Ikasle (eta hezitzaile) sentitzen naiz, maixu bezala lan eginez. Simetrian komunikatzea gustatzen zait, eta nahaigo dut emi-rec izatea, haundiki esaten didatena sinistea baino
EIKENBanken sari banaketak badu eguna jarrita: Uztailaren 1ean. Zortea opa diet partaide guztiei eta antolatzaileei. Baina saria irabazteak... ilusio egingo lidake. Nori ez?
Euskal Zinema ba ote dagoen, eta balego, nolako osasuna daukan azteretzeko eskatu digu IEKom teoriaren irakasleak. Ez da gai xamurra baina ekingo diot honela:
definizioa eztabaidatu: berdina al da Cine Vasco eta Euskal Zinea? Segun eta norentzat...
historiari begira jarri, azken ehun urteko bilakaera ikusteko
Kultura sailaren jokaerak aztertu, Jaurlaritzak eskumen hori eskuratu zuenetik (1.981ean)
hemendik aurrerako erronkak aztertu eta zehaztu.
ZER DA EUSKAL ZINEMA? Hemen egiten dena, hemengo jendeak egiten duena, ala hemengo enpresak egiten dutena. Kasu gustietan ez dut erabili hizkuntzaren gaia, konplikazio gehiago ez sartzeko definizioan. Argi dago ikuspegi anitza erabili behar dugula, teknologi berri/gazte hau, eta ekoizpen kultural unibertsal haa epaitzeko momentuan. Ez digu balio beste produktuekin erabiltzen diren irizpide berdinak (tokia, egilea, hizkuntza). Baina argi dago "erderaz" pentsatzen dutenek errezago daukatela. Euskal Zinea? "El cine vasco" eta kitto!
HISTORIA PIXKA BAT Juan Miguel Gutierrezek RIEVen argitaratu zuen "Euskal Zinea, Cine Vasco" artikulua jarrituko dut, 5 aldi ezberdin zehazteko:
HISTORIAURREA: Lumiere anaiek sortu zutenetik Gerra Zibilerarte. Filmerik ipagarriena El Mayorazgo de Basterretxe da, 1928an Azkona anaiek egina
BASAMORTUA ZEHARKATZEN deitzen dio Gutierrezek 1937tik 1968 arteko garaira, Francoren diktadurapean euskal kulturaren adierazpenik apenas egon zelako
ZINEMA MILITANTEA Ama Lur filmaren ondoren etorri zen garaiari aplikatzen dio, egoera soziopolitikoa bezalaxe, zinema munduan ere pilpilean egon zelako
DIRUZ LAGUNDUTAKO ZINEMA deitzen dio Gutierrezek gobernu autonomoak, 1981ean egoera politika berriarekin eta abtez ere kultura sailaren subentioei esker egin zen zinema ekoizpenari. Tartean Euskal Media, amigismo zeritzon jokaerak, ko-produkzio instituzionala, eta telebistaren eragina... gertatuko dira
BALORE BERRIAK esaten dio ikerleak gazteek egindako iraultzari, hots, Julio Medem, Enrique Urbizu, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia... beste batzuen artean, Madrilera eta besete herrialde ezberdinetara jo zutelako, hemen ezin zutena egin ekoiztu ahal izateko.
ERRONKAK: ORAINGOAK ALA BETIKOAK? Eusko News-en Kepa Sojoren artikulu bat irakurri ondoren, Euskal Zinemak erronka handiak dauzkala konturatu naiz. Baina saiatuko naiz zehazten! Ekoizpen modu berrietara egokitu behar da zinema: industria kultural bat bezala jokatu behar du mundu globalizatu batean. Eta bere narratiba propioasortzen/bilatzen saiatu behar da. Ez al dago mundua begiratzeko eta adierazteko modu berezirik?
Baina etsaiak (konpetentzia?)handiak eta indartsuak dira: nola mantenduko da
zine txiki bat,
hizkuntza gutxitu batean,
esparru geografiko txiki eta administrazio ezberdinen azpian?
Nire ustez beti bezala: sormena eta kreatibitatea adieraziz eta bide berriak urratuz. Gai izango al gara zinemagile berriok (gazteek?) erronka horri aurre egiten? Etorkizunak esango. OHARRA: gogokoa baduzu gaia, Aupatublogosferan.
Galdera hau erantzuteko 12 segundu dauzkazu! Udaberri Galdua izeneko dokumentala eta material multimedia egiten nagoenean, galdera bi etorri zaizkit; eta zuekin konpartitu nahi ditut:
zer dakizu zuk Gerra Zibilari buruz? Eta gai sakonago bat...
Zer nahi dugu gure gazteek jakin/ezagutu dezaten 1936an gertatu zenari buruz?
12 segundu dauzkazu/dauzkagu erantzuteko, telebista saio batean bezala. Bideo labur hau erabili dezakezu denbora neurtzeko.
Aspaldiko esaera da "etxean ikusita, umeak ikasita". Gustura moldatuko nuke "Mondragonen ikusita, Moodlen ikasita..." Moot08an aukera izan dut Tiscar Lara eta Iñaki Arenaza elkarrizketatzeko. Hona hemen euren bideoak, Blip.tv-n sartuta.
SALOME CAMPOS BEOTEGUI
-
*SALOMÉ CAMPOS BEOTEGUI*
Fué una mujer de Bermeo, nacida en 1893, que vivió hasta el año1974.
Encontramos en el muro de *Asier Romero Andoniegi*, profes...
Boris en el aula
-
Click to Play Boris Mir plantea en Ikasblogak 2010 de Barakaldo la manera
de empezar a usar las TIC en el aula, como un kit de emergencia
-
Gaur egungo gazteek ikaragarrizko arazoak dituzte jateko orduan. Hori dela
eta, bulimia bezalako gaixotasunak ematen dira.
Hona hemen,elikadura arazoekin er...
Gaur IHESAren aurkako eguna dugu.
-
GIBak 50 milioi pertsona kutsatu ditu XX. mendean eta horietatik 20 milioi
hil egin dira. Osasunaren Mundu Erakundeak 2000. urtean 5,3 milioi kasu
berri d...