Thursday, November 23, 2006

IKTB telebista digitala martxan

Bilboko Abandoko Berritzegunean, B01 delakoan, Telebista digital zerbitzu bat jarri da martxan: IKTB. Zerbitzu hau intranetean bakarrik erabili daiteke.

EMISIOAREN FROGAK
Froga batzuk egiteko bada ere, IKT Telebistan Hezkuntza sailak dituen jardunaldi ezberdinen bideo digitalak daude ikusgai. Duela sei urtetik hona, Berrikuntza zuzendaritzatik antolatu diren ekitaldien bideo digitalak hain zuzen ere.
Besteak beste:
  • 2000. urteko CIEDIGITAL: Euskal Hezkuntza digitalaren nazioarteko kongresua
  • 2001.ean Gasteizen ospatutako Elkarbizitza Kongresua
  • Bake Hezkuntzaren topaketak
  • 2002an Barakaldoko Aniztasuean Elkarrrekin bizi
  • 2003,ko Euskaldunako IKT topaketak
  • 2004.ko Elkarbizitza Programaren Naro fororako bideoak
  • 2005.ko Gatazken kudeaketarako Paco Casconen hitzaldia
  • eta pasa den astean ospatu den Batxilergoko I jardunaldien bideoak ere
Zerbitzu hau ordenagailu zahar birziklatu batean instalatu da, Linux Ubuntu batekin, eta Twonkyvision softwarea erabiliz.
Gehiago jakiteko ikusi azalpen hau

1 comment:

komunikasten said...

kaixo!
IK telebistaren inguruan zerbait gehiago dakizu?
Gaur ETBn horren berri eman dute baina ez dut sarean aurkitu.
Eskerrik asko!
Ni ere etengabeko komunikazio ikaslea naiz: http://komunikasten.wordpress.com/