Showing posts with label euskaljakintza. Show all posts
Showing posts with label euskaljakintza. Show all posts

Tuesday, January 26, 2010

Euskaljakintzan euskal_jakintsuak

Ordiziako ikastolako euskaljakintsuak geldituko dituen oztopoirk ez dago.
Maite Goñi ihaz saiatu zen bere jakituria eta egiteko modu bikaina konpartitzen, batipat, azterketara aurkeztu behar ziren petsonei laguntza emateko asmoz.
Baina "administrazioak 1.0" delakoak kentzeko agindua eman zion, eskubiderik ez zuelako aitzakiarekin.
NOLA GAINDITU?
Oztopo hori nola gaindutuko pentsatzen hasita, hartu ikasle batzuk eta... bideoa beraiek egin: nork esango die orain eskubiderik ez dutela? Nor izango da orain euskal jakintsu hauek gelditzen saiatuko dena?
Aupa Maite, aupa ordizarrak eta... aurrera fandango!

EGA Ahozko Proba from Maite Goñi on Vimeo.

Saturday, February 21, 2009

Euskal jakintza aurreratuegi

Maite Goñi eta Euskaljakintzako jendea aurreratuegi dabilela ematen du: zur eta lur gelditu omen da Maite gauzak sarean konpartitzeagatik. Administrazioak deitu behar izan dio, baliapide publikoak denon eskura jartzeagatik: hau aurpegi gogorra!
Baina galdetuko dugu, norena?
  • Bere borondate onarekin, eta bere denbora dedikatuz, materialak digitalizatuz denon eskura jarri dituenaren aurpegia?
  • administrazio publikoarena, guztion diruarekin materialak egin eta paperezko liburuetan argitaratzen duena, duela 25 urte bezalaxe, konturatu barik denborak ezezik, ohiturak, ikasteko moduak, materialak zabaltzeko, ezagutza konpartitzeko, sare sozialak sortzeko, argitalpenak banatzeko... eta abar luze bateko gauzak aldatu egin direla!
Maite nire aupadarik beroena, eta segi aurrera,
batzuentzat aurreratuegi bada ere.