Thursday, February 23, 2012

Primulak direla ta...

Ibilaldi goxo batekin hasi zena... lagun pare bat galtzerainoko zorian egon da! Eskerrak sare sozialak gauzak xamurtzeko balio dutela ;-) Bestela Jon eta Naiararen laguntasuna... akabo!

Wednesday, February 22, 2012

Primula zer dan adierazteko...

Atzo arratsaldean Galdakotik paseoan primula batzuk aurkitu nituen, eder ederrak, Ibilaldiaren bide-bazterrean. Bide hori, eta bazter goxo-goxo hau, Jongo eta Naiararekin gogoratzeko beta ematen didanez, twit bat bidali nien eta... hara non, Eguzkibegi ikastolan urteetan zehar ikasitako tipo gazte elegante eta wapo batek... ez zekien zer diren/ziren primulak!!
 Primulak daude jada #Galdakaon Ibilaldiaren bidean @JGGarai @... on Twitpic
Berben Xarma argitze aldera jakituria komunaren iturrira jo eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz berdin antzera deitzen direla ohartu nintzen/ginen: Primula Vulgaris.
Edozein kasutan, udaberria etortzeke, etortzeko, etortzear, etor.... dadila udaberriya!