Izenak berdin dio, J.M. Perez Tornerok bere blogean azaltzen duen moduan:
"Digital Literacy baliapide digitaletara mugatu duen kontzeptua da, batipat ordenagailuak eta Internetekin lotuta. Baina duela gutxi kontutan hartu du baliapide guztietara hedatzeko premia Media Literacy erabiliz."
Ez da denbora asko apatuko baliapide guztiak digitalak izateko, beraz mediatikoa eta digitala bat egin beharko dira Torneroren aburuz.
UNESCO ere kontutan izan du Bartzelonako irakasleak, gaur egun alfabetatze mediatiko eta informatiboa erabiltzen duela laster batean dena digitala izango delakoan.
Eta ondoren fenomenoaren karakterizazioa egiten du:
- ahalmen sorta eta gaitasun multzo bat da, intelektualak eta praktikoak, informazio eta komunikazio baliapideekin eta beraien lengoaiekin zerikusia dutena.
- hezkuntzaren helburua eta kulturaren erronka bihurtu direnak
- gaur eguneko bizimoduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direlako
No comments:
Post a Comment