Monday, April 27, 2009

Aurpegi zaharrak teknologia berriekin

Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako jendea atera du Jozulin blogariak teknologia berriei esker. Aurtengo ikastolen jaia, Ibilaldia09, Galdakaon ospatuko delata, aspaldiko argazkiak biltzeari ekin dio Josuk: duela 40 urtetik honako aurpegiak ikusi daitezke bertan.
Zorte ona opa diogu ekimen zahar-berri honi!

Friday, April 24, 2009

Nonick conference Bilbon:arratsaldez

Arratsaldeko saioa hasi da Eitbko egoitzan. Gaia zer da datorrena Interneteko bideo kontuetan.
Lau hanka jarri dizkiote mahaiari:
Ea nola dagoen ikus/entzun beharko dugu.

Teknopata baten elkarrizketa

Gaur Nonick09 conferenceren barruan gauza asko ikasten ari naiz. Eta jende berria ezagutzen. Besteak beste, Lost in Bilbao proiektuaren eragile bat: Ruben. Joxe Rojas Teknopatarekin egindako elkarrizketa topatu dut eta zuekin konpartitu nahi dut. Nola ikusten duzue?

Wednesday, April 22, 2009

Aurtengo Ibilaldia Galdakaon

Bizkaiko ikastolen jaia, aurtengo ibilaldia, Galdakaon ospatuko da Eguzkibegi ikastolak antolatuta. Bere spota ikusgai dago Youtuben. Orain apuntatu zure agendan maiatzaren 31, igandea, eta urbildu Galdakaora. Zure zai izango gaituzu!

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Tuesday, April 14, 2009

Nonick batzarrea Bilbon

Apirilaren 24 eta 25ean, Bilbon ospatuko da Nonick 09 batzarrea. Eitbk antolatzen du SPRIren babesarekin eta Alianzoren eskutik.
Gehiago jakiteko/egiteko

Saturday, April 11, 2009

Oroimenaren haziak Galdakaon

Galdakaon datorren maiatzaren 19an ekitaldi unkigarri bat ospatuko da Gerra Zibilaren oroimena berreskuratzeko.
Honela irakurri daiteke Galdakotar Blogean berria:
2.009ko Maiatzaren 19an 72 urte beteko dira Plazakoetxeko errefugioa bonbardatu zutenetik, 14 pertsona bertan hilda geldituz.
Orduko gertaerak jasan zutenen lekukotasunak ezagutzeko eta gerra zibilaren ondorioz galdutako pertsona guztiak gogoratzeko Oroimenaren Haziak izeneko omenaldia ospatuko da Torrezabal Kultur etxean.gonbiteamaiatz19
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

Monday, April 06, 2009

Galdakotik korrika

Larunbatean Galdakaotik korrika ibili ginen, euskararen alde.
16. Korrika gure herritik pasatu zen eta ehundaka galdakotar animatu ziren kaleetan galapaka, kantari, dantzari eta korrikalari. Ikusi bestela.

Wednesday, March 25, 2009

Korrika euskararen alde

Korrika (hamaseigarrenez) hastera doa laster baten.
Abiatu zaitez zeu ere, euskal herriaren alde. Bideoa IKTB tokian ikusi eta "enbebitu" (sartu) daiteke. Beraz fisikoki korrikan hasi zaitezke; edo blogeatzen ere korrika egin dezakezu!

Monday, March 23, 2009

Udaberriko loreak ikusgai

Urtaro aldaketarekin batera "Udaberri Galduan" tximurtu zirenak loretzen hasiak dira.
Oroimen historikoa berreskuratzeko blogean Udaberri Galdua delakoan 1.937 urtean bere etxeak, bere lagunak, bere haurtzaroa galdu zuten pertsonekin egindako elkarrizketak agertzen hasi dira. Udaberri galduko loreak hain zuzen ere.

EL FRENTE NORTE
Martxoaren 31an hasita, eta ekainaren 19rarte, Iparraldeko frontea edo Gerra Zibilak Euskal Herrian izan zuen momenturik latzenak gertatu ziren
Kupidarik gabeko gerra inzibilizatua izan zen, lehenengo Gipuzkoa eta gero Bizkaia, suntsitu zuena, Bilbotik Agirre lehendakariaren gobernuak alde egin arte.
ADORE ETA OHORE
Orduan gaztaroa edo haurtzaroa dastatu gabe gelditu ziren pertsonei egindako omenaldi moduko bat da Udaberri Galdua blogean egin nahi dietena.
Gustokoa baduzu berri hau zabaldu dezakezu blogosferan.

Las flores de la Primavera Perdida

Han empezado a salir las flores que en la "Primavera Perdida" se perdieron.
En el blog Udaberri Galdua están publicando entrevistas con personas que durante la primavera del año 37 perdieron a sus familiares, sus casas, sus bienes, su alegría o su infancia. Desde el 31 de marzo al 19 de junio del año 1937, una guerra incivilizada arrasó, muchos pueblos de Gipuzkoa y Bizkaia, haciendo sufrir muchas penalidades a personas inocentes.
Y las niñas y niños que no pudieron disfrutar entonces el florecer de la primavera, se merecen este pequeño homenaje.

Thursday, March 05, 2009

Moodleren topaketaz

Gaur goizean, Gmailen bidez, aspaldi ahaztuta neukan gai bat freskatu dit lagun batek: Mondragon unibertsitateak antolatutako Moodle Moot 08 topaketa.
Bertan aurkezpen txiki bat egin nuelako, inplikatu xamar sentitu nintzen, eta jende askorekin hitz egiteko (eta elkarrizketatzeko aukera izan nuen. Besteak beste Tiscar Lara (Pablorekin) eta Iñaki Arenaza, Julen Iturberen lankidea.

Saturday, February 21, 2009

Euskal jakintza aurreratuegi

Maite Goñi eta Euskaljakintzako jendea aurreratuegi dabilela ematen du: zur eta lur gelditu omen da Maite gauzak sarean konpartitzeagatik. Administrazioak deitu behar izan dio, baliapide publikoak denon eskura jartzeagatik: hau aurpegi gogorra!
Baina galdetuko dugu, norena?
  • Bere borondate onarekin, eta bere denbora dedikatuz, materialak digitalizatuz denon eskura jarri dituenaren aurpegia?
  • administrazio publikoarena, guztion diruarekin materialak egin eta paperezko liburuetan argitaratzen duena, duela 25 urte bezalaxe, konturatu barik denborak ezezik, ohiturak, ikasteko moduak, materialak zabaltzeko, ezagutza konpartitzeko, sare sozialak sortzeko, argitalpenak banatzeko... eta abar luze bateko gauzak aldatu egin direla!
Maite nire aupadarik beroena, eta segi aurrera,
batzuentzat aurreratuegi bada ere.

Wednesday, February 18, 2009

Eztabaidarako beta

EITBn ospatzen ari den Telebista, Hezkuntza eta plataforma ezberdinen jardunaldian, gogoeta eta eztabaidarako beta heldu da.
Mahai-inguru-panel moduko baten eserita, "zenbat buru, hainbat aburu" gauzatu egin da.
Laburpen gisan hauxe aterako nuke nik:
* euskarri/plataforma berrietan edukiak jarri behar dira beti ere
* oso gaztea da (ni baino gazteago bederen) bide berri horiek erabiltzen asmatzen duena. Honen adibide bat Ferran Capo Dailymotioneko bozeramalea mahai inguruan egotea da; eta esan duena are gehiago!
Zergatik? Hori hurrengo eztabaidetan argituko delakoan nago.
Gehiago jakiteko/ikusteko joan eitbko esteka honetara.

Irakasleen telebista

John Richmond Eitbko jardunaldietan egon da Teachers.tv kanala aurkezten.
Arlo eta gai asko lantzeko materiala eskaintzen du zerbitzu honek, klaseetan erabiltzeko modu-moduan daudelarik!
Londoneko International Development Executive Teachers-en izenean hitz egiten du Johnek

Maria Ferreras haratago doa

Maria Ferrera, Youtubeko bazkide estrategikoen arduradunak dio Youtube haratago doala: "Youtube va mas allá del periodismo".
Sormenaz eta interakzioak hitz egiten, Kode etiko bat egotea komeni dela, norbere adierazpen askatasuna baino gehiago aldarrikatu nahi dutelako zenbait komunikatzailek. Mezu ezberdinak argitaqratzea posiblea dela esaten du, zenbait adibide jarriz; besteak beste, Barak Obamarena. Orain arte irrati bidez ematen ziren hitzaldien ordez, Youtuben bideo laburrak argitaratzeari ekin dio: streamingean ikusteko edo deskargatzeko aukerarekin.

Revolution On line

Tontxu Campos Hezkuntza sailburua, EITBren egoitzan ospatzen diren Revolucion Online Gazte logelan jardunaldian egon da, gogoeta eginez. Bingen Zupiriaren sarrera entzun ondoren, sailburuak puntu gordinak azaldu ditu:
  • zertarako erabiltzen duzue gazteok telebista eta plataformak?
  • Hezkuntza sisteman tresna b erri hauek erabili ditzakegu?
  • sormen kontua da ala gazteekin kontatu behar dugu?
Natibo digital delakoentzat hitzeginez, arazoa mugatze4n saiatu da: nola bihurtu informazioa (gehigizkoa) benetako ezagutza. Jakintza gizartera pasatu b ehar dugu, tresna berriak erabiliz.
Modu kritikoa erabiliz, nork bere mapa kontzeptual eta kognitiboa sortuz.
Jardunaldien bukaeran lan-talde bat sortzea proposatzen du, gazteak partaide direla, telebista eta bere edukiak aztertzeko. Lan egiteko animoak emanez bukatzen du Tontxuk bere hitzaldia, teknologiak helburu altuago batzuen zerbitzuan daudela aitortuz.

Monday, February 02, 2009

Bazkari nutritiboa benetan

Eitbn antolatu zuten bazkaria benetan nutritiboa izan zen: asko ikasi genuelako elkarrengandik, bertan egon ginen guztiak.
Eta hori gutxi balitz, lasaiago ikusi (eta ikasi) edo entzun dezagun, pilulaka jarri dizkigute bideo-grabazioak. Benetan ona egin duzuen lana, eta eskaini diguzuen ikasteko aukera: eskerrik asko! Nik egin nuen aurkezpena ikus/entzun nahi baduzue, hementxe dago.

Saturday, January 31, 2009

Puntu.eus eta punto!

Euskararen presentzia, erabilpena, ikusgarritasuna... eta maitasuna adierazteko ere, orain badugu beste ekimen bat: puntu.eus domeinua lortzeko ekimena.
Badago jende pilo bat atxekimenduarekin bat egin duela: zeuk ere egin dezakezu ondo baderitsozu ideia honi: animo!

Wednesday, January 21, 2009

FaceBooken bideoen audioa igo daiteke

Nire lagun bat galdezka agertu da FaceBooken, ea audioak igo ote daitezkeen.
Egia esan ez nekien posiblea zenentz, baina baiezkotan nengoen.Beraz probatzea baino ez zen falta.
Facebooekn bideoetara joan eta errez asmatzen da:
  • Bideoaren pantaila gainean sagua jarri, eta behekaldean menu bat agertzen da.
  • Bozgorailuan bolumenaren hirukian sakatu eta...
Audioa kontrolpean!
Eske FaceBooken ea denetarik egin daiteke ezta?

Friday, January 16, 2009

Bazkariaren janaria platerka

Bazkariaren topaketan, banan banan aurkeztu ondoren,Mario Penak Safe Creative aurkezten du. Haritz Rodriguezek eta Gorka Juliok ArrayTxiki eta Publikatu aurkezten dute: zergatik eta nola sortu diren proientu berri esperimental hauek. Euskaraz lan egiten duen jendeari laguntzeko eta iragarkiak argitaratzeko errezte aldera egin dute lan hau.

Jarraian Lontzo Sainzek eitbren atari berria eta estrategia komunikatiboak azaltzen ditu. Komentatzen du apirilan Euskadi mundu mailako erreferentea bihurtea nahi duela, topaketa berri bat antolatuz. Eta berotzen joateko, otsailan, weberako bideoegileen topaketa otsailan.

Arnasa hartzeko etenik gabe, Lost in Bilbao bideo-bloga (edo web-TV?) aurkezten da. Bilbon hasi, baina laster Donostia, Madrid, Barcelona.... Auskalo zer gertatuko den: esperimentu bat bezala ikusten dute, negozio bat baino gehiago.

Bideo bat erakutsiz hasi da Mapalia, eta ondoren Carlos Sanchezek En Vivo aurkezten du.
Alex Dolara, todos con la pantoja domeinuaren sortzaileak aurkezten du Plootu (marmola Finlandian).
Trourist da hurrengo aurkezpena, Web 2aren ideiak turismoari aplikatuta.