Sunday, November 30, 2008

Amarauna ikustea lortu dugu

Gaur ikus-gai egon da Amaraunaren irrati saioa.
Baina inortxokere ez du ikusi;beno Eitbko estudioan geunden hirurak izan ezik.
Webcam txiki bat jarri dugu mikrofonoak dauka babeslearen gainean, eta ordenagailuari USB bidez konektatuta.... zas!
Ustream bidez airean edo sarean jarri dugu seinalea.
Bontxiren argazkietan gehiago ikusi dezakezu!

PROZESU TEKNIKOA
Zenbait tramankulu eraman behar izan ditugu:
  • webcam-a USB koneksiarekin ordenagailuko pantailakoarekin baino gehixeago ikusi ahal izateko
  • "karta-de-ajuste" egiteko kutxa (argazkian ikusten dena)
  • Irrati-gailu bat audio seinalea hartzeko: sinisten ezbaduzue ere, irrati-estio horretan ez dago erretornoko seinalerik, eta "transistore" zahar batekin saiatu gara harrapatzen (ez dugu lortu)
Beno ba guzti horren ondoren BROADCAST egitea lortu dugu (audiorik gabe) eta... inortxo ere ez da konektatu streaming seinalea ikusteko.
Hurrengoan egingo al dugu berriro ere?

Friday, November 28, 2008

Amarauna ikusgai

Armiarmek egindako sarea ez da erraz ikusten, goizeko garoak ez badie delaziorik egiten.
Euskadi irratiko Amarauna saioari ere, blogari teknopata komunikazio zale atera zaizkio, orain arteko diskrezioa aireratu nahi dutenak.
Eta igandehonetan irrati emisioa ikusgai jarriko dute, Joxek & Bontxik, Josiren laguntzarekin. Eta Donostitik,Arantxa bikoitzak eta Edurnek... esatari-ikusle.
Hau marka!
Stream videos at Ustream

Wednesday, November 26, 2008

Kameratoian parte hartzeko apuntatu oriantxe

Joxe Rojasen bidez jakin dut lehiaketa honen berri: Kameratoia Ikusentzunezkoen rallya.
Eta apuntatzeko epea bukatzear dagoela ere!
Osea-ke... parte hartu nahi baduzu, bizkor ibili.
BAINA ZER DA KAMERATOIA?
Hauxe diote antolatzaleek: "Kameratoia ikus-entzunezkoen festa bat da, goiz-goizean hasi eta gaueko lehen orduetaraino luzatzen den festa. Euskaraz ikus-entzunezkoak sortzeko zaletasuna duten lagunen bilgune bihurtu da hiru urtez Rallya eta aurten ere horixe izango da."

Tuesday, November 25, 2008

Amaraunean erortzeko erraztasunak

Teknopata baten blogean, Joxe Rojasen eskutik, Amarauna saioan erortzeko gero eta erraztasun gehiago topatu ditzakegu (Bentxiren Argazkian Joxe & Josi Eitbren estudioan).
Bere disko gogorra programatu eta igandeko saioa grabatu egin zuen.
Ondoren bere blogean argitaratu podcast moduan, denok entzun ahal izateko, eta horrez gain, jorratutako gaiak, banan banan aipatu.
Eskerrik asko Joxe, eta Amarauna saioko kide eta kolaboratzaileei.
Segi horrela: fin eta bizkor!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

IKUSTEKO EMISIOA...
Stream videos at Ustream

Monday, November 24, 2008

Eee PC bat konfiguratzeko CIDIRen laguntza

Jorberi eskatu nion laguntzeko baina....
Azlenean M@ken laguntzari esker argitu da bidea.
Blogspiriten blogaria CIDIRen dago orain su-ta-gar, eta bere aholkuak hauexek izan dira:
Ea oraingoan argitzen naizen/garen. Kontatuko dizuet

Thursday, November 20, 2008

Atleti gorri-ta-zuria, abots zuriekin kantatuta

Atletiren ohiuak hemen bakarrik ez: Congon ere entzuten dira.
Eta abots zuriek abestuta. Ikusi bestela euskaltubeko bideo hau.

Wednesday, November 19, 2008

Googleren Bideo-txata

Gmail kontuarekin posiblea da orain bideotxat zerbitzua erabiltzea (Linuxekin orindik ez baina... laster)
Kontua da plugin bat deskargatu behar dela (Firefoxerako bederen) eta zas!
Zure kontaktuekin hitzegin, karetoa ikus eta dena For Free!
Hogerleko bat soltatu gabe!
Animatu zaitez instalatzen & probatu lehenbailen!

Tuesday, November 11, 2008

Google Video ala Blip TV

Artista bat dut lagun eta bideoren kalitateaz arduratuta dago.
Euskal Telebistako grafismoan lan egiten duenez, ikusten dena irudiaz arduratzen da.
Nondik datoz burukominak?
Bideo bat DVD kalitatean egin ondoren, nola ikusi daiteke hobeto Interneten? Koldo Etxebarria (hauxe da bere izena) Camargon egon zen udaberri honetan, Camargo Cibernetico zeritzon erakusketan. Eta bideo bat egin nion. Kontua da nola ikusi daiteke hobeto? Google Video-n ana Blip TV-n?
Hementxe daukazue aukera bion artean konparatzeko!
Googlen honela agertzend a


Eta Blip TVn honela:


Zer uste duzu zuk? Zeinek ematen du kalitate hobea? Bilatu konparatu & eman zure iritzia mesedez!

Saturday, November 08, 2008

Software librea nahi dugu

Bagara jende mordo bat aldarri hau esaten duguna: Software librea nahi dugu!
Eta gaurkoan, Idoia Mendiaren blogean irakurrita, ekimen berri hau aurkitu dut. Ez da lehena, ez da originala (askori entzun baitiot orain arte ere proposaen berina), ez da berria... baina beharrezkoa da nire ustez, orain ere hauxe ozenki eskatzea: Software librea nahi/behar dugu!

GEHIAGO JAKITEKO EGITEKO:

Thursday, November 06, 2008

Open Office euskaraz itzultzeko bidea

Iñaki Larrañagak (Dooteo) Open Officeren euskarazko bertsioaren bide luzea kontatzen du SLUN08 jardunaldian.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin 2.2 bertsioa egin zuen, baina proiektua bukatuta, bolondres lana egin behar izan zuen, laguntzarik gabe.
Aste bete borrokan pasatu ondoren, atzo bertan gelditu omen zen erabilgarri, konpoilatu ondoren!

SLUN08 & euskara

Iñaki Alegriak Software Librea eta euskara aztertzen ditu, berak eta Juanan Pereirak idatzitako artikuluarekin hasiera emanez.
Orain arte emandako pausuak aipatzen ditu, orain arte (jardunaldi hau baino lehen) zenbait pausu eman direla:
* bai sistema eragileak euskaratzeko (windows eta linux) lehena hezkuntza sailarekin eta bigarrena kultura sailarekin
* bai software produktuak euskaraz jartzeko

Gogora ekartzen du Sustatun argiratatutako berrria: Jaurlaritzak SLri ezetza eman zionekoa.
Euskarazko software katalogoa aipatzen du ere, Udako Euskal Unibertsitatean eskaintzen dena.
Jarrian, Web 2.0 komunitatea eta sare sozialak aipatzen ditu, hauetan SLa nagusia dela aitortuz: blogari, nirebloga...
Prestakuntza ekintzaq bezala asmoz erakundearekin antolatutako ikastaroa ezagutrzera ematen du.
SLren aldeko Masa Kritikoa aipatzen du, baina arazoa non dago: fisikan ala etikan?
  • Hard gutxi daukagu (euskaldunak),
  • softa teknologietan jende alfabetatua izango litzateke (hackerrak edo)
  • ekintza auzolanean ibiltzea da, lan ezberdientan inplikatuz kolaboratiboki
Honela gero eta masa gehiago, baina batez ere jarrera kritiko batez aritzea behar dugu.

Thursday, October 30, 2008

Children of Men ikusi dut etbn

Aste honetan, Felix Linaresek aurkezten duen saioan, Children of Men filma ikusi dut. Benetan... txundituta utzi ninduela.
Arrazoi askorengatik.
Errealizazioa oso ona dela uste dut; eta girotzea aparata.
Baina sakoneko gaia.. gordina bezain gaurkoa.
Alfonso Cuarteron mexikarrak gidoituta eta zuzenduta, 2027an kokatzen da drama: atzerritarrez inguratutako Bretaina Handian ez da umerik jaoitzen aspaldi. Emakume guztiak antzu gelditu dira.

Monday, October 27, 2008

Hogeitazazpian 27 urte

Nire irakasle ohi batek (EHUko IEKom fakultatean), urriaren 27an, hogeitazazpi urte bete(tzen) ditu.
Lehendabizi zorion ONAK opa nahi dizkiot: 27 arrazoi on zoriontzeko.
Eta aurrerantzean, orain arte bezalako bizitza (& ekoizpena) oparoa eta emankorra izan dezala opa nahi diot:
Zorionak Katixa! Segi horrela beste 27 urte... gutxienez!

Sunday, October 26, 2008

Windowsekin halabeharrez

Gaurko Amarauna saioan, Jakintza ikastolako bideoa komentatzen genuene artean, Paco Riviere irakaslearen kasua agertu da: Windowsekin betirako eta halabeharrez behartuta egoteko kondenatu dutelako. Ez duzula sineste? Irakurri hau!

SOFTWAREA & HARDWAREA BANAEZINAK
Pacok PC City denda batean Samsung eramangarri bat erosi zuen 2005 urtean. Eta aurre-instalatutako Windows sistema ekarri zuen berarekin.
Riviere jauna saiatu zen sistema eragilea "itzultzen" eta ezin izan zuenez, tribunaletara joan zen.
Bi urte bueltaka ibili ondoren, arrazoia kentzeaz gain, tramite guztien "kostuak" ordaintzeko zigorra jarri diote ere.
Zer deritsozue gertatutakoari? Hamaika ikusteko (eta jasateko) jaio gara.
Baina Windowsekin ere??? Linuxen askatasuna aldarrikatzeko, Jakintzako umeak daude.

I'm a PC from jakinmin on Vimeo.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO
  • Zabaldu berri hau blogosferan
  • Aupatu gaia
  • Irakurri Paco Riviereren informazioa

Irratia & telebista batera

Amarauna saioa ikus, entzun eta parte hartzeko erreztasun guztiak jarri nahi dituzte.
Igande honetan sare-birtual-radio-foniko totala sortu nahi dute, blogari eta entzule guztiak harrapatzeko asmoz. Ea nola ateratzen zaien.
Stream videos at Ustream

Thursday, October 23, 2008

Amaraunean erori garela ikusteko...

Nire amamak esaten zuen: hamaika ikusteko jaio gara!
Eta egia zen/da: amaraunean erori nintzela esan nizuen; eta oraingoan ikusi ahal izango duzue.
Joxe tekno-frikiak froga bat jarri digu, eta gainditzeko puntuan nago.
Norbaitek aguantatuko al du pantaila aurrean, irratian esaten ditugun kontuak entzun artean??
Hamar mila baietz!

Ordenagailuei tratu ona emateko bidea

Hezkuntza Telebista & blogak blogean, berri ba irakurri dut gaur goizean, txundituta utzi nauena: Jakintza Ikastolan du jatorria, eta bideao ta guzti dator.
Zein jende dagoen han ezagututa, zer espero genezakeen?

  • Maite Goñi, ikt-eroa, beste saltsa askotan egoteaz gain, Amarauna saioan ere partaide da

  • Gorka Julio teketetzen baldin badabil, ze arraio aterako da hemendik?

  • umeen eskuetan ordenagailuak uzten baditugu... nola ikasiko dute "educacion para la ciudadania" ospetsu hori?

Azaldatuta nago eta ezin dut sinetsi: ordenagailuek ere autonomia eskatzen hasi eta... independentzia aldarrikatuko al dute laster?
Gai hau Amaraunean hitz egiteko modukoa dela uste dut. Nirekin bat al zatozte?


Monday, October 13, 2008

Eee PC bat eskuratu dut

Duela gutxi, azpi-eramangarri bat eskuratu dut: Asus Eee PC horietariko bat.
Linuxekin jantzita eta diru gutxirekin ordainduta.
Egia esan esperientzi berri bat da: mikro-konputazioa esango nuke.
PDA bat baino gehiago eta eramankor bat baino gutxiago.
Baina tarte horretan (balio duenagatik) ezin zaio gehiago eskatu.
Ez duzue uste?

ARAZOREN BAT EDO BESTE
Unibertsitatean erabiltzeko asmoa nuen, IEKom ikasketak arintze aldera, baina Eduroam sarera konektatzeko lehenengo arazoa: suplikante bat behar omen du.
Eta instalatzeko terminal bat ireki: nola demontre irekitzen da? Nondik ateratzen zaio holakorik?
Josu Orberengana joko dut arazo hauek konpontzen laguntzeko. Josuuuuuu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Gai honetaz gehiago jakin edo egin nahi baduzu:

Sunday, October 12, 2008

lehen filma Espainian

Pilarika egunean egin omen zen lehen filmazioa Espainian: eguerdiko 12etan mezatik ateratzen ziren artean.
Baina batek baino gehiagok hori mito bat dela diote; edo gezurtxo bat dela esaten duenik ere badago.
Kontua zera da: zinema soziokulturalki eraikitako gauza bat dela uste dut nik.
Eztabaida hau euki nuen IEKomen izan nuen irakasle batekin:
  • Berak zinemaren historia azaltzerakoan, sozio-politikoko ontzat ematen den bertsioa kontatu zigun: Eduardo Jimeno Correasek egindako filma, Espainian, Lumiere anaiei erositako kamara batekin egin zen lehen filma zela, 1896ko urrian halegia.
  • Eta nik beste iritzi batzuen arabera, hori horrela ez zela esaten zuen ikerleren bat edo beste bazegoela.
Bilboko mediku batek, Frantziako irakasle baten laguntzarekin (Jean-Claude Seguin), frankismoari ondo zetorkion teoria hau ikertu eta bestelako egi bat (edo batzuk) topatu zituzten. Bere doktoretza tesian luze ta zabal darrai Jon Letamendik ideia hau azaltzen, baina azken batean, honetan laburtu daiteke:
garai politiko konkretu batean eraikitako teoriak eta egiak, ezbaian jarri daitezkeela; eta testuinguru bakoitzeko baldintzak aztertuz, ezagutza, zientzia eta jakituria handiagotuz joan.

Ez duzu/e uste horrela gehiago ikasiko dugula denok zinemari buruz, kulturari buruz, gizarteari buruz?
Esango didazue

Wednesday, October 08, 2008

Amaraunean liatu naiz

IEKom ikasketen lagun batek aipatuta, Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartu dut.
Bi blogari trebe izan ditut ondoan: Joxe eta Bontxi.
Eta di-da baten lehen saioa zepilatu dugu, bakoitzaren aurkezpen xume bat egin ondoren, ondoko gaiak jorratuz:
  • Second Life eta mundu birtual horretan Euskararen Kultur erakundeak egin duen aurkezpena
  • Youtuberen Nire Izenean edo "In my name" ekimenaren gorabeherak
  • Euroganberan blogei buruz hitz egin eta onartu dena: esaten dena eta idatzi dutena... ez da berdina; beraz iritzia sortzeko gehiago eztabaidatu beharko da! Gai honek soka ekarriko du, blgosferan bederen.
Konturatu ginenerako, hamaiketako berriak etorri ziren eta... lehen eguneko tartea amaituta!
Bertan egon ginela frogatuta gelditu dadin, argazki pare bat atera eta... hurrengorarte!

Gehiago jakiteko/egiteko/liatzeko:

amarauna1