Wednesday, October 08, 2008

Amaraunean liatu naiz

IEKom ikasketen lagun batek aipatuta, Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartu dut.
Bi blogari trebe izan ditut ondoan: Joxe eta Bontxi.
Eta di-da baten lehen saioa zepilatu dugu, bakoitzaren aurkezpen xume bat egin ondoren, ondoko gaiak jorratuz:
  • Second Life eta mundu birtual horretan Euskararen Kultur erakundeak egin duen aurkezpena
  • Youtuberen Nire Izenean edo "In my name" ekimenaren gorabeherak
  • Euroganberan blogei buruz hitz egin eta onartu dena: esaten dena eta idatzi dutena... ez da berdina; beraz iritzia sortzeko gehiago eztabaidatu beharko da! Gai honek soka ekarriko du, blgosferan bederen.
Konturatu ginenerako, hamaiketako berriak etorri ziren eta... lehen eguneko tartea amaituta!
Bertan egon ginela frogatuta gelditu dadin, argazki pare bat atera eta... hurrengorarte!

Gehiago jakiteko/egiteko/liatzeko:

amarauna1

3 comments:

Bontxi said...

Europako parlamentuarena dela eta, hona Microsiervosen asteon agertu den modura asuntuak jarraitu egiten du:

Josu Mendicute said...

Aupa liau!
domekan esnatu egin ninduzun, izugarrizko bi parrandaren ostean... ez dakazu barkamenik... bueno bai, badaukazu.

Ez dakit jakingo dozun, neri hau proposatu zidatenean kondizio moduan jarri nuen, noiz edo noiz tertuliakide guztiok batera afariren bat egitea. ;-)

Josi Sierra said...

Jope Josu:
ideia hori ezinbesteko baldintza bihurtu beharko litzateke; antolatzaileentzat eta partaideontzat.
Ez duzue uste??
Negoziatuko dugu afariko menua, tokia eta konektibitatea eh?
Js