Duela gutxi
Wifi sistema betekin
borrokatzen egon naiz, etxerako moduko sare bat martxan jartzeko. Zenbait lagunek emandako aholkuen arabera,
irekita uztea errazena zela esan zidaten. Baina ordenagailu bakoitzari baimena emanez: hau da, bakarrik baimendutako ordenagailuek konektatuko dira Wlan-ean.
Zer behar da horretarako? Sareko tarjetaren
MAC delakoa (
Media
Acces
Controlen akronimoa) ezagutzea.
Eta bidea zein da?ipconfig/all exekutatzea.
Zer egin behar da horretarako?Windows baldin baduzu, jo
INICIO botoira eta
EJECUTAR aukeratu
Han idatzi
cmd eta sakatu intro.
Jarraian sistema eragilearen lehio beltz bat irekiko da; bertan idatzi hizt magiko hauek:
ipconfig/all.
Jarraian zenbait datu agertuko dira, zure koneksioari buruz.

Tartean txartelaren
MAC deritzona:
direccion física bezala agertzen da, binaka taldekatutako 12 zenbaki eta hizkirekin osatuta.
Adibidez:
00-23-HJ-L3-87-M5Linuxekin ari bazara, ifconfig idatzi beharko duzu terminal batean.
IZKUTUKO SAREA KONFIGURATZEABeste neurri babesle bat SAREA ez agertzea da; edo izkutuan mantentzea, hau da, bere izena ez dadila agertu Wifi Sareak detektatzen direnean. Horrela bakar-bakarrik sare hori dagoela (eta nola duen izan) dakitenek, sartuko dira; klabe berezirik gabe