: zinema experimentala, giza-errealismoa, begirada feminista, kronika historikoa...
  3. AEBetako major delakoen nagusitasuna astuna gertatzen zio espaniar zinemari
  4. Takilan arrakasta duten pelikulak oso gutxi dira
  5. Ekoizpena oso handia da barne merkarutako
  6. Kanpoko merkatuetan ezezaguna da espainiar zinema, salbuespen bi kenduta (Almodovar eta Amenabar)
  7. Konmozioa (ekintza/intriga) eta dibertsioa (komedia) dira pelikulen ardatz nagusiak
  8. Zinema areto handietatik etxeko sofara pasatu da
A zelako panorama ezta?
Beste egun baterako itxiko dugu euskal zinemaren egoera.

Tuesday, May 06, 2008

400 kolpeak

François Truffaut frantziar zinemagile handiaren Les "Les Quatre Cents Coups" filma (laurehun kolpeak) aztertu dugu Zinemaren Historian,Marzabal irakaslearekin.
Hauxe da bere trailerra.

Wednesday, April 30, 2008

Corto Express unibertsitatean

Emedia Comunicación, Leioako EHUko Gizarte & Komunikazio Zientzietan, Kazetaritza fakultatean Corto Express delako lehiaketa antolatu dut.
Besteak beste, Josi Sierrak egindako 7 minutu bideo-muntaia ikusgai egongo da.
Datorren astelehenean, Maiatzak 5ean goizeko 10etan proeikzioa eta bozketa izango da.
Animo eta joan zure botoa ematera: adibidez, nire kortoa express-ari!

Friday, April 25, 2008

Frikien showa edo laguntza beharko

Euskaltelen azkenengo spot-aikusteko eta pentsatzeko modukoa da.
Zer deritsozu?


Eta iragarkia nola egin zen ikusteko aukera ere badaukagu.

Tuesday, April 22, 2008

Modernitatearen zinea Rossellinirekin

Europa osoan zinema egiteko modu berri bat bilatzen saiatu ziren zinemagile gazteek.
Roberto Rossellinik film honetan asmatu zuen: Viaggio in Italia gaztelaniaz Te querré siempre bezala bikoiztu zutena

Monday, April 21, 2008

Bideoak deskargatu eta formatuz aldatu

Bideoak deskargatzekoJulen Iturbek aspaldi egin zidan galdera hau, Aprendicesen 6. tailerrean, eta gaur arte ez dut erantzuna topatu-
Youtubetik deskargatutako bideo bat editatzera joan eta ...nire editoreak ez zuen "ulertzen".
Hara non Googleri galdetu eta VDownloader programa aurkitu dut.
Deskargatzeko tokia

Thursday, April 17, 2008

Eisensteinen lanak ere ikusgai Googlen

Google Videon aurkitu dut Sergei Eisenstein, sobietar zinemagilearen pelikula piloa.
Errusiar iraultzari buruz egin zuen "Urria" edo October ikus dezakegu orain.

Errusiar zinema ikusgai

Sobietar zinemaren filmeak ikusgai dauzkagu Google Videon.
Beste askoren artean Gizona kamera mugikorrarekin, Dziga Vertovena
Hona hemen ikusgai.

Monday, March 10, 2008

eitb komunikazio enpresa bezala

Patxi Azpillaga irakaslearen ikasgaian, IEKom enpresa, sakontzeko asmoarekin, eitbren adibidea ezagutzera joan gara.
Bingen Zupiuriak azalpen oparoak bezain zehatzak eman dizkigu, komunikazio taldearen egoitza berrian.
Hona hemen bertan ataratako irudiak.

Monday, March 03, 2008

Ikaskom kongresua iruditan

Ikaskom, hau da, Ikasketa Komunitateen kongresua ospatu berri da Bilbon.
Teoria eta praktika uztartu dute maixuki, bertan elkartu diren adituak eta arituak, pedagogia kritikaren autoreak, eta geletako pedagogiaren egileak, irakasleak eta ikasleak....
Orain iruditan ikusi dezakezu, gertatu zena: