Wednesday, September 12, 2007

ODF fitxategiak Word & MSOfficekin bateragarriak

Open Officeren testu dokumentuak (.ODF abizena daramatenak), irakurri eta idatzi daitezke Microsoften Word programatik, MS Officerekin.
SUN Microsystems etxearen lanari esker, interoperabilitatea aregotzeko, Microsoften Office serieak ere ahal izango du, "irakurri eta idatzi", Open Document formatoan. Plugin bat besterik ez duzu deskargatu behar, exekutagarria den fitxategi batean (30 MB dira)

Monday, September 10, 2007

Carlos Castañoren aurkezpen argia

Carlos Castaño Baezako Unibertsitatean egon da uda honetan, sareekin ikasteaz gogeta egiten. Bere gaia jorratzeko, "Innovación educativa y uso de las TIC", aurkezpen argia bezain argigarria erabili zuen: hona hemen Slide Sharen konpartitu duena.

Ikasketarako daukan web-tokian, Weblearner.info delakoan, bere komentarioa ere irakurri dezakezu: merezi duela uste dut. Niri gutxienez, argigarria gertatu zait.

Tuesday, September 04, 2007

Komunikazioa hobetu aurkezpenekin

Joxe Aranzabalen Blogean (Faroan hain zuzen ere) komunikazioa hobetzeko erreferentzi on bat aurkitu dut. Alexei Kapterev izeneko komunikatzaile batek sortutako aurkezpen bat aipatzen du, eta merezi duela aitortzen digu Joxek. 5 minutu nahikoak dira ikusteko eta idieia nagusiak ulertzeko, ingeleraz badago ere.