Ikasle (eta hezitzaile) sentitzen naiz, maixu bezala lan eginez. Simetrian komunikatzea gustatzen zait, eta nahaigo dut emi-rec izatea, haundiki esaten didatena sinistea baino
Ikasketa Objektuak standar irekiekin, Pablo Garaizarirakaslearen gaia izan da Elearning2 nazioarteko kongresuan. Izenburu honekin "La importancia del uso de estándares abiertos en la definición de Objetos de Aprendizaje" Inés Jacob Deustuko Unibertsitateko lankidearekin batera prestatuta.
Abestiak entzuteko dira; baina sentitzeko eta pentsatzeko ere ezta? Kitarra batek eta abotsekin soilik, gauza potenteak eta sakonak esan daitezke. Adibide bat da hau:
Irratiaren Ekoizpenean, Irakaslearen proposamena jarraituz, lehen taldeak Podcast gaia jorratu du: fenomeno egin dute neskek! (Arantzak berak ere gai honetaz zertxobait ulertzen du-ta!) Podcast eta RSS sistemak aipatu ondoren, historia pixka bat kontatu digute, hainbat adibide jarriz, azalpena osatzeko.
BIGARREN TALDEA Irratiaren historia jorratu dute bigarren taldeko kideek: Sarrera historiko bat haseko, Nafarroako Xorroxin irratia Iasoneren ahotik entzun dugu, Euskadi Irratia, beste adibide askoren artean.
Ondorio bezala, lan-taldean ateratako pare bat azpimarratu daitezke:
muga geografiko zein politikoak gainditzeko aukera ematen du: adibidez irrati askeen arteko lankidetza sortu da, bien/askoren arteko lankidetza, e.a.
Irratia entzuteko eta egiteko modu berria sortu da: ikusentzunezko irratia, interaktibitatea gehituz, partaidetza bide ezberdinetatik erreztuz...
HIRUGARREN TALDEA Garapenerako Irratiak azaltzen ditu, berezitasunak, eremu geografikoen arabera, finantziazioa aztertuz, e.a. Pirata eta libre izatea gauza ezberdinak direla zehaztu du irakasleak, eta aukera eman digu gizarte gaietan zentratutako irratiak sakonago ezagutzeko.
Adibide hurbil bat bezala, Izaro Gorostiagarekin egindako elkarrizketa aztertzeko proposatu dugu.
Bukaeran kuña publizitario bat sartu da "esperientziaren ahotsarekin" (karka xamar agian?): "dirua ez da gaur muga irrati bat egiteko: pentsatu zer esan nahi duzun, eta erabili dohainik dauden baliabideak". Ekintzaren lekuko argazki hauek dira.
Leioako Unibertsitatean ospatuko da bigarren Elearning2 izeneko nazioarteko kongresua. Web 2.0 eta hezkuntza duten esparru zabala eta interesgarria jorratuko dute, Abenduaren 20 eta 21ean.
Eskuin aldean "Embed" adierazten duen kutxa bat irekitzen da: kode osoa kopiatu (Ctrl-C) eta gure blogaren editatzeko lekura eramango dugu. Etiketak ireki eta itxi egin behar dira holako keinuen artean (<>)
Blogger-en gaudela, post berria sortu, izenburua jarri, azalpen labur bat idatzi eta jarraian embed kodea itsatsiko dugu (Ctrl-V)
Leioako Medikuntza Fakultatean Informatika Medikuentzat ikasgaian,Web 2.0 zer den ikasten saiatu gara. Ikasleek blog bana sortu dute, "blogetan idazteko egunean"; hona hemen emaitzak:
Leioako Medikuntza Fakultatean Informatika aplikatuaren klase batean laguntzeko eskatu didate. Horretarako dokumentu bat sortu eta proposamen hau egiten dizuet:
Gaur ere, txundituta gelditu naiz bideoekin Interneten. Zergatik galdetuko didazue? Ez duzu eskarmentu nahikorik hartu Web 2.0ko zerbitzuekin? Ba ez! Gaurkoa are txundigarriagoa da. Ikusi bestela
ZIENTZIA ASTEA TURKIAKO TELEBISTAN Gezurra da esango didazue: nola ikusiko dira Zientzia Astearen bideoak Turkian? Eta euskaraz gainera? Ba bai; sinistu iezadazue!
Beste gauza bat bilatzen negoela, globalizazioari esker topatu dut... Turkian gure bideoak ikusgai daudela! Seslitv.com du izena eta sistema oso erreza da:
Youtuberen erabiltzaileak aipatuz,
bere jarioa segi eta argitaratzen dituen bideo guztiak zerrendatzen ditu;
HISTORIA HASTEN DA... Gaur Ikusentzunezko Komunikazioaren Bideo Ekoizpena eta errealizazioaren klasera nindoan, NontzeFilmeko jendea zetrorrelako; Ikasle xume bat bezala, gelara sartu eta nire tokian esertzera nindoanean.... ZAS! Ander Duquerekin bideo-hitzaldi bat egin nahi dugu eta gauzak ez dute funtzionatzen espero bezla! Bapatean gogoratu dut, Mc Giver bezala, pendrive batekin eta txikle pixka batez....
BIDEOSOLASALDIA BIDEO-EGILEAREKIN El Duque Negro kontaktatu dugu azkenean eta esan dituen artean, pare bat gauza nabarituko nituzke:
ideia oso inportantea dela, ekoizpen guztien hasiera delako
sentimenduak eta norkberak pentsatzen/bizitzen/sentitzen duena zaindu & landu behar direla.
Eta Anderren lanaz gozatzeko, hona hemen bere azken lanetariko bat: Sugus & Brandy. Eskerrik asko Ander!
Zientzia Astea bukatu berri delarik, hainbat informazio eta material sortu eta argitaratu dute:
antolatzaileek bere web orrian eta blogaren bitartez
partaide eta bisitariek bere argazki makinarekin edo/ta blogosferan
Hementxe daukagu adibide bat: Donostiara hurbildu diren gazteen iritziekin sortutako bideo hau. Sergio Mongek eman digu horren berri, Zientzia Astearen blogean.
Zer nolako berri kaxkarra: YouTuben bideo asko dagoela edozeinek daki! Baina ondotxo dakizunez, Web 2.0 tresnak "beta perpetua" kategorian daude; YouTuben ere. Orain arte:
oso mugatuta egon da igotzeko modua (banan bana igon behar ziren)
argalak izan behar ziren: 100 MB baino arinagoak.
Luzera orain eta lehen ere, 10 minutukoa badaere, bideo asko ekoizten baduzu batera, oso ondo etorriko zaizu Multi-Video Upload sistema. Berriki jarri dute martxan YouTubekoek, eta nire lehen igoera anitza egiten dudan artean, horren berri ematen dizuet. Esperientzi gehiago dudanean, bere trikimailuak kontatuko dizkizuet. Bitartean, erderaz artikulu hau irakurri dezakezu, gehiago jakiteko; Julen Iturbe nire lagunak aholkatu zidan eta ondo dagoela uste dut. Eta disfrutatu daukagunarekin: dohainik da-ta! Hona hemen sistema honekin igon dudan lehen bideoa: Xabier Eskizabel da, Zientzia Astearen Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketan saritutako bat. Berri hau zabaldu nahi baduzu, segi esteka Zabaldu.com-eraino
Zientziaren astea girotzeko & animatzeko antolatu den Wikipedia lehiaketan parte hartzeko gero ta aukera gehiago dauzkazu! Zientzia-astea blogean irakurri dezakegunez, "epea azaroaren laura arte luzatu da". Portatil bat irabazi nahi baduzu/e, animatu zaitez/te: erreza da-ta!
Open Officeren testu dokumentuak (.ODF abizena daramatenak), irakurri eta idatzi daitezke Microsoften Word programatik, MS Officerekin. SUN Microsystems etxearen lanari esker, interoperabilitatea aregotzeko, Microsoften Office serieak ere ahal izango du, "irakurri eta idatzi", Open Document formatoan. Plugin bat besterik ez duzu deskargatu behar, exekutagarria den fitxategi batean (30 MB dira)
Carlos Castaño Baezako Unibertsitatean egon da uda honetan, sareekin ikasteaz gogeta egiten. Bere gaia jorratzeko, "Innovación educativa y uso de las TIC", aurkezpen argia bezain argigarria erabili zuen: hona hemen Slide Sharen konpartitu duena.
Ikasketarako daukan web-tokian, Weblearner.info delakoan, bere komentarioa ere irakurri dezakezu: merezi duela uste dut. Niri gutxienez, argigarria gertatu zait.
Joxe Aranzabalen Blogean (Faroan hain zuzen ere) komunikazioa hobetzeko erreferentzi on bat aurkitu dut. Alexei Kapterev izeneko komunikatzaile batek sortutako aurkezpen bat aipatzen du, eta merezi duela aitortzen digu Joxek. 5 minutu nahikoak dira ikusteko eta idieia nagusiak ulertzeko, ingeleraz badago ere.
Joserra Gartziak Sergio Mongeren tesia zuzendu du. Bazkalondo lasai baten, punturik garrantzitsuenak biltzen ditu, Sergiorekin eta Lukas Rodriguezekin hizketan. HezkunTBn jarraitu dezakezu gai honi buruzko eztabaida.
Bilbon ospatu zen Aporendices taldearen bileran, bapatean "un consultor" deritzona agertu zen. Kamara batekin ornituta, erreportai on bat egin du esan eta egin genuen guztiaz. Ona eta laburra, bi bider ONA! Bestela, ikusi hemen!
Antoni Zabala, Bartzelonako IRIF edo Insitut de Recursos i Investigació per la Formació delakoaren partaidea, Bilbon egon da. Hezkuntza sailaren laguntza zerbitzuen prestakuntza ekintzen barruan (Bguneak, CEIDA-k, etab.) curriculum berriaren ezarpenari buruz gogoeta egin du. Decroly, aipatzen hasi zen, 1906. urtean honakoak esaten zituelako “bizitzrako hezi” egin behar dela. LOGSE aipatu zuen behin baino gehiagotan orduko zenbait jarrera eta gaitasunak oraingoan konpetentziekin zerikusia dutelakoan. Baina bere ustez eraginik handiena izango duena gelako estrategiak izango dira azken batean metodologiaren aldaketa sakonak, 30 urtetan zehar, mantendu beharko lirateke benetako eragina izateko. Bitartean
Picasa album honetan, zenbait argazki ikus ditzakegu, bere hitzaldian zehar atarata, eta
Jesus Mari Goñik curriculum diseinu honen ondorioetaz hitz egin zuen, zehatz eta zorrotz.
Atsedenaldi baten ondoren, Goñik eta Garagorrik aukerak eta arriskuak aurrikusi zituzten mahai inguruan Camporen ekarpenekin aberastuz. Bertan azaldutako aurkezpenen argazkiak Picasan jarri ditut, banaka edo aurkezpen bezala ikus ahal izateko, ondoko hau bezala.
Getxo Ikasblogak Anibal de la Torreren hitzaldi bikain batekin hasi dira. Gai honi buruzko berri guatiak jakiteko, jo Technoratin Ikasblogak etiketa iksutera. Baita Flickr-en Ikasblogak ekitalditik dauden argazkiak ikus ditzakezu
Daniel Gutierrez, EHUko irakaslea eta software librearen defentdatzailea Donostiako Moodle Moot jardunaldiei eman die hasiera. SLaren lau askatasunak aipatu ditu, Richard Stellmanek zehaztuta. Ezinbesteko markoa da Moodle ulertzeko eta garatzeko; hemen ikus/entzun dezakegu Leioako Elearning-2 nazioarteko kongresuan esan zituenak
Thomas Owadenko Trivop aurkezten du: Hotelentzat espreski pentsatutako bideogiden zerbitzua. Jendeari begietatik sartuko omen zaizkio, toki horien berezitasunak; eta egia esan, komunikatzeko, bideo labur bat baino efektiboagorik, ba al dago?
5 minutuko bideoekin osatutako Bideo-pedia da 5min delako zerbitzua. Bere tokian honela argitzen dute beraien helburua: "5min is a place to find short video solutions for practical questions and a place for people to share their knowledge." Hau da, arazo praktikoei bideo-erantzunak bilatzeko toki bat. Aurkezpena bera bideo-klip batzuen laguntzarekin egin du teknikari ona bezain komunikatzaile trebea zen gure laguna. Bukaeran ideiarik garratzitsuenak laburtu ditu, irudi adierazgarri honetan.
Bilbon hasi berria da Blogak 2.0 jardunaldia. Startup session starts with Rob Malda. Atsegina bezain interesgarria bere kontakizuna:
hasierako minutuak tentsio dramatikoa areagotzeko erabili ditu, denon jakin mina pizteko.
ondorengo minutuetan denok sartu gaitu bere istorioan, Slashdot nola gauzatu duen adierazteko
Etortzerik ez badzu izan, lasai: zuzean emititzen ari da Interneten, antolatzaileen ahaleginari esker! Eta blogosferan egosten dena momentuoro jakiteko ikusi Technoratin etiketa hau: blogak2.0
Euskaraz lan egin ahal izateko, tresna potentea dugu Euskal barra: FireFoxen gehigarri bat bezala agertzen da eta bertsio berriak egon ahala, eskuragarri izango duzu.
Bere sortzaileak esaten dutenez:
"euskera-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa, ZT Corpusa, Opentrad itzultzaile automatikoa eta XUXENweb zuzentzaile ortografikoa)" da
Oso gomendagarria testuak idazteko, itzultzeko eta hizkuntza ezberdinetan lan egiteko.
Getxolinguae deritzon jardunaldietan egoteko aukera izan dut. Zibereskola blogean argitaratu dute lehen orduan eguneko primizia bat: Unai Elorriaga bertan zegoela hizlari. HezkunTB blogean ere jarraitu ahal izan dugu bideoen bitartez esaten eta egiten zena. Goizaren bukaeran, antolatzaileek sortutako Getxolinguae blogean ere, Gemma Lluchen esanak ikusi eta irakurri ahal izan dugu. Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jo HezkunTB blogera
UEUk antolatu berri duen Web 2.0 Hemen jardunaldietan zenbait ikuspegi interesgarri azaldu dira. Hainbat pertsona eta talde edo grupuskulo izan ginen bertan, sare soziala josten:
EH2.0 Komunikazio eta aurkezpen interesgarri horien artean, Iratxe Esnaolak egin zuena aipatu nahi dut: EH2.0ren ikuspegitik dauden erronkak eta aukerak azaltzen dizkigu. Argi eta labur. Orain falta zaigu.... animo ta agregatu, nahastatu, birerabili, sare soziala sortu! (adibidez Zabaldu.com atarian zabaldu berri hau)
Euskal blogosferan ere, Maiatzaren 2an, Paulo Freireri omenaldi txikitxo bat egin nahi diot. Gaur bertan 10 urte betetzen dira Paulo joan zenetik, eta aukera ona da, euskaraz ere, zertxobait ziber-espazioan argitaratzeko. Idea on bat iruditzen zait, Wikipedian, euskarazko bertsioan berari buruz, sarreratxo bat sortzeko. Erreferentzi bezala, gaztelaniazko Paulo Freire sarrera hartu dut
Irakasle guztiak erabili ohi dugu nola/halako aurkezpena, dakiguna komunikatzeko. Era digitalean, ordenagailuarekin batera etorri den aplikazio bat hartu dugu (gehienok) lagun gisan: "Puntu Indartsua" edo Power PointMicrosoften lehioarena. Gaurkoan, YouTuben Dean Shareski-k egindako bideo interesgarri hau topatu dut, PowerPointekin egiten diren aurkezpenetaz gogoeta egiteko. Uste dut zenbait giltz ematen dituela, ate hori zentzuz zabaltzeko & erabiltzeko. Azalpen gehiagorekin Hezkuntb blogean ikus dezakezu ere. Iraupena 20 min.
Bideoa interneten gai bizia, potentea eta boteretsua bihurtu da. Erabiltzaile gehienek bagenekien hori; baina oraingoan Frantziako Mediametrie enpresak, audientziak neurtzen aritzen dena, txosten interesgarri baten frogatu du hori. Emailaren pareko erabilpen bat bezala izendatu du, Empresa Digitalaren boletinean irakurri ahal izan dugunez: "Killer Applikation" izena jarri diote, komunikatzeko bide "berri" honi. Eta horren adibide on bat HezkunTB bideoen bloga da: Hezkuntza, Telebista eta Blogak elkartzen duen tokia
Aurkezpen bat egin nahi duzu eta soinu bat edo beste sartu nahi duzula? Oso erreza da, motel! Bakarrik beharko duzu minutu pare bat, kontatu nahi duzuna pentsatzeko eta gero:
Aurkezpenen programa ireki (Impress edo PowerP)
Zure testua idatzi nahi duzun giroa sortuz (esan nahi dut, soinua kokatuko duzun testu-ingurua)
Soinu programa ireki (Audacity edo beste audio editore bat), eta mikro baten laguntzaz, esan nahi duzuna grabatu (ez ahaztu gordetzea).
Ondoren aurkezpena joan eta txertatu: diskoan gorde duzun direktorioa aukeratu eta listo. Gomedio bat: arazorik ez izateko gorde fitxategi guztiak karpeta berean; bestela arazoak euki ditzakezu beste ekipo batean, edo CD/pendrive batean grabatzerakoan.
Honela zure mezua "aberastuta" gelditu da soinu horrekin: musika, zarata, hitzaldia... nahi duzunarekin! Adibide bat jarri daiteke HABEren baliapideetan aurkitzen den Maite Maite Maitea nobelarekin. Eta saio hauen audioa aurkitzeko, bisitatu Archive.org zerbitzaria, azalpenak entzun ahal izateko. Beste elementu gehigarri bat, Gifllyren grafiko hau izan daiteke.
Youtuben bideoak daudela jende guztiak daki: gero eta gehiago. Esan nahi dut gero eta bideo gehiago daudela, batetik. Baina bestetik jende gehiagok daki denbora pasa ahala. Baina bideo horiek deskargatu daitezkeela? Gaurtik aurrera uste dut egi borobil hau ere korritzen hasiko dela. DownTube deitzen da. Erreza da eskuratzeko, Windows eta Linuxerako bertsioak daude eta... probatu dutenak ondo dabilela esaten dute. Nik ere frogatuko dut eta... esango dizuet. Laste batean! Deskarga egiten nuen artean beste berri hau ere jakin dut: Getdemocracy atarian beste bideo-ikusle-gordetzaile bat dagoela. Bien froga & berriak izango dituzue bertan!
Hezkuntza Telebista Bloga: Web 2.0 bideohitzaldi fresko batean Blog berri honetan Anibal de la Torre blogariaren errferentzi interesgarri bat aurkitu dut. Web 2.0ren deskribapen xumea bezain argia egiten dut. Ikasugarria delakoan, gomendatzen dizuet, ikusteko, entzuteko, irakurtzeko... ikasteko azken batean
Deustuko unibertsitatean elkartu dira/gara dozena bi blogari, RSS gaiaren inguruan eztabaidatzeko, lan egiteko, probatzeko... Beste gauza batzuen artean, RSSak zer diren argitu, eta zerbitzu ezberdinak nola funtzionatzen duten probatzen hasu gara: Bloglines, Yahoo, Googlerena, ... Arratsaldean zehar gai interesgarriak sortu dira eztabaidagai: kopia egitekoren eskubideak (copyrigth, creative commons) norena da informazioa eta nola erabili, Adibide bezala bideo hau ikus/entzun dezakezu! Etiketak direlata, Flickr edo Panoramio azaldu dira. Bideoen artean Youtube agertzen da, RSSren bidez Zaragozako edo Munduko Hiriburuaren suskripzioak ahalbideratuz. (norbaitek zalantzarik balu, munduko hiriburuaz hitzegitean, konturatu dadila Bilbon izan dela elkarretaratzea) Aprendices taldearen 3. bilera izan denez, jendea ezaguna zen; baina gehienak Internet bidez! Ez da gaitasun sozialak galdu ditugula, baina sareari esker, harreman zabalagoak euki ditzakegu (batipat pertsona helduak garenean)
Otsailaren hasieran, Pertsona Helduen Hezkuntzaren Jardunaldiak ospatu dira Bilbon. Hona hemen, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Helduen Prestakuntza XXI. mendean gaitzat hartura, Norberto Fernandezek aurkeztutako egoeraren bideolaburpena.
Udaberri Galdua Euskadiko Artxiboan Ekainaren 11an
-
Euskadiko Artxiboan Ekainaren 10 eta 11an *ahozko historia*ren jardunaldi
bi dagoz, *Artxiboen Nazio Arteko Eguna* ospatzeko.
*Astelehenean*, Ekainak 10etan...
Boris en el aula
-
Click to Play Boris Mir plantea en Ikasblogak 2010 de Barakaldo la manera
de empezar a usar las TIC en el aula, como un kit de emergencia
-
Gaur egungo gazteek ikaragarrizko arazoak dituzte jateko orduan. Hori dela
eta, bulimia bezalako gaixotasunak ematen dira.
Hona hemen,elikadura arazoekin er...
Gaur IHESAren aurkako eguna dugu.
-
GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi
hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu
berri d...