Linuxekin jantzita eta diru gutxirekin ordainduta.
Egia esan esperientzi berri bat da: mikro-konputazioa esango nuke.
PDA bat baino gehiago eta eramankor bat baino gutxiago.
Baina tarte horretan (balio duenagatik) ezin zaio gehiago eskatu.
Ez duzue uste?
ARAZOREN BAT EDO BESTE
Unibertsitatean erabiltzeko asmoa nuen, IEKom ikasketak arintze aldera, baina Eduroam sarera konektatzeko lehenengo arazoa: suplikante bat behar omen du.
Eta instalatzeko terminal bat ireki: nola demontre irekitzen da? Nondik ateratzen zaio holakorik?
Josu Orberengana joko dut arazo hauek konpontzen laguntzeko. Josuuuuuu!
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gai honetaz gehiago jakin edo egin nahi baduzu:
- bilatu Wikipedian EeePC edo Xandros distribuzioari buruzko informazioa
- joan ekoizlearen orrira datu gehiagoren bila
- bisitatu erabiltzaileen komunitatearen tokia:
4 comments:
Aupa Josi.
Nik ez dut sekula horrelako Micro PC bat ikusi. Ez dakit zelako interfazea daukan, ezdakit ezta ere zer dan Eurodam hori baina uste dut agian Diario Linuxekoek (Diariolinux.com) lagunduko dizutela. Bilatzailean sartu eurodam eta artikulu batzuk agertzen dira behintzat.
Ostiralean aprendicesera bazoaz eraman makinatxo hori eta ikusiko dugu ezer egin ahal den
Ummm! Txikilin hori nonbait ikusi dut. ;-)
Eup!
Saiatu Ctrl-Alt-T sakatzen, ea terminal hori agertzen zaizun...
Lagun batek badu zurearen moduko EeePC-a eta Ubuntu instalatzea lortu genuen bion artean. Errazago aurkituko dituzu Ubunturako trukotxoak Xandrosekoak baino...
Eskerrik asko lagunak.
Behar bara saiatuko naiz eeeUbuntu bat jartzen egokiagoa delakoan.
Ni bezalako baldar batentzako azalpenak lortu ditut hemen:
http://asuse3.wikispaces.com/Como+instalar+eeeUbuntu+en+el+EeePC.+Manual+para+Torpes
Ondo segi eta nahi duzuen arte
Post a Comment