Monday, November 15, 2010

Cmap Tools Ubuntun instalatzeko

Programa IHMCren zerbitzaritik deskargatu ondoren, ireki kontsola bat eta dagoen karpetara joan (/home adibidez) eta dir emanda konprobatu bertan dagoela. Fitxategiak izen luzea izan ohi du (bertsioa, data eta abar), ondo identifikatzeko
Izenarekin ez erratzeko, eta lana errazte aldera, jarri CmapT.bin edo antzeko labur bat
Ondoren bi esaldi hauek idatzi konsola batean (instalatzeko baimenak emateko)
* chmod u+x CmapT.bin
* ./CmapT.bin
Lehenengoak ahalbideratzen du exekutatzea; bigarrenak exekutatu egiten du instalazioa (ez ahaztu hasierako puntua ./)
Ondoren... erabiltzeko moduan egongo da programa!
Zorte ona izan!
Azalpen gehiago hemen http://roirobo.wordpress.com
IHMCren zalantzak argitzeko jo Support Forumera

JAVAREKIN ARAZOAK
CmapT programak Java erabiltzen duenez, batzutan arazoak izaten ditu bertsio konkretuekin. Hori gertatuz gero hauxe egiin behar da:
1. Erabiltzaile profila editatu behar da azkenean esaldi hau erantsiz: export AWT_TOOLKIT=MToolkit
2. Horretarako kontsola bat ireki behar da (Aplicaciones->Accesorios->Terminal) eta Gedit ireki profila aldatzeko (fitxategia etc karpetan dago etc/profile). Agindua honela eman behar zaio: sudo gedit /etc/profile
3. Testuaren bukaeran esaldi hau gehitu behar da: export AWT_TOOLKIT=MToolkit
4. Gorde fitxategia (Archivo->Guardar) eta aldaketak nabaritzeko saioa itxi.
Azalpen gehiago Cmap Forumean aurkitu ditzakezu.

No comments: