Friday, May 30, 2008

Udaberri Galdua finalista

Gerra Zibilaren historia dokumentatzeko gidoi bat aurkeztu nuen EikenBANK lehiaketan.
Eta pitching bat egiteko gonbitea luzatu didate: FINALISTA geratu da, beste lau proiekturekin batera.

Sekulako estimulua da nire IEKom ikasketak bukatzeko eta datorren urteko lanerako: posiblea izango dut/dugu:
  • dokumental bat sortu eta
  • material mutimedia bat egin
1936/37ko gerra ulertzeko eta alperrik galdu zen udaberria ber-interpretatzeko?
Laster jakingo dut/duzue/dugu!
Adibide bezala, Galdakotar Blogean argitaratu ditudan bideotako bat: Moises Jugo nola hil zen argitzen duenekoa

4 comments:

Josu Mendicute said...

Zorionak, ikaskide!

Iñaki Murua said...

Zorionak, "makina"!

Ah, JDrekin hitz egin nuen. Elkar ikusten dugun hurrengoan komentatuko dizut.

Katixa Agirre said...

Zorte on pitching horretan! Ea teknologia zure alde jartzen den oraingoan!

Josi Sierra said...

Thank You friends!
Egin egin nuen aurkezpena...
"Trenologia" alde euki nuen (eskerrak eh Katixa!!)
baina narratiba zalantzagarria izan zen:
* 6 epaile baino... 11 egon ziren
* 5 aukeraturen ordez... 7 proiektu
* multimdia jartzeko eskatu eta... proiektore bakar bat soinurik gabe (mono-media bakarrik).
Eta orain itxaron zer egingo duten jakin gabe. Kontatuko dizuet lagunok. Eskerrik asko berriz
Josi