Wednesday, June 16, 2010

Eikasiren emaitzak

Ikasturte bukaerako emaitzak bidali berri daude eikasi teleplataforman. Moodlerekin kudeatutako toki hau, mila eta bostehun erabiltzaile dauzka gutxi gora behera, DBHko lehen eta bigarren mailakoa.
Ikastetxe publikoetako teletutoreek gidatuta, 7 ikasgai daude, dentara 222 ikasle dituztela.
Horietarik ehuneko 96ak gainditu du kurtsoa: zoriontzeko moduko emaitzak!
Zorionak beraz, irakasleei eta ikasleei ere.
Orain ireki berri dute, ikastetxe publikoen deialdia 2010-11 ikasturterako. Animatu informazioa jasotzen eta, interesgarria bada matrikula egiten!

Tuesday, June 15, 2010

EIKENBANK sari banaketa & F2F

Ekainaren 17an EIKENBANK ikusentzunezko klusterraren sari banaketa izango da. Aurten hirugarren aldia da lehiaketa hau antoaltzen dela, ikasketak egiten edo bukatu berri diren kazetari eta zinema zuzendari edo telebista egileen artean.

6 x 6 ... 1936
Proeiktu berri baten aurkezpena egiteko aukera izango dugu Leioako fakultateko ikasle ohi batzuk: Juan, Lur, Ander, Josu, Marta, Josi eta Alaia, beste jende askoren laguntzarekin saiatuko gara proiektu berri bat aurrera ateratzen:
  • kazetaritza bukatu nahi duten gazteen bizimoduan agertzen diren zalantzak
  • duela 73 urte gazteak ziren gudarien zalantzekin parekatuz
  • arazoei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko irzipedeak argitzen joateko
  • etikaren laguntzarekin kontatuko dugu
F2F delako saioetan defendatuko dugu ideia: ez zer ateratzen den...

Wednesday, June 09, 2010

Twitter & Facebook komunikatzeko

Unibertsitateko kide batzuek zerbitzu berritzaile bat pentsatzeko aukera eman didate. Beharra hauxe da: euskaraz ematen den ikastaro batean ez dute itzulpen simultaneorik egiteko diru nahikorik. Nola gainditu arazo hau?

TWITTER + FACEBOOK
Nire proposamena bikoitza da,
  1. gaur eguneko bi tresna erabiliz (twitter & facebook),
  2. eta web 2.0an pertsona aritu bat hartuz
  • kazetari bat edo tekniko-aritu bat jarri twiterren mezuak bidaltzen
  • Aurkezpenetako irudiak izan, agertzen direnean Facebooken argitaratzeko
  • mezuak beste hizkuntza batean jarri: eusakratik erderara, edo ingelesera
Honela lortzen dena helburu bikoitza da
  • ikastaroaren presentzia lokalean ezezeik, internetera zabaldu
  • ikastaro barruan daudenak jarraitu ahal izatea, hizkuntza ez menperatu arren
Zer deritsozue?

Monday, June 07, 2010

Ikasteko laguntza handia

Agrega ekimenaren material digital berriak ezagutzen eta aztertzen egon naiz, prestakuntza ikastaro batean.
Kostata izan bada ere, materialetara heldu garenean, txundituta gelditu naiz.
GIZA ESKUBIDEAK
Proposamen askoren artean giza eskubideak ezagutzeko eta ikasteko material bat aurkitu dut, behean ikusi dezakezuna. Irakasleentzako gida aurkitu dudanean, harrituta gelditu naiz, ikasleekin lan egiteko zenbat pista ematen zituen irakurri dudanean. 1'6 Mbitetako fitxategi potolo koloretsu bat deskargatu ondoren... Lerro bakar batean hauxe jartzen zuen: "El alumno puede trabajar de forma individual o en grupo". Sinmas.
Los derechos humanos

Liburuak betirako digitalki ere

Jordi Adellek ausardia izan du testuak egiten eta saltzen dituzten editoreen aurrean puntuak argi uzteko. Arrazoi asko eta pisudunak eman ditu bere idazkian, eduki digitalak modu irekian argitaratzeak ez duela pirateriarekin zerikusirik.

ARRAZOIAK ETA ARGUDIOAK
Jordiren aburuz, editoreok oraindik ez dute ulertu, garai berrietan testu liburuak ez dutela zentzurik; are gutxiago lehengo liburuak, dokumentu itxi batean (pdf bat adibidez, edo flash animazio bat) bihurtzea, ez dela interneteko garaietara materialak egokitzeko bidea.
Zerbait baldin bada Interneten ikastea, informazioa modu irekian eskuratzea da; eta beste erabiltzaile batzuekin batera erabiltzea.
Arazoa momentu honetan, eskubideen defentsan ateratzen diren elkarteak bezalakoxea da: zer gertatzen da (orain arte genituen *) irabaziekin?
Nork ordainduko ditu gure galerak? Laster batean, akaso, kanon bat jartzea eskatuko dute akaso!
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
(*) Editoreen elkarteek horrela planteatu dezakete interes komunaren alde egiteko