Monday, February 01, 2010

CMapTools Ubuntun erabiltzeko

CmapTools kontzeptu mapak egiteko programa Ubuntu Karmic Koala distroan instalatu berri dut. Oso azalpen onak ematen ditu Ernest Prat-ek Cosas de Mapas Conceptuales blogean. Horiek guztiak jarraituz, lortu dut softwarea martxan jartzea baina... Mapak ez dira ikusten, JAVA bertsio bi elkarri joka dabitzalako.
KONPONTZEKO ZER?
Esaldi bat sartu beahr da erabiltzaile profilean hau konpontzeko, honela eginez:
1. Editatu behar da eabiltzaile profila esaldi labur hau gehituz:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit
2. Aplikazioen menuan ireki behar da kontsola bat (Aplicaciones->Accesorios->Terminal) eta Gedit erabiliz etc/profile karpetan daogen fitxategia aldatu. Sintaxis egokia hauxe da:
sudo gedit /etc/profile
3. Behin irekita joan fitxategiaren bukaerara eta kopiatu hitzez hitz esaldi hau:
export AWT_TOOLKIT=MToolkit

4. Gorde fitxategia (Archivo->Guardar) eta aldaketan eragina izateko sesioa itxi.
Hortik aurrera (niri gutxienez) arazoa desagertu zait, eta mapak sortu & editatu ditzaket!

NIRE AHOLKUA DA... CMT erabili dezazun (baita) LINUX-en ere ;)
1. Programaren bertsio beta berria deskargatu dezakezu hemendik:
ftp://ftp.ihmc.us/DownloadCmapTools/CmapToolsBeta
2. Ernest Prats-en blogean Cosas de Mapas Conceptuales azalpenak jarraitu: http://cosasdemapasconceptuales.blogspo ... en_15.html
3. Eta arazoak izanez gero jo Cmapsen forumera azalpen bila: Mario, Alberto eta beste IHMCko kideek gustura erantzungo dizute...
Zorte ona izan!

No comments: