Friday, May 16, 2008

Informazioa ala spam ez-etikoa

EHUko Gizarte & Komunikazio Zientzien fakultatean, "informazioa zabaltzeko" sistema bikaina asmatu dute: gure kontu pertsonaletara emailak bidaltzea, klaseko ordezkarien bidez!

Zalantzan jarri badezakegu praktika hau, oso etikoa ez dirudielako, zer esan dezakegu idazteko moduaz?
Adibide moduan, begira email hau, ondoko irudian ikusi dezakeguna: 50 pertsona baino gehiagoren emailak, modu irekian eta inolako babesik gabe!

GOGOETARAKO BETA
Gai asko korapilatzen dira hemen; eta interesgarria litzateke lasai eta argi hitzegitea. Adibidez mahai-inguru edo elkarrizketa bat antolatu dezakegu, adituren batek moderatuta, gauza hauek argitzeko:
  1. Pertsona guztien kontuak agirian gelditzen dira, inolako pribazitaterik gabe: datuen babeserako arauak kontuan hartzen dira? Ez dago beste modurik, modernoago, indibidualizatuago, eraginkorrago... hau egiteko?
  2. Ikasleok "eskatu-gabeko" informazioa jasotzen dugu, gure lagun edo ikaskide baten kontuaren bitartez: klaseko ordezkarien papera hauxe da/izan behar du?
  3. Informazio guztia web orrian argitaratuta dago, eta jasotzen duguna zera da: PDF dokumentu bat, jatorrizko iturrira garamatzan esteka batekin. Bidai hau egiteko "horrenbeste zama daraman astoa" behar dugu?
  4. Giz&Kom fakultatean ikasleak hartzaile besterik ez dira? Ba al dago paper interesgarriagorik edo sortzaileagorik, edo komunikatzaile aktiboagorik hartu dezakeena?
Guzti honi erantzuteko... zeure partaidetza & iritzia behar dut/dugu!
3. mailako ikasle propositibo batek, adibidez, posta zerrendak eta RSS sistema erabiltzea proposatu du, sistema zaharkitu hau gainditeko!

No comments: