Ikasle (eta hezitzaile) sentitzen naiz, maixu bezala lan eginez. Simetrian komunikatzea gustatzen zait, eta nahaigo dut emi-rec izatea, haundiki esaten didatena sinistea baino
Euskalerriko Unibertsitate publikoa tipa-tapa dabil. Kirola eta Osasuna bultzatzen, baina baita ere beste gai asko, pixkanaka pixkanaka, aurrera ateratzen Maiatzaren lehen igandez, jende ugari bildu zen Bilbotik Leioara joateko. Adin guztietakoak, ikasle, irakasle edo langile izanik. Egia esan Unibertstateak diten erronken artean, gizartearekin konketatzea eta denon (edo askoren) gogoak suspertzea oso inportantea da: gehiago ikas dezagun osasuntsu bizitzen. Eta Munduko Osasunare Erakundeak esaten zuenez, fisikoki, psikikoki eta sozialki egon beahr da osasuntsu. Animo denori eta segi aurrera!
Duela egun gutxi Mari Jose Urruzola joan da. Lankide leiala, emakume aparta; eta pertsonai politikoa ere. Galera handia izan da hezkuntza mundu osoarentzat, hezkidetzaren zutabe garrantzitsu bat izan delako. Hezkuntzarako berdintasuna eta justizia, hezkidetzaren eskutik datoz; gero eta gehiago. Inork ez du ukatuko gizaldi honetako gai potenteenetarikoa dela. Batez ere emakumeek borrokatu dutelako, eta guztion buru-bihotzean sartu digutelako.
Horien artean, Mari Joseren moduko emakumeak egon eta egongo dira. Bere lanak eta nekeak, emaitza oparoa izan dute; eta aurrerantzean ere izango dutelakoan nago. Bere hitzak garbi, bere arrazoiak sakon, bere ikuspegia argi eta dizdiratsu.
Feministen abestiak esaten denez...
Zutik emakumeak, hautsi gure kateak...
Pertsona guztien gizatsun maila hobetzeko, denon artean ekin behar diogu, emakumeen kateak askatzeari. Aurrera ba, gizonak eta emakumeak batera jarraituko dugu hezkidetzaren bidetik! Eskerrik asko Mari Jose!
Udaberri Galdua Euskadiko Artxiboan Ekainaren 11an
-
Euskadiko Artxiboan Ekainaren 10 eta 11an *ahozko historia*ren jardunaldi
bi dagoz, *Artxiboen Nazio Arteko Eguna* ospatzeko.
*Astelehenean*, Ekainak 10etan...
Boris en el aula
-
Click to Play Boris Mir plantea en Ikasblogak 2010 de Barakaldo la manera
de empezar a usar las TIC en el aula, como un kit de emergencia
-
Gaur egungo gazteek ikaragarrizko arazoak dituzte jateko orduan. Hori dela
eta, bulimia bezalako gaixotasunak ematen dira.
Hona hemen,elikadura arazoekin er...
Gaur IHESAren aurkako eguna dugu.
-
GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi
hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu
berri d...