ARRAZOIAK ETA ARGUDIOAK
Jordiren aburuz, editoreok oraindik ez dute ulertu, garai berrietan testu liburuak ez dutela zentzurik; are gutxiago lehengo liburuak, dokumentu itxi batean (pdf bat adibidez, edo flash animazio bat) bihurtzea, ez dela interneteko garaietara materialak egokitzeko bidea.
Zerbait baldin bada Interneten ikastea, informazioa modu irekian eskuratzea da; eta beste erabiltzaile batzuekin batera erabiltzea.
Arazoa momentu honetan, eskubideen defentsan ateratzen diren elkarteak bezalakoxea da: zer gertatzen da (orain arte genituen *) irabaziekin?
Nork ordainduko ditu gure galerak? Laster batean, akaso, kanon bat jartzea eskatuko dute akaso!
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
- Josu Orberen iritzia eta gogoeta irakurri
- Jordi Adellen idazkia bere blogean irakurri
(*) Editoreen elkarteek horrela planteatu dezakete interes komunaren alde egiteko
No comments:
Post a Comment