Showing posts with label ubuntu. Show all posts
Showing posts with label ubuntu. Show all posts

Tuesday, February 01, 2011

Harbela Digitala Linuxekin

Eskoletara bidaltzen ari diren Smarten harbela digitala Ubuntun erabiltzen saiatzen ari naiz.
Busturialdeko Berritzeguneko IKT aholkulari bati esker lokalizatu ditut SMART etxearen driverrak Linuxen erabili ahal izateko, baina 10.10 distribuzioarekin ez dut asmatzen :-/
Laguntza pixka bat beharko dut: nork daki nola egin?

ITEREN LAGUNTZA
Hezkuntza Ministeritzak ITEren bitartez antolatu duen behatokian (observatorio tecnologico delakoan) laguntza gehiago topatu dut:
  • nondik deskargatu
  • nola desenpaketatu eta
  • nola pasahitza sartu.
Baina hala ere, ez dut lortu egokiro intalatzea. Laguntza beharko dut oraindik: nork daki nola egin?

Wednesday, November 24, 2010

Ubuntun musika konbertitu

Ubuntun musika formato ezberdinetara pasatzeko, aplikazio berezi bat dago: Sound Converter.
Blog hnetan oso azalpen erreza topatu dezakezu. Azken finean hauxe da egin behar duzuna:
  1. Menu nagusian aplikazio berri bat instalatu: Sound converter; jarraitu bide hau >Menu principal>Aplicaciones>Añadir y quitar>sonido & video>“Sound converter”
  2. Pasahitza eskatuko dizu instalazioa egiteko, eta segundu gutxitan prest izango duzu CD batetik eskuratzea edo formatoen artean aldatzea.
  3. MP3 formatoa librea ez denez, formato horretara aldatzeko plugina beharko duzu, orrialde honetan aurkituko duzuna.
  4. Zure sisteman instalatu ondore, itxi Sound Converter programa, abiarazi berriro eta formatu unibertsalean konbertitu ahal izango duzu.
Zorte ona izan eta kontatu nola doan! ;-)

Monday, November 15, 2010

Cmap Tools Ubuntun instalatzeko

Programa IHMCren zerbitzaritik deskargatu ondoren, ireki kontsola bat eta dagoen karpetara joan (/home adibidez) eta dir emanda konprobatu bertan dagoela. Fitxategiak izen luzea izan ohi du (bertsioa, data eta abar), ondo identifikatzeko
Izenarekin ez erratzeko, eta lana errazte aldera, jarri CmapT.bin edo antzeko labur bat
Ondoren bi esaldi hauek idatzi konsola batean (instalatzeko baimenak emateko)
* chmod u+x CmapT.bin
* ./CmapT.bin
Lehenengoak ahalbideratzen du exekutatzea; bigarrenak exekutatu egiten du instalazioa (ez ahaztu hasierako puntua ./)
Ondoren... erabiltzeko moduan egongo da programa!
Zorte ona izan!
Azalpen gehiago hemen http://roirobo.wordpress.com
IHMCren zalantzak argitzeko jo Support Forumera

JAVAREKIN ARAZOAK
CmapT programak Java erabiltzen duenez, batzutan arazoak izaten ditu bertsio konkretuekin. Hori gertatuz gero hauxe egiin behar da:
1. Erabiltzaile profila editatu behar da azkenean esaldi hau erantsiz: export AWT_TOOLKIT=MToolkit
2. Horretarako kontsola bat ireki behar da (Aplicaciones->Accesorios->Terminal) eta Gedit ireki profila aldatzeko (fitxategia etc karpetan dago etc/profile). Agindua honela eman behar zaio: sudo gedit /etc/profile
3. Testuaren bukaeran esaldi hau gehitu behar da: export AWT_TOOLKIT=MToolkit
4. Gorde fitxategia (Archivo->Guardar) eta aldaketak nabaritzeko saioa itxi.
Azalpen gehiago Cmap Forumean aurkitu ditzakezu.

Monday, February 01, 2010

CMapTools Ubuntun erabiltzeko

CmapTools kontzeptu mapak egiteko programa Ubuntu Karmic Koala distroan instalatu berri dut. Oso azalpen onak ematen ditu Ernest Prat-ek Cosas de Mapas Conceptuales blogean. Horiek guztiak jarraituz, lortu dut softwarea martxan jartzea baina... Mapak ez dira ikusten, JAVA bertsio bi elkarri joka dabitzalako.
KONPONTZEKO ZER?
Esaldi bat sartu beahr da erabiltzaile profilean hau konpontzeko, honela eginez:
1. Editatu behar da eabiltzaile profila esaldi labur hau gehituz:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit
2. Aplikazioen menuan ireki behar da kontsola bat (Aplicaciones->Accesorios->Terminal) eta Gedit erabiliz etc/profile karpetan daogen fitxategia aldatu. Sintaxis egokia hauxe da:
sudo gedit /etc/profile
3. Behin irekita joan fitxategiaren bukaerara eta kopiatu hitzez hitz esaldi hau:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit

4. Gorde fitxategia (Archivo->Guardar) eta aldaketan eragina izateko sesioa itxi.
Hortik aurrera (niri gutxienez) arazoa desagertu zait, eta mapak sortu & editatu ditzaket!

NIRE AHOLKUA DA... CMT erabili dezazun (baita) LINUX-en ere ;)
1. Programaren bertsio beta berria deskargatu dezakezu hemendik:
ftp://ftp.ihmc.us/DownloadCmapTools/CmapToolsBeta
2. Ernest Prats-en blogean Cosas de Mapas Conceptuales azalpenak jarraitu: http://cosasdemapasconceptuales.blogspo ... en_15.html
3. Eta arazoak izanez gero jo Cmapsen forumera azalpen bila: Mario, Alberto eta beste IHMCko kideek gustura erantzungo dizute...
Zorte ona izan!

Friday, January 08, 2010

Ubunturen eguneratzearekin arazoan

Ubuntu 9.10rekin oso pozik egon naiz. Karmic Koala bertsioa instalatzean ez nuen arazorik izan. Dana oso ondo joan zait, azken eguneraketa egin ondoren, pantaila hau agertu arte.
Panikoa sartu zait eta ez dakit zer egin.
Norbaitek laguntza pixka bat eman diezaidake?
GRUB izeneko arranke sistemarekin zerikusia omen du. Josu Orbek beste dakien norbaiten laguntza izan dezaket?