Tuesday, January 19, 2010

Komunikaziorako tresna berriak

Juan Jose Haroren blogetik abiatuta, kontzeptu mapa argigarri bat topatu dut, tresna berriok ulertzeko eta antolatzeko: giza software diren heinean:
  • informazioa eskuratzeko
  • edukiak sortzeko eta argitaratzeko edo/ta
  • komunikatzeko balio dezakete
Kontzeptu mapak irudi bat eransten du, argigarria geratatzen dena: ez da egia?

Thursday, January 14, 2010

Sansomendin kazetari apartak

Gasteizko Sansomendi ikastetxean lan ta lan ari dira Ikasketa Komunitateen proiektuarekin.
Baina kazetari lanetan ere fin dabiltza: sari bat jaso dute Ni Kazetari lehiaketan. Beste testu askoren artean, Miguel Lozarekin egin duten elkarrizketagatik. Zorionak kazetari gazteoi!

Friday, January 08, 2010

Ubunturen eguneratzearekin arazoan

Ubuntu 9.10rekin oso pozik egon naiz. Karmic Koala bertsioa instalatzean ez nuen arazorik izan. Dana oso ondo joan zait, azken eguneraketa egin ondoren, pantaila hau agertu arte.
Panikoa sartu zait eta ez dakit zer egin.
Norbaitek laguntza pixka bat eman diezaidake?
GRUB izeneko arranke sistemarekin zerikusia omen du. Josu Orbek beste dakien norbaiten laguntza izan dezaket?

Friday, January 01, 2010

Urte berria oparoa & emankorra

Ikusentzunezko komunikazioaren ikasketak 2.009 urtean nirekin bukatu zuten guztiak gogora ekarri nahi ditut (Facebooken ere etiketatuta daude banan-banan).
URTE OPAROA & EMANKORRA
Eta urteberriko desiorik onenak guztiontzat: Nagore, Leire, Josu, Olatz, Naia, Ander , Maider, Paula, Lur, Irati, Josu B Alaia, Juantxin, Marta, Ainara, Nerea, Maddi, Iker, Ekhiñe, Javi, Itxaso, Elena , Enara, Eztizen, Mikel, Ibon, Alvaro....
2.010ean ekoizpen politak eta multimedia interesgarriak egin ditzagula desiatuz. Animo gazte!

Sunday, December 13, 2009

Udaberri Galdua KZguneen eskutik

Udal liburuzainentzat antolatutako prestakuntza jardunaldi batean, Udaberri Galdua blogaren aurkezpena egingo du Josi Sierrak.
2009ko Abenduaren 16an Miramongo Teknologo parkean izango da, hemen ikus dezakezuen egitarauaren barruan.
David Maniega UOCeko arduraduna, Miramongo parke teknologikoan sare sozialen aurrerapen interesgarrienak aipatu ditu.
Eta plangintza baten barruan erabili behar direla, bete nahi diren helburuak lortu ahal izateko.

Wednesday, December 09, 2009

First Lego League

Lehen Lego Liga edo First Legom League Euskadin ospatuko da lehen aldiz abenduaren 12an.
Gazteentxzako pentsatuta dago: 9 eta 16 urte artean. Informazio gehiago nahi baduzu, jo antolatzaileen tokira!

Monday, November 23, 2009

Matrixen heroia nola eraikitzen den

EHUko ikasketak bukatzeko, Flora Marinen ikasgaia gainditzeko, Matrix pelikula ikusi eta aztertu egin nuen, heroien eraikuntza nola egiten den aztertzeko. Hona hemen nire lana!

Friday, June 26, 2009

Euskal kultura puntu eus-ekin

Iratxe Esnaola eta Andoni Sagarna domeinu propioa lortzeko ahaleginetan ari dira azken bolada honetan. Euskarari eta euskal kulturari bisibilitatea emangio liokeen .eus bat onartzeko eskaria bultzatzen ari dira.
Eskari honen zabalkundea lortzeko ahalegin ugarien artean, etb3ko Nickdutnik saioan luze eta zabal azaldu dute egitasmoa. Nahiko argi gelditzen dela uste dut ezta? Gainera atxikimenduak nahi/behar ditu ekimen honek: zurearekin ere kontatu dezakete? Iraupena: 11 min

GEHIAGO EGITEKO/JAKITEKO
Bisitatu puntueus ekimena eta atxikitu zaitez!
Zabaldu berri hau blogosferan,gustokoa baduzu behintzat

Thursday, June 18, 2009

Udaberri Galdua bunkerretik ateratzen da

Etb3ko Nickdutnik saioan, Udaberri Galdua proposamen pedagogikoa ezagutzeko, Josi Sierra elkarrizketatu dute, Hezkuntb blogean ikusi dugunez. Bunkerretik atera dela dio, Carlton hoteleko behekaldean grabatu zutelako: Gerra Zibilean zehar jaurlaritza babesten zen tokian hain zuzen ere.
Hamar minututan Oroimen Historikoa berreskuratzeko arrazoiak eta gazteekin lantzeko bideak azaltzen ditu egileak.

Saturday, June 06, 2009

Matematikarekin magia egiten

Pedro Alegria EHUko amtematika irakaslea da; baina Eduardo Chillida Olinpiada matematikoan magia egitera etorri da. Saritutako neska mutilei truko batzuk azaldu ondoren, Santiago Fernandezekin solasean egon da matematika arloaren egoeraz.
Hona hemen bere hitzak eta iritziak.

Monday, June 01, 2009

Hezkuntza saileko kabinete burua Ibilaldia09an

Javier Novales, Hezkuntza Saileko kabinete Burua, Ibilaldia09 hasera ekitaldian.

Sunday, May 31, 2009

Ibilaldia09 hasieran Joseba Escribano

Galdakaoko Alkatea Ibilaldia09 hasera ekitaldian egon da. Hitz hauek utzi dizkigu Josebak. Iraupena: 2:32

Ibilaldia09: hasiera ekitaldia

Galdakaon ospatu da gaur goizean, Ibilaldia09ren hasiera ekitaldia.
Lehen hitzak Mari Jose Arrandiagak bota ditu euskaltzaleak eta ikastolakideei harrera eskertzeko: agintariak, herriko elkarteetakoak, beste ikastoletako jendeari... denei eskertu eta egun ona opatu egin die. Ikusi bideo labur honetan. Iraupena 4:56

Friday, May 29, 2009

Galdakaora etorri zaitezke?

Seguro nago buruan bueltaka daukazula iganderako plana.
Arrazoi on bat emango dizut baietz esateko: Galdakaon den-dena prest dago.
Beraz, noski baietz, Galdakaora etorri zaitezke!
panela
Zalantzak argitzeko begira hau:

Thursday, May 21, 2009

Ibilaldia09 patinen arriskuarekin

Patinekin ibiltzea erreza dela ematen badu ere, ez da horrela. Ibilian ibilian ikasten da, baina Ibilaldia09 ekitaldiko jendea animatu egin ta zailena frogatzen.
Begira nola ibili diren Usansolotik!

GEHIAGO EGITEKO/JAKITEKO

Wednesday, May 20, 2009

Eskerrik asko guztiei

Eskerrak eman nahi dizkizuet, atzo Galdakaora etorri zineten guztiei: Oroimenaren Haziak izeneko omenaldira, eta Galdutako Udabarria dokumentalaren estreinaldira: zazpimila esker!
* Eskerrak etorri zinetenoi eta etortzerik izan ez zutenei;
eskerrak galdakotarrei eta kanpokoei;
* eskerrik asko Bilboko jendeari eta herrietakoei (Usansolo barne)
* eskerrak Gipuzkoatik etorri zirenei (Irundik etorri zenik ere bazegoen) eta Bizkaiko herrietatik etorri zirenei (Berriztik ere pare bat etorri ziren)
* mila esker nagusiei (merezi zuten-eta holako omenaldi bat), eta jede gazteari (Jon aurkezleari bereziki, bikain komunikatu zuelako)
eskerrak familikoei eta lagunei
Eta ez dudanez inor ahaztu nahi, bihotzez eskertzen dizuet laguntza eta animoak eman dizkidazuen guztioi!
Segi kontaktuan eta mantendu interesa oroimen historikoa ez dadin galdu!
Iñaki Murua lagunari esker, argazki honetan ikusi dezakezue nola hasi zen ekitaldia, Jon Gomezen aurkezpenarekin.

Tuesday, May 19, 2009

Galdakaon Oroimenaren Haziak

Maiatzaren 19an, Galdakaon ospatzen da Oroimenaren Haziak izeneko ekitaldia. Pertsona nagusiei omenaldi bat izan nahi du, Gerra Zibila hasi zenean, haurtzarorik gabe edo gaztaroa dastatu gabe gelditu zirenei opari bat bezala; euren autoestimuari laztan bat egiteko gogoarekin pentsatutako ekitaldia da, Galdutako Udabarria dokumentala aitzaki bezala hartuta..

BONBORDAKETAK GOGORATZEA ALA PERTSONEN SENTIPENAK ZAINTZEA?
Periodikuetan agertzen diren berri gehienak, berri txarrak edo momentu beltzak aipatzen dituzte (Janire Jobajuria Deian beste ikutu bat ematen saiatu den arren). Eta deigarri gertatzeko horrela beharko du izan; baina nire ustez, hobeto egongo litzateke, sufritu zuten pertsonen sentipenak entzutea, kontutan izatea, zaintzea eta irtenbide positibo bat emateko lantzea, elaboratzea.
Ez dakit hori titular batean sartu daitekeen, baina saiatu egin behar gara.
Gaurko dokumentalaren helburua, horixe da: narrazioaren bitartez, nagusiei historia samingarri hura beste begi batzuekin ikusteko aukera eman. Eta urte askoren sufrimendauren ondoren, modu hobeago batez ikusteko. Ez da erreza, baina, saiatuko gara.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Gaia sakondu nahi baduzu, zera egin dezakezu:

Monday, May 11, 2009

Ibilaldia09 gurpil gainean

Ibilaldia09, aurtengo ikastolen jai erraldoia, gurpilen gainean dabil! Egi borobila da: begira bestela Maiatzaren 10ean Usansolon ospatu den ekitaldairen bideoa (euskaltuben edo Youtuben). Ez dago zalantzarik!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Thursday, May 07, 2009

Blip erabiltzeko gida

Txileko blog batean, Atinachile delakoan, Blip.tv erabiltzen hasteko gida interesgarri bat topatu dut.
Erreza eta interesgarria da: zerorrek ikusi eta baloratu.
Honela laburtzen du:
  1. Zabaldu kontua login eta pasahitza sortuz, zure datuekin batera
  2. Igo bideo bat zure ordenagailutik sarera
  3. Irudi bat aukeratu irudi finko bezala (kartela edo thumbail balitz bezala)
  4. Lizentzia bat aukeratu (Creative Commons adibidez)
  5. Onartu botoiari sakatu eta...denbora pixka bat itxaron ondoren (pisuaren arabera)
  6. Bideoa zerbitzarian egongo da; minutu batzuk beharko ditu flash formatora pasatzeko eta...
  7. zure blogera pasatzeko kodea kopiatu baino ez da falta.
Probatu ezazu eta zein erreza den konprobatuko duzu! Abisatu bestela, eta lagunduko dizut.

Informatikari Euskaldunen Bilera jarraitzen

Gaur ez dut modurik izan Donostiara joateko, IEB09, hau da Informatikari Euskaldunen aurtengo bilera, bertatik bertara dastatzeko, baina Teketen fenomenoaren lanari esker, zuzen-zuzean jarraitzeko modua daukagu eskura. Begira jarraipen orria eta emisioa Mogulusen.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
Jarraitu IEB09 etiketa Tecnoratin
Lantaldearen orria ikusi UEUn eta programa kontsultatu
Teketenek egindako jarraipen orria segi