Monday, March 10, 2008

eitb komunikazio enpresa bezala

Patxi Azpillaga irakaslearen ikasgaian, IEKom enpresa, sakontzeko asmoarekin, eitbren adibidea ezagutzera joan gara.
Bingen Zupiuriak azalpen oparoak bezain zehatzak eman dizkigu, komunikazio taldearen egoitza berrian.
Hona hemen bertan ataratako irudiak.

Monday, March 03, 2008

Ikaskom kongresua iruditan

Ikaskom, hau da, Ikasketa Komunitateen kongresua ospatu berri da Bilbon.
Teoria eta praktika uztartu dute maixuki, bertan elkartu diren adituak eta arituak, pedagogia kritikaren autoreak, eta geletako pedagogiaren egileak, irakasleak eta ikasleak....
Orain iruditan ikusi dezakezu, gertatu zena:

Friday, February 29, 2008

Martxoaren 8: emakumeen eguna

Martxoaren 8ko berdintasunaren mezua aldarrikatzeko, Galdakaoko Udalak kartel lehiaketa bat antolatu zuen.
Eta lan pare bat aurkeztu zuen Josi Sierrak bertan.
Orain erakusgai daude lan guztiak Torrezabal kultur etxean. Otsailaren 25etik Martxoaren 7ra.
Hona hemen bertan ikusi daitekenaren isla bat. Animatu zaitezte bertara etortzen eta ez zarete damutuko!

Friday, February 15, 2008

Emakumeen ahotsa entzun!

Martxoaren 8rako kartel bat sortu berria dut.
Ez naiz kartelista sartu (ez nahastu karterista batekin).
Baina komunikazioa ikasten ari naizela, zergatik ez probatu?

GALDAKAOKO BERDINTASUNAREN ALDEKO EKINTZA
Irrati ikasgaiaren azterketa batean nengoela dozena bi argazki atera nituen. Kasualidadez, Galdakaoko Udalak deitu berria zuen lehaiketaren berri izan nuen.
GIMP dohako programarekin editatu, eta mezu potente bat bilatu ondoren....hona hemen emaitza: Zer deritsozue?
emakumeen ahotsa

Wednesday, February 13, 2008

Asteberri irratsaioa zuzenean

Irrati errealizazioaren azterketan, laugarren mailako ikasgaian, Arantza Gutierrezekin izan dugu azterketa.
Froga bezala, hona hemen saio-azterketan egindako argazkiak.

Monday, January 28, 2008

Zinebiren Abentura berriro ikusgai

Zinebiren 49. edizioaren lanak ZinebiKlub delako ekitaldian ikusgai egongo dira.
2.008ko urtarriletik martxora, filme sorta bat eskainiko dute Barrainkua kalean, edo-ta Unibertsitateko egoitzan.

EGUNA, ORDUA & ATALA
Informatibo sailaren barruan, beste zazpirekin batera, kusteko moduan izango da, berriz ere Abentura Antzokian antzezlanean oinarritutako Abenturantz filma.
Otsailaren 21ean, arratsaldeko 7:30etan.

GONBITEA
Hurbiltzen bazara, egileak zurito bat ordainduko dizulakoan nago!
Ongi etorria izango zara, ikusle.
Berri hau Aupatu dezakezu klik xinple batez!

Friday, January 11, 2008

Irrati libreak Euskadin

IEKomunikazioaren 4. mailako Ekoizpena & Errealizazioa Irratian ikasgaian, taldeen aurkezpena izan dugu gaurkoan.
Talde batek IRRATI LIBREAK EUSKADIn gaia jorratu du.
Dauden guztien artean Bizkaiko 4 sakonago aztertu dituzte: Irola Irala, Koska irratia, Tas-Tas Irratia, Bilbo hiria, Zenbat Gara elkartearen bultzadarekin).
Irrati libreen ezugarriak azaldu dituzte hasteko eta bat
  • Kontrainformatu: beste informazio bat emateko,
  • uhinen okupazio librea
  • herritarren parte hartzea bultzatzen dute. Adibidez, langileak ez dira profesionalak, beste lan bat euki ohi dutelako
Euren funtzionamendua aztertu ondoren, filosofia eta idea nagusiak aipatzen jarraitu dute, nazioarteko aldarriekin bukatzeko.
Arantza irakasleak LOT legea aipatzen du, irrati libreen egoera administratiboa azalduz.
BERRIKUNTZAK
Irrati berri gehienak bezala, Koska Irratian, ikusentzunezko baliapide digitalekin, berrikuntzak eskaintzen dituzte. Kasu honetan euren estudioetan grabatutako bideo-elkarrizketa bat jartzen dugu.

Thursday, December 20, 2007

Elearning2 Pablo Garaizar irakaslearekin

Ikasketa Objektuak standar irekiekin, Pablo Garaizar irakaslearen gaia izan da Elearning2 nazioarteko kongresuan. Izenburu honekin "La importancia del uso de estándares abiertos en la definición de Objetos de Aprendizaje" Inés Jacob Deustuko Unibertsitateko lankidearekin batera prestatuta.

Tuesday, December 18, 2007

Galdakaoko Atletismo Taldea kirolarekin

Galdakaoko Atletismo taldea kirola sustatzen zenbait ekintza egiten ditu:
  • Abenduaren 14an Ortuellan egon zen, eskolen arteko krossa bultzatzen
  • San Silvestre egunean, Galdakaon zirkuito berezia antolatzen

Friday, December 14, 2007

Abesti unkigarri bat bideoan

Abestiak entzuteko dira; baina sentitzeko eta pentsatzeko ere ezta?
Kitarra batek eta abotsekin soilik, gauza potenteak eta sakonak esan daitezke.
Adibide bat da hau:

Irratiaren ekoizpena elkarlanean: adibide bat

Irratiaren Ekoizpenean, Irakaslearen proposamena jarraituz, lehen taldeak Podcast gaia jorratu du: fenomeno egin dute neskek! (Arantzak berak ere gai honetaz zertxobait ulertzen du-ta!)
Podcast eta RSS sistemak aipatu ondoren, historia pixka bat kontatu digute, hainbat adibide jarriz, azalpena osatzeko.

BIGARREN TALDEA
Irratiaren historia jorratu dute bigarren taldeko kideek:
Sarrera historiko bat haseko, Nafarroako Xorroxin irratia Iasoneren ahotik entzun dugu, Euskadi Irratia, beste adibide askoren artean.

Ondorio bezala, lan-taldean ateratako pare bat azpimarratu daitezke:
  1. muga geografiko zein politikoak gainditzeko aukera ematen du: adibidez irrati askeen arteko lankidetza sortu da, bien/askoren arteko lankidetza, e.a.
  2. Irratia entzuteko eta egiteko modu berria sortu da: ikusentzunezko irratia, interaktibitatea gehituz, partaidetza bide ezberdinetatik erreztuz...

HIRUGARREN TALDEA
Garapenerako Irratiak azaltzen ditu, berezitasunak, eremu geografikoen arabera, finantziazioa aztertuz, e.a.
Pirata eta libre izatea gauza ezberdinak direla zehaztu du irakasleak, eta aukera eman digu gizarte gaietan zentratutako irratiak sakonago ezagutzeko.

Arantza Gutierrezekin Irrati sozial baten adibidea jarri behar genuenez, TAS-TAS aukeratu dugu.
Hona hemen aurkitutakoa!

Adibide hurbil bat bezala, Izaro Gorostiagarekin egindako elkarrizketa aztertzeko proposatu dugu.

Bukaeran kuña publizitario bat sartu da "esperientziaren ahotsarekin" (karka xamar agian?):
"dirua ez da gaur muga irrati bat egiteko: pentsatu zer esan nahi duzun, eta erabili dohainik dauden baliabideak".
Ekintzaren lekuko argazki hauek dira.

Thursday, December 13, 2007

Elearning2 martxan dago jadanik

Leioako Unibertsitatean ospatuko da bigarren Elearning2 izeneko nazioarteko kongresua. Web 2.0 eta hezkuntza duten esparru zabala eta interesgarria jorratuko dute, Abenduaren 20 eta 21ean.

Interesgarria izango delakoan nago. Apuntatu nahi baduzu, doakoa da... eta librea? Ez galdu aukera hau. Eta gaiari zabalkundea emateko, Zabaldu.com ataria bisitatu.

Si quieres leer en castellano, aquí tienes una breve explicación.

Tuesday, December 11, 2007

Ordunako bihotza: bideoa nola txertatu

Bideo bat nola txertatzen den azaltzeko da post hau.
  1. Youtubera goaz eta "bihotza" hitza idazten dugu bilatzeko kutxan
  2. Zenbait bidedoren artean, Orduñako Bihotza izeneko konpartsaren bideoa aurkitzen dugu
  3. Eskuin aldean "Embed" adierazten duen kutxa bat irekitzen da: kode osoa kopiatu (Ctrl-C) eta gure blogaren editatzeko lekura eramango dugu. Etiketak ireki eta itxi egin behar dira holako keinuen artean (<>)
  4. Blogger-en gaudela, post berria sortu, izenburua jarri, azalpen labur bat idatzi eta jarraian embed kodea itsatsiko dugu (Ctrl-V)
  5. Jarraian "Publicar Entrada" kutxan sakatu eta... badago!
Eta hauxe da emaitza: Orduñako bihotzaren bideoa ikus ahal izango dugu gure blogean

Medikuntza blogak

Leioako Medikuntza Fakultatean Informatika Medikuentzat ikasgaian, Web 2.0 zer den ikasten saiatu gara. Ikasleek blog bana sortu dute, "blogetan idazteko egunean"; hona hemen emaitzak:
OHAR GARRANTZITSUA: INFORMATIKAKO AZTERKETA

1.- datorren astean, astelehenean eta asteartean 13:00 etatik 12:30 etara
ZALANTZAK argitzeko PRAKTIKAK
(aurkeztuko duzuen lanari buruz)

2.- DATA 20 edo 19 baina ZEUEK adostu BEHAR DUZUE
12:00-13:30 etara

Medikuak Web 2.0rekin lanean

Web 2.0ren bigarren egunean lan erreza bezain praktikoa proposatzen dizuet:
  1. Google Mailen kontu bana lortu (15 minututan) eta mezu bat bidali nahi duen ikasleei & irakasleari konfirmatzeko martxan dagoela
  2. Kontu horrekin blog bat sortu (bakoitzak nahi/ahal duen izenarekin) 3 pausu emanez
  3. Blogean post bat idatzi testu arruntarekin
  4. Postean argazki bat sartu (flickretik hartuta adibidez)
  5. Postean bideo bat sartu (Youtuben ala Google Videotik embebituz)
  6. Postean estekak jarri (lagunen blogetara adibidez)
  7. Ebaluatu ikasi duzuna/duguna
Gaur arratsaldean atzo eguerdian baino gehiago al dakizu? Komentatu sarrera honetan (zuk hala nahi baduzu, noski!)

Monday, December 10, 2007

Medikuen jakituria handitzen Web 2.0rekin

Gaur Leioako Medikuntza Fakultatean ikusi/ikasi dugu:
  • Web 2.0 zen den: Komunikatzeko eta kontrola eukitzeko tresnak dira webaren kontzepzio berri honen lanabesak
  • Eta informazioa konpartitzeko balio du, zuk hala nahi baduzu
  • Zure datuen kontrola, zuk zeuk daukazu... beti!
Adibide bezala: Gracianak sortu duen OsaMedi bloga daukagu, saioan zehar "erdituta" eta... komentarioekin aberastuta.

Sunday, December 09, 2007

Web 2.0 medikuentzat ere

WEB 2.0 MEDIKUENTZAT ere izan daiteke

Leioako Medikuntza Fakultatean Informatika aplikatuaren klase batean laguntzeko eskatu didate. Horretarako dokumentu bat sortu eta proposamen hau egiten dizuet:
  1. ikuspegi teknikotik
  2. azalpen zabala
  3. Testua & Hiper testua
  4. Makinak erabiltzen gaitu: Creative Commons 2.5 lizentziapean
ADELATEN PROPOSAMENA
Anibal de la Torreren blogean (Adelat.org) proposamen interesgarri batzuk aurkitu ditut:

BUKATZEKO...
Medikuntza 2.0 jaio dela ere zihurtatu dezakegu: begira post hau ScienceRollen!

Friday, November 16, 2007

Txundituta bideoekin

Gaur ere, txundituta gelditu naiz bideoekin Interneten. Zergatik galdetuko didazue? Ez duzu eskarmentu nahikorik hartu Web 2.0ko zerbitzuekin?
Ba ez! Gaurkoa are txundigarriagoa da. Ikusi bestela

ZIENTZIA ASTEA TURKIAKO TELEBISTAN
Gezurra da
esango didazue: nola ikusiko dira Zientzia Astearen bideoak Turkian? Eta euskaraz gainera? Ba bai; sinistu iezadazue!

Beste gauza bat bilatzen negoela, globalizazioari esker topatu dut... Turkian gure bideoak ikusgai daudela! Seslitv.com du izena eta sistema oso erreza da:
  • Youtuberen erabiltzaileak aipatuz,
  • bere jarioa segi eta argitaratzen dituen bideo guztiak zerrendatzen ditu;
  • jarraian bere zerbitzarian "embebitu" eta badago!
Mundu osoko ekoizpena, Turkian ikus-entzun-gai

Thursday, November 15, 2007

Bideoegilearen aholkua: ideia & sentimenduak landu

Gaur esperientzi berri bat bizi izan dut, I.E. Komunikazioaren ikasle bezala.
Ander Duque biedogilearekin esperientzi errepikaezina izan dut.
Kontatuko dizuet nola....

HISTORIA HASTEN DA...
Gaur Ikusentzunezko Komunikazioaren Bideo Ekoizpena eta errealizazioaren klasera nindoan, NontzeFilmeko jendea zetrorrelako; Ikasle xume bat bezala, gelara sartu eta nire tokian esertzera nindoanean.... ZAS!
Ander Duquerekin bideo-hitzaldi bat egin nahi dugu eta gauzak ez dute funtzionatzen espero bezla!
Bapatean gogoratu dut, Mc Giver bezala, pendrive batekin eta txikle pixka batez....

BIDEOSOLASALDIA BIDEO-EGILEAREKIN
El Duque Negro kontaktatu dugu azkenean eta esan dituen artean, pare bat gauza nabarituko nituzke:
  • ideia oso inportantea dela, ekoizpen guztien hasiera delako
  • sentimenduak eta norkberak pentsatzen/bizitzen/sentitzen duena zaindu & landu behar direla.
Eta Anderren lanaz gozatzeko, hona hemen bere azken lanetariko bat: Sugus & Brandy. Eskerrik asko Ander!

Wednesday, November 14, 2007

Bideoak Zientzia Astean

Zientzia Astea bukatu berri delarik, hainbat informazio eta material sortu eta argitaratu dute:
  • antolatzaileek bere web orrian eta blogaren bitartez
  • partaide eta bisitariek bere argazki makinarekin edo/ta blogosferan
Hementxe daukagu adibide bat: Donostiara hurbildu diren gazteen iritziekin sortutako bideo hau. Sergio Mongek eman digu horren berri, Zientzia Astearen blogean.